Breadcrumb

Edukia

URTARRILAK 26-27: Energia fotovoltaikoaren autokontsumo kolektiboari buruzko jardunaldiak

Urtarrilaren 26an workshop bat eta 27an mintegi bat egingo dira Donostian

First publication date: 18/01/2022

UPV/EHUko EKATE proiektuko taldea autokontsumo kolektiboari (AKK) buruzko berariazko 2 jardunaldi antolatzen hasi da. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (GIE) izango dira. Urtarrilaren 26rako workshop bat antolatuko da, EKATE partzuergoko kideek eta kanpoko kideek garatutako kontzeptu teknikoak partekatzeko. Bereziki, gai hauei buruz hausnartzea aurreikusten da: eraikin baten kontsumo elektrikoaren iragarpena, ekoizpen fotovoltaikoaren (FV) iragarpena, eraikin baten karakterizazio termikoa eta hari lotutako IoT eta eraikinetako autokontsumoaren optimizazioa. Urtarrilaren 27an goizez egingo den bigarren jardunaldian, enpresetako, erakundeetako, teknologia-zentroetako, elkarteetako eta hezkuntza-zentroetako ordezkariak hartuko dira mintegi baten barruan. EHUk EKATE proiektuaren esparruan antolatutako bigarren mintegia izango da, 2020ko abenduko Eibarko webinarraren ondoren. Oraingoan, mintegia hibridoa izango litzateke (aurrez aurrekoa eta aldi berean bideokonferentzia bidezkoa). Programa oraindik itxi gabe egon arren, “Energia-komunitateei” eta “Autokontsumorako parke fotovoltaikoen instalazioei” buruzko hitzaldiak emango dira, eta EKATEren azken emaitzak aurkeztuko dira. Jardunaldia amaitzeko, 3 tailer egingo lirateke, horietako lehena Pirinioez gaindiko kluster bat sortzeari buruzkoa, “Elektrizitate fotovoltaikoaren digitalizazioaren” inguruan, eta beste bi oraindik zehaztu gabe daudenak.

EKATE proiektua.