PERSONAL

Pertsonala

Gaur egun, 10 pertsonak osatzen dute taldea. Gehienok (8) hiru sailetako irakasle eta ikertzaileak (IIP) gara (Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila, Matematika Aplikatua Saila eta Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saila) eta gure irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera Bilboko Ingeniaritza Eskolan burutzen dugu. Gainerako bi taldekideak doktoratu ondoko ikertzaile bat, (gaur egun aldi baterako IIP dena), eta doktoratu aurreko ikertzaile bat dira (honen tesia Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) unibertsitatearekin elkarlanean egiten ari da).