Eduki publikatzailea

Jaime Calvo Alen doktoreak Medikuntza Saileko irakasle titularraren plaza lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2024/04/16

Jaime Calvo Alen doktorea Farmazia Fakultateko Farmaziako eta Nutrizioko graduetako Fisiopatologia irakasgaietako irakaslea da, eta baita Arabako Irakasguneko Medikuntzako graduko Patologia eta Klinika Medikoa II irakasgaietakoa ere. Irakasgune horretako Medikuntza Saileko koordinatzailea da, eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erreumatologia Zerbitzuko burua.

Gaur, 2024ko apirilaren 12a, aurkeztu da BOEn 2023ko abuztuaren 2an argitaratutako irakasle titularraren lanpostura, honako ezaugarri hauek dituena:

  • Kategoria: Irakasle titularra (lotutako plaza).
  • Jakintza-arloa: medikuntza.
  • Saila: Medikuntza.
  • Zentroa: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Arabako Unibertsitate Ospitalea.
  • Hizkuntza eskakizuna: elebakarra
  • Profila osatzen duten gaiak: «Patologia eta Klinika Medikoa II».

Proba UPV/EHUn egin da, Arabako Irakasgunean, Micaela Portilla zentroko ekitaldi aretoan.

Epaimahaia honako hauek osatu dute:

  • Presidentea: Víctor Manuel Martínez Taboada. Kantabriako Unibertsitateko irakasle katedraduna.
  • Idazkaria: Luis Bujanda Fernández de Piérola. UPV/EHUko irakasle katedraduna.
  • 1. bokala: José Antonio Riancho Moral. Kantabriako Unibertsitatea.
  • 2. bokala: María del Carmen Muñoz Villafranca. Osakidetzako langilea.
  • 3. bokala: María Lorenzo Morote. Osakidetzako langilea.

Proban puntuaziorik altuena lortu du. Epaimahaiak curriculum vitae bikaina, azalpena eta defentsa nabarmendu ditu.