Helburuak

Helburuak

Helburua da hezkuntzarako materialak aztertzea, sortzea eta martxan jartzea, gizakiak garunean dauzkan gaitasun konputazionalen erabilpena sustatuz gure unibertsitateko ikasleek gai curricularrak ikasteko eta irakasteko. Bestalde, diziplina arteko lan kolaboratiboa gertatzen den testuinguruen sinergiak sortzea. Hau da, metodología aktibo eta kolaboratiboen sormena eta sustapena ezagutza adar desberdinetan aritzen diren irakasle eta ikasleen artean. Guzti hori, onlineko lana gauzatzeko gaitasunen eta estrategien garapenen eraginpean.

Proiektu honek nahi du inplikatutako eragile guztiak, onlineko baliabide sinkroniko eta asinkronikoen erabilpenean adituak izatea goi mailako hezkuntzan proiektuak garatu ahal izateko. Era honetan, proiektuaren bitartez ikasleriak bere ikasketa planeko materia eta gai desberdinekin trebatuko da (IKT, Kontrol digitala, Konputadoraren bidezko kontrola) prozesu kognitibo ebolutiboen bitartez.

Ikasleek metáfora edo makina virtual berrien garapenean parte hartuko dute, beste ikasle batzuk erabili dezaten.

Helburu zehatzak:

1.- Prozesu kognitibo ebolutiboko material didaktikoen sorkuntza bai unibertsitate, bigarren Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako.

2.- Maila eta ezagutza esparru desberdinetako ikasleen arteko lana sustatzea.

3.- Elkarlanerako sistemak garatu, onlineko baliabideak erabiliz, geografikoki urruti dauden  maila eta ezagutza esparru desberdinetako irakasleen artean,

4.- Ezagutza esparru deberdinetako irakasle aditu sare bat eratu, prozesu kognitibo ebolutiboari buruz.

5.- Aprendizai mota honetan interesaturik dauden UPV/EHUko irakasleentzako formakuntza diseinatu eta interesaturik dauden ikasle eta irakasleen arteko sare bat sortu.