Laburpena

Laburpena

Proiektu honetan, giza garunaren gaitasun konputazioanalak unibertsitateko irakaskuntza-ikaskuntzan txertatzea proposatzen da.  

Gaitasun konputazioanal horiek ikuskatzen ez diren ikaskuntza-prozesuen bitartez garatzen dira. Gaitasun horiek hurrengo eremuetan aurki ditzakegu; 1) hizkuntza: hizkuntzaren ezagutza eta ekoizpena; 2) irudiaren prozesatzea: aurpegi-hautematea, bolumen solidoaren estrapolazioa; 3) espazio-mapaketa: espazioen mapaketa eskala txikian (etxeko objektuak bezala), edo espazioak eskala handian (etxe edo hiri bateko banaketa); ekitaldi-kateamenduen sekuentzia luzeak: hitzezko edo idatzizko istorioak, ekitaldi erreal edo sorturikoen (filmeak) ikus-kateamenduak; 5) objektuen sailkapena ezaugarri orokorrak kontutan hartuz: familia ezagunen elementu berriak ezagutzea, txakur mota berria edo altzairu pieza berria; 6) kanpo-objektuen helburu eta ezaugarrien ezagutza: beste pertsona batek sentitu ala pentsa dezakeena ingurune zehatz bati buruz; 7) objektuen adimen-manipulazio espaziala: biratu, eskalatu, adimenarekin objektuak mugitu.

Giza-garuna, informazioa manipulatzen duten prozesu kognitiboen ikaskuntza formalik gabe jaio eta garatzen da. Prozesu horiei Prozesu Kognitibo Ebolutiboak (PKE) deritzagu. Naturalki garatzen diren prozesuak dira: ibili, ama hizkuntza, intuizioa, etab. bezala. Hezkuntza tradizionalan garrantzi gutxi ematen zaie prozesu kognitibo konputazional horiei, agian ikasi eta ezin irakatsi daitekeen ezagutza delako. Irakatsi daitezkeen ezagutzak hezkuntza sisteman esplizituki irakasten diren edukiak dira, Pitágoras teorema ala esaldi baten egitura sintaktikoa bezala.

Irakaskuntza tradizionalak ez ditu prozesu kognitibo ebolutiboak (PKE) modu sistemikoan erabiltzen eduki kurrikularren irakas-ikaskuntzarako (Ez Lehen zein Bigarren Hezkuntzan, ezta unibertsitatean ere). Giza garunaren prozesu kongenito hauek informazioaren manipulatzaileak dira eta arazo/egoera bat ebazteko prozesamenduak zein datu-kalkuluak burutzen dituzte ia esfortsurik gabe eta eraginkorrez.

Gaurko hezkuntza sistemak garunaren 2sistema erabiltzen du informazio prozesatzeko, epe laburreko oroimena erabiliz (Kahneman). Hezkuntza sistemak arazo baten zailtasun maila neurtzeko egoki ebazten duten ikasle portzentajea erabiltzen du (PISA da horren eredu).  Ikasten diren arazoek Raven testeko galderen egitura antzekoa dute (Matrize Progresiboak).

Baina arazo baten zailtasun maila neurtzeko egokiagoa da horren ebazpenerako behar diren gaitasun kognitiboak kontutan hartzea.

Berrikuntza proiektu honetan unibertsitateko irakas-ikaskuntzan PKE gaineratzea bilatzen da. Metodologia garunaren 1sistema erabiltzea da informazioa prozesatzeko, epe luzeko oroimena erabiliz (Kahneman). Metodo honetan ikasleei eredu konputazionala eskaintzen zaie arazoak ebazteko, horretarako arazo isomorfoak erabiliz (beste datu eta arauekin aurkezten diren arazo baliokideak).

Berrikuntza proiektu honetan burutuko diren ekintzen artean, unibertsitateko ikasleek ebatsiko dituzten arazo estandarren zailtasun maila analizatzea da eta hezkuntza eredu biren eraginkortasun maila alderatzea: eredu tradizionala eta eredu isomorfoa, non ikasleak arazoa, datuak eta prozesuak deskribatzen dituen. Proiektuaren hipotesia da ikasleen errendimendu maila altuagoa dela arazoa ebazteko eredu konputazionala duenean.