Eduki publikatzailea

Doktorego Tesiaren irakurketa eta defentsa: Patricia Martínez Olaizola anderea

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/24

2017ko otsailaren 23an, <strong>Patricia Martínez Olaizola</strong> doktoregaiak "Enfermedad tuberculosa en Bilbao (2003-2012). La década de la inmigración y las resistencias" doktorego tesia irakurri eta defendatu du.

Defentsa BASURTUKO Unibertsitate Ospitaleko Gobernu Pabiloiko Gorbeia aretoan izan da, eta lanaren zuzendariak Ricardo Franco Vicario, Lucía Madariaga Torres eta Luis Cosme Cubas Largacha izan dira.

Lana Ricardo Franco zuzendariak tuberkulosiari buruz Bilbon abiatutako ikerlerroaren barruan egin da; aurretik ere, joan diren bi hamarkadetan, ikerlerro horren inguruko bi doktorego tesi egin dira. Alabaina, hala kontzeptuan nola edukian, aldeak daude egungo tesiaren eta besteen artean, oraingoak gaitzak gure ingurunean dituen immigrazio berezitasunak eta erresistentziak deskubritu eta definitu baititu, azpitituluak dioen moduan.