EQUIPAMIENTO-GRUPO

Ekipamendua

Gure ikerketa-taldeak eskura duen ekipamenduari dagokionez, hauek dira aipagarrienak:

Taldearen kalkulu-zentroa

Irudia
  • PC (DELL) openSUSE 12.1 (SUSE LINUX) sistema eragilearekin, datuak aurreprozesatzeko eta postprozesatzeko eta bistaratzeko. Instalatutako softwarea: datuak tratatzeko berezko programak sortzeko intel konpiladorea; NETCDF/NCO/CDO/pseNETCDF ereduen sarrera/irteera datuak prozesatzeko eta GrADS eta QGIS datu espazialak irudikatzeko.
  • Taldearen kalkulurako klusterra (PowerEdge FX) 8 DELL zerbitzari ditu paraleloan, azken belaunaldiko ereduekin simulazioak egiteko. Sistema eragilearen bertsioa: SuSe Linux Enterprise Server 12.2. Zerbitzari bakoitzak lau prozesadore ditu eredu meteorologikoak (RAMS/WRF), emisioenak (MEGAN) eta fotokimikoak (CAMx) paraleloan exekutatzeko. Instalatutako modelo nagusiak: RAMS, WRF, MEGAN eta CAMx. Ereduen software osagarria: MCIP, I-O API, WRFCAMx.
  • Bi NAS QNAP, 74 TB baino gehiago biltegiratzeko ahalmena dutenak, datu-baseak (meteorologia, lurzoruaren erabilera, emisioak, serie historikoak...) eta ereduen emaitzak biltegiratzeko.

Laginketa- eta analisi-ekipoak

Irudia
  • Aire-laginetan gasak eta partikulak analizatzeko zenbait ekipo, bai giro-airean eta baita isurietan ere (bolumen txikiko eta handiko kaptadoreak, laginketa isozinetikorako laginketa tren automatikoak, hainbat motatako inpaktoreak (presio txikiko inpaktore elektrikoa, ELPI: Electrical Low Pressure Impactor), partikula-tamainaren banaketa neurtzeko espektrometroak...).

  • Ozonoaren aitzindariak diren gasak analizatzeko bi kromatografia-sistema, erdi-automatikoak, online-laginketa eta FID detektagailuak dutenak, Eusko Jaurlaritzak erosi berriak. Ekipoak EAEko landa guneko(Valderejoko Parke Naturala) eta hiri-eremuko (Bilbo) ezaugarriak zehazteko erabiliko dira.