Masterraren gakoak

Master honi esker osasun-psikologia orokorreko lanbide arautua lortu daiteke eta, beraz, osasunarekin lotutako jokabidearen edozein alderdiri buruzko ebaluazio, diagnostiko eta psikologia esku hartzea egiteko gaikuntza.

Osasunari buruzko egungo lege-markoan, Psikologiako gradua derrigorrezkoa da masterra egiteko, baina ez du osasun-sektorean psikologian aritzeko; derrigorrezkoa da Osasun Psikologia Orokorreko master titulua lortzea.

Prestakuntza-programaren ardatza da pertsonek banaka edo talde mailan jasan ditzaketen arazo anitzetan pertsonen ongizatea sustatu eta hobetzeko interesa.

Osasunaren psikologiaren ebaluazioan, osasunaren sustatze-programen ebaluazioan eta gaixotasunen prebentzio programen ebaluazioan espezializatzen da.

Hori lortzeko, garrantzi berezia du bortizkeria eta biktimizazio egoeretan, sexu-osasunean eta larrialdi eta krisi moduko egoeretan adin eta problematika ezberdinetako esku hartze psikologikoaren benetako ezaguerara bideratutako prestakuntza praktikoa emateak.

Praktika horiek UPV/EHUrekin hitzarmenak dituzten ospe handiko zentro publiko eta pribatuetan egiten dira.

Master horri esker UPV/EHUko Psikologiako doktorego-programa egin daiteke.

Eskainitako plazak

40

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

90

Iraupena

1,5 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.300 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Psikologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
GARAIGORDOBIL LANDAZABAL, MAITE
maite.garaigordobil@ehu.eus

Master hau ikasteko 4 arrazoi

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Osasun Psikologia Orokorrean jarduteko aukera izango duzu, pertsonen jokabide eta jardueraren alderdiak ebaluatu eta esku hartzeko.
  • Psikologian aktibo dauden profesionalen prestakuntza jasoko duzu.
  • Ospe handiko zentro publiko zein pribatuetan prestakuntza praktiko zabala jasoko duzu.
  • Balio sozial handiko lanbide bateko parte izango zara, osasun publikoaren egoera orokorraren sustapen eta hobekuntza dela eta.

 

Aukera profesionalak

Aukera profesionalak

  • Osasun psikologo orokorra.
  • Osasun-psikologian alor pribatuan jardutea.

Iradokizunak eta eskaerak