Irakasleak

XSLaren edukia

MIRIAM GALLARIN ENRIQUEZ

Ezagutza arloa
Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
miriam.gallarin@ehu.eus

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna 2006.urtetik, doktoretza 2011.en urtean lortu zuen unibertsitate berdinean Bikain cum laude aho batez emaitzarekin. Technische Universitäit Berlin-en (TUB) ikerketa egonaldi desberdinak egin izan ditu. Familia harremanak, nerabezaroa, eta ongizate psikologikoan nahiz osasun mentalean dauden genero desberdintasunen inguruan diharduten zenbait artikulu eta liburu atalen egile da. Bere irakaskuntza jarduera Nortasuna eta Aholkularitza Psikologikoa irakasgaietan bideratzen da. Ebaluazio psikologikoarekin, nerabezaroarekin, familiarekin, eta haur-gazteen garapenarekin zerikusia duten bertako nahiz nazioarteko kongresuetan parte hartu du.



Esparru klinikoan, Psikoterapia Sistemikoan (2010), haur eta gazteen Psikoterapia Psikoanalitikoan (2016) eta EMDR-en (2014/2019) du formakuntza. Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialaren kide da (GZ02094), Espainiako Psikoterapeuten Elkargoen Federazioak (FEAP) psikoterapeuta moduan aintzatetsia eta Osasun Psikologo Orokorra da, Terapia Dinamiko eta Sistemikoen Euskal Elkargoko (AVAPSI) nahiz EMDR Espainia Elkargoko kide izanik. Esparru kliniko profesionalean, haurren babesgabetasunaren alorrean eskuhartze familiarren diseinu, garapen eta ebaluazioan hartu du parte, eta baita banakako, bikoteko nahiz familiako praktika psikoterapeutikoan ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak