Ruta de navegación

Contenido de XSL

Lenguaje Plástico y Visual25922

Centro
Facultad de Educación y Deporte
Titulación
Grado en Educación Infantil
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25922

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral3654
P. de Aula2436

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Irakasgaian, ekintza-artearen (performance, instalazioa,…), ikus narrazioen eta arte bizien inguruan hausnartuko da, hizkuntza plastikoak eta ikusizkoaren ikuspuntutik, Haur Hezkuntzan dituzten aukera desberdinak ikertuz eta frogatuz. Kontzeptu eta baliabide anitzen bilaketaren, esperimentazioaren eta hausnarketaren bitartez proiektu eta sorkuntza berritzaileak eta ez estereotipatuen proposamenak eta erabilpenak izango dira oinarri eta helburu.



Esperimentazioak egingo dira teknika eta estetika desberdinak lantzeko eta prozesu sortzaile anitzak ezagutzeko. Aldi berean, artikulu eta bestelako testuak eta ikus adibideen bilaketa, analisia eta gogoeta egingo da, esperimentazio, proiektu eta modulu laneko (K6) oinarri teoriko-praktiko eta/edo inspirazio giza erabiltzeko. Lortutako informazioa eta egindako esperimentazioak partekatuko dira, talde guztien artean, aurkezpen desberdinen bitartez.



Irakasgaia bi ekitalditan banatutako proiektu baten bitartez burutuko da. I. Ekitaldia – Esplorazioa eta II. Ekitaldia – Inspirazioa eta aurkikuntza. I. Ekitaldian, Esplorazioa, ekintzazko arteari eta arte biziei lotutako hizkuntza plastiko eta bisualaren inguruan ikertzen eta esperimentatzen hasiko gara. II. Ekitaldian – Inspirazioa, Haur Hezkuntzarako ekintzazko artearen inguruko sakonketa egingo da proposamenen diseinua eta gauzaketaren bidez. Prozesua eta emaitzak ikasleek sortutako idatzizko eta ikusizko espazio birtual batean adieraziko dira.



Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Ikasgaiaren gaitasunak

A) Ikusizko baliabide, teknika eta estrategia ezberdinak ezagutzea, ipuinen eta dramatizazioen narrazioetan eta ilustrazioetan erabiltzeko.

B) Elementu plastiko eta ikusizko ezberdinak erabiltzea, koreografien eta dantzen eszenografiarako materialak sortzeko.

C) Dramatizazioari aplikatzeko aukera plastikoak ezagutzea.

D) Narrazioak eta ipuinak ilustratzeko teknikak menperatzea, irudiarekin eta eszenografiarekin jolas eginaz.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. Gaur egungo Haur Hezkuntzan jarraitutako Arte eta Ikusizko Hezkuntzaren kontzeptu nagusien, hezkuntza eredu eta metodologien berrikusketa eta ekintza-artearekin, narrazio bisualekin eta arte biziekin lotura dutenen inguruko sakonketa.

2. Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoaren ezaugarrien, baliabideen eta materialen bereizgarriak eta aukerak, Haur Hezkuntzari aplikatutako ekintza-arteak, narrazio bisualak eta arte bizien inguruko esperimentazio eta sorkuntza anitzen bidez.

3. Ekintza-artearekin, narrazio bisualekin eta arte biziekin zerikusia duten eta haur gelara egokitutak dauden proiektuak eta proposamenak diseinatu eta burutu



MetodologíaAlternar navegación

Ikasgai guztia lan kooperatibo, aktibo eta praktiken bidez gauzatuko da proiektu baten bitartez. Ikasleak izango dira euren ezagutzak eraikitzen dituztenak ikerketa, hausnarketa eta esperimentazioen bitartez.

Hausnarketen partekatzea, esperimentazioak, hauen aurkezpenak eta behin betiko ekoizpenak, eskola-ordu teorikoetan eta praktika-orduetan bideratuko dira.

Iturrien bilaketa eta aurkezpenen eta lan idatzien ikusizko eta idatzizko diseinua, ez bertaratze orduetan egingo da.

Ikasgaiaren gaitasun eta eduki guztiak zeharka landuko dira hausnarketa teoriko-praktikoaren bitartez, beraz, ez da prozesu lineal bat jarraituko eta ikasgaiaren inguruko gogoeta etengabekoa izango da.

Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landu ahal izango ditugu eta bertan eskuragarri izan ahal izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.



Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Trabajos individuales (%): 30
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 30
    • Moduluko Diziplinarteko lana (%): 40

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación



EBALUAZIO JARRAITUA

Egin beharreko lanak:



1. Taldeko karpeta (%30): Ekitaldi I eta Ekitaldi II-ko lan teoriko-praktikoak.

2. Banakako karpeta (%30): Ekitaldi I-eko eta Ekitaldi II-ko banakako lan teoriko-praktikoak, %10; Haur Hezkuntzari zuzendutako ekintza-arteko proposamen baten diseinua, %15, eta Etengabeko ikaskuntzarako zeregin indibidualak (galdeketak eta zereginekiko konpromisua), 5 %.

3. Moduluko diziplinarteko lana (taldeko lana): % 40.



Atal guztiak gainditu beharko dira ikasgaia gainditzeko.



AZKEN EBALUAZIOA

Azterketa teoriko-praktikoa, 3 atalez osatua (modulua barne):

1. Proposamen artistiko/bisual baten analisi idatzia egitea (%30%)

2. Haur Hezkuntzari zuzendutako ekintza-arteko proposamen baten diseinua ( %30)

3. Moduluko diziplinarteko froga (%40)



Azterketaren 3 atalak gainditu beharko dira irakasgaia gainditzeko. Azterketaren bitartez irakasgaia edo modulua soilik gainditu behar badira, bakoitzari dagokion atalak soilik egin beharko dira.



OHARRA/NOTA:

Irakasgai osoa aprobatzeko atal guztiak gainditzea beharrezkoa da. Halaber, ebaluazio jarraituaren edo azken ebaluazioaren emaitza guztiak ikasturtearen ez ohiko deialdira arte gordeko dira.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita (8.3 artikulua). Eskaera hemen: https://www.ehu.eus/documents/5299588/5795606/UKO+EGITEAREN+ESKAERA.pdf/a51f8df3-0180-9383-e6a9-596f2a0bc0a0?t=1615888562947

Ikasleak bukaerako proba teoriko-praktikoa egitea eskatu duen kasuan, ebaluazio-deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztearekin.



Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Azterketa teoriko-praktikoa, 3 atalez osatua (modulua barne):

1. Proposamen artistiko/bisual baten analisi idatzia egitea (%30%)

2. Haur Hezkuntzari zuzendutako ekintza-arteko proposamen baten diseinua ( %30)

3. Moduluko diziplinarteko froga (%40)



Azterketaren 3 atalak gainditu beharko dira irakasgaia gainditzeko. Azterketaren bitartez irakasgaia edo modulua soilik gainditu behar badira, bakoitzari dagokion atalak soilik egin beharko dira.



Ebaluazio-deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da proba honetara ez aurkeztearekin.



Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Beharrezkoak diren materialak, baliabideak eta teknikak
1go mailako apunteak
Irakasleak eskainitako artikuluak, bideoak, irudiak , e.a.
Egela (ikasgairako materialak)
Bilaketa bibliografikoa: artikulu eta liburu espezializatuak
Ikus erreferenteen bilaketa: egindako argazkiak, aldizkariak, liburuak, web orri espezializatuak...

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Alonso, M.; eta Matilla, L. (1990). Imágenes en acción. Madril: Akal.

Andrieu, A.; eta Lekue, P. (2012). Haur Hezkuntzarako Ikus Hezkuntza. Gasteiz: Egileak

Apodaka, M. J.; eta Ugarte, B. (2007). Hezkidetza gida. Bilbo: Euskal Herriko Bilgune Feminista.

Basterretxea, J.I.; Andrieu, A.; Idoyaga, J.V.; Jiménez, E.; eta Ramirez de la Piscina, J.M. (2011). Irudiaren hiria. Euskal herritarren komunikazio-gaitasunak. Bilbo: UEU.

Belver, M. H.; eta Ullán A. M. (2007). La creatividad a través del juego. Salamanca: Amarú.

Escaño, C. (2005). Posibilidades y realidades de Internet en la educación artística. Propuesta para la posmodernidad: un entorno virtual común y universitario orientado a la educación artística y su investigación. Honakoan, R. Marín (Ed.), Investigación en educación artística (373-394 or.) Granada: Universidad.

Hezkuntza sistemak Euskal Herrian. Legeria: http://www.vc.ehu.es/araka/orri12.htm

Lleixá, T. (koord.) (2000). Haur Hezkuntza 0-tik 6 urtera. (II liburukia: Adierazpena eta komunikazioa, 3. kapitulua: Hizkuntza plastikoa). Bilbo: UPV/EHU.

Malaguzzi, L. (2001). La educación infantil en Reggio Emilia. Barcelona.

Ugarte, B. (2002). Emakumea hezkuntzan. Hik Hasi, 64, 8-17.

Ugarte, B.; Moral, B.; Petxarroman, B.; eta Apodaka M. J. (2005). Hezkidetza, detaile sutilen indarra. Hik Hasi, 96, 8-17.

Bibliografía de profundización

Antequera, M. (1995.). Educar y enseñar con títeres. Materiales para educadores. Editorial Central.
Belver, M. H., Ullán A. M. (2007). La creatividad a través del juego. Salamanca: Amarú.
Berrocal, M. (coord.) (2005). Menús de Educación visual y Plástica. Siete propuestas para desarrollar en el aula. Barcelona: Graò. Delpeux, H. (1972). Titeres y marionetas. Bartzelona: Vilamala.
Bosch, E., Cols, C., Nicolás, M., Vallvé, L., Vila, G. eta Sans, S. (2002). Hacer plástica. Un proceso de diálogos y situaciones. Barcelona: Octaedro.
Caja, J. (coord) (2001). La educación visual y plástica hoy. Educar la mirada, la mano y el pensamiento. Barcelona: Graò
Hetzel. Máscaras. Librería pedagógica.
Kampmann, L. (1972). Teatro de marionetas. Paris: Bouret.
Lequeux, P. (1977). El niño creador de espectáculo. Buenos Aires: Kapelusz.
Mantovani, A. (1981). El teatro un juego más. Madril: Nuestra Cultura.
Pessel, A. (1975). 100 ideas. Sombras corporales. Bartzelona: Vilamala.
Teatro de títeres (1977). Guía didáctica, Preescolar. Santillana.
Vallon, C. (1984). Práctica del teatro para niños. Bartzelona: Ceac

Revistas

Hezkuntza plastikoa eta artistikoa
Arte, Individuo y sociedad: https://revistas.ucm.es/index.php/ARIS Irekia
- Artaren inguruko atal berezia 1, 2002,: https://dialnet.unirioja.es/ejemplar/145004
Arteterapia. Papeles de arteterapia y educación artística para la inclusión social: https://revistas.ucm.es/index.php/ARTE Irekia
Eari. Educación Artística Revista de Investigación: https://ojs.uv.es/index.php/eari Irekia
International Journal of Art & Design Education: https://www.wiley.com/en-es/International+Journal+of+Art+&+Design+Education-p-9780J
IJETA. International Journal of Education through Art: http://www.insea.org/research/international-journal-education-through-art
Invisibilidades: http://www.apecv.pt/publicacoes/revista-invisibilidades Irekia
Imaginar: http://www.apecv.pt/publicacoes/revista-imaginar Irekia
Orokorrak
Aula de Infantil: https://www.grao.com/es/aula-infantil Eskuragai EHU-ko bibliotekaren bitartez
Aula de Innovación Educativa: https://www.grao.com/es/aula-de-innovacion-educativa Eskuragai EHU-ko bibliotekaren bitartez
Cuadernos de Pedagogía: http://www.cuadernosdepedagogia.com/content/Inicio.aspx Eskuragai EHU-ko bibliotekaren bitartez
In-Fan-cia. Educar de 0 a 6 años: https://www.rosasensat.org/revistes/in-fan-cia/ Eskuragai EHU-ko bibliotekaren bitartez
Hikhasi: http://www.hikhasi.eus/Aldizkariak/Hik_hasi Irekia
Tantak: https://www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak/index Irekia
Uztaro, Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria: https://www.uztaro.eus/ Irekia
Zehar, Arte-aldizkaria: https://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=3370 Irekia
Zer, Komunikazio-ikasketen aldizkaria: https://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=2018 Irekia

Direcciones web

Antzerti aldizkaria, http://antzerti.armiarma.com/gehiSarr.htm
ARTELEKU, arte eta pentsamendu garaikideko webgunea: http://www.arteleku.net/
BEHINOLA, Haur eta gazte literatura aldizkaria: http://www.galtzagorri.org/euskara/behinola
Edartis, http://www.edartis.org/
Eskola antzerkia: http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Eskola_Antzerkia
Euskal Literatura sarean: http://www.basqueliterature.com/loturak/euskalit
HIKHASI, http://www.hikhasi.com/
International Society for Education Through Art: http://www.insea.org/
TANTAK, Hezkuntza-aldizkaria, http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak
Teatro Testuak, http://www.teatro-testuak.com/
UZTARO, Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, http://www.uztaro.com/index.html
VST (Visual Thinking Strategies): http://www.vtshome.org/
ZEHAR, Arte-aldizkaria, http://old.arteleku.net/vieja/4.1/seccion.jsp?id_seccion=7&id_articulo=2504&idioma=euskera&ids=id1=2504
ZER, Komunikazio-ikasketen aldizkaria, http://www.ehu.es/zer/

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

10:30-12:30 (1)

Profesorado

Examen

  • Enero : 16-01-2024 11:30
  • Mayo : 29-05-2024 11:30

Aula(s) impartición

  • AULA DE DIBUJO - FACULTAD DE EDUCACION Y DEPORTES-EDUCACION (1)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

13:00-15:00 (1)

Profesorado

Examen

  • Enero : 16-01-2024 11:30
  • Mayo : 29-05-2024 11:30

Aula(s) impartición

  • AULA DE DIBUJO - FACULTAD DE EDUCACION Y DEPORTES-EDUCACION (1)