Eduki publikatzailea

Iñaki Martín Lesende irakasleak, Indautxu Osasun Zentroko familia-medikua, Biobizkaia Ikerketa Institutuari atxikia, zuzendutako ikertaldeak VALINTAN balorazio geriatriko integralerako (BGI) tresna informatizatua sortu eta baliozkotu du

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/22

HOBEKUNTZA, OHIKO PRAKTIKAREKIN ALDERATUTA

VALINTAN tresna informatizatua, lehen mailako arretan (LMA) balorazio geriatriko integrala (BGI) egiteko

VALINTAN tresna balorazio geriatriko integrala (BGI) errazago egiteko beharretik eta balorazio hori lehen mailako arretan (LMA) sartzetik sortu zen.

Eduki ebidentzian eta informatizazio erraztailean oinarrituta dago, eta hauskortasunera eta funtzionaltasunera bideratuta, eta, aldi berean, funtsezko prestakuntza ahalbidetzen du adinekoei arreta emateko (diagnostikoak eta esku hartze geriatrikoak, funtzionaltasuna eta hauskortasuna).

Esku hartze eraginkor eta errazten oinarritutako eta aurretiaz xedatutako diagnostikoetan jartzen du arreta, funtzioa galtzearekin edo hauskortasunarekin lotutako itemak sistematizatu ostean (BGI estandarretik hautatuak, eta pazienteen/pertsonen partaidetzarekin).

Sorkuntza/balioztatze fasea

1. Edukia baliozkotzea; itemak hautatzea, bibliografia eta ikertaldearen, adituen eta pazienteen/pertsonen esperientzietan oinarrituta; 2. itxura baliozkotzea eta egitura garatzea (informatizazioa); 3. pilotua egitea, diagnostikoak eta esku hartzeak alderatuz geriatrako adituek egindako BGIekin.

Konponbide teknikoa

Web aplikazio batean oinarritua eta UnBit Software SLk garatua, Microsoft ASP.NET teknologia erabilita, Bootstrapekin eta Microsoft SQL Serverrekin.

Etapak: informatikariak ezagutza arloa ulertzea, garapenaren aldebiko jarraipena eta garapena egitea, eta behin betiko bertsioa lortu arteko pilotajea eta probak gauzatzea.

Honako hau lortzeko: tresna “erakargarria” eta erraztailea, zenbait ingurunetara eta gailutara egokitua, ia argibide profesionalik behar ez duena (ikertzaileen administrazio zeregina).

Emaitzak

Balioztatzean erakutsi du egingarria eta erabilgarria da, eta ohiko BGIaren zailtasun nagusietako bat gainditu du: denbora gutxiago, erraztasuna eta erabilera sinpletzea, profesionalen jarraibide/gaitasunen ia beharrik gabe.

Pilotajearen datuak: % 60ko kointzidentzia diagnostikoetan (n109) geriatrek egindako VALINTAN-BGI estandarrekin alderatuta, eta % 74,7koa esku-hartzeetan (n87); eraginkorra (iraupena 30 ± 7.5 minutu VALINTAN vs. BGI estandarraren 57.7 ± 9.6, p < 0.001); asebetetze handia profesionalen/pazienteen artean (mediana 5 izan da -gehieneko puntuazioa- item guztietan).

400 profesional baino gehiago erregistratu dira (LMAko medikuak, ospitaleko medikuak, egoitzetako medikuak, LMAko erizainak, ospitaleko erizainak, egoitzetako erizainak, geriatrak eta beste batzuk) Espainian eta Iberoamerikan.

 

Lan hau Osakidetzaren Praktika Berritzaileen 2023ko Jardunaldian hautatua izan da.

Ikerketarako laguntzak jaso ditu Osasun Sailetik eta Bilbo-Basurto ESIaren partetik, bai eta Medikuntza Saileko ikerketa sustatzeko UPV/EHUren ikerketa funtsaren (2020-2022) partetik ere.