Gaia
Proiektuen diseinua eta gestioa, informazio eta difusio-iturriak
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgaiak esperimentu edo laginketa baten diseinurako beharrezko erreminten ezagueran sakontzen du. Ikasleak esperimentu bat diseinatzeko orduan kontuan hartu beharreko oinarrizko kontzeptuak datu bilketarako erabiltzen diren laginketa motak ezagutuko ditu. Halaber, diseinu esperimental mota desberdinak aurkeztu eta analizatuko dira, haietako bakoitzak eskaintzen dituen abantailetan enfasia eginez. Saio magistraletan aurkeztutako kontzeptuen ulermenean laguntzeko ikasgela praktika bat egingo da, aipaturiko klase teorikak baino lehen, non guztion artean esperimentu bat egingo dugun. Bigarren saio praktiko batean, eskola magistraletan aurkeztutako diseinu esperimentalak barneratzeko hainbat ariketa egingo dira. Azkenik, ariketa praktiko batean ikasleek kasu hipotetiko baten inguruan diseinu esperimental bat proposatu beharko dute eskola magistraletan ikasitako kontzeptuak erabiliz.Azkenik, eta irakasgai honen parte bezala, ikasleek aurkezpen labur bat egin beharko dute, bere ikaskideen eta irakasleen aurrean, urte akademikoan zehar egingo duten ikerketa proiektua azalduz. Honetan, ikerketaren testuingurua eta aurrekariak, bere garrantzia, helburuak, diseinu esperimentala eta erabiliko duten metodologia esplikatu beharko dute.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ARROITA AZKARATE, MAITE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea) | Doktorea | Elebiduna | Ekologia | maite.arroita@ehu.eus |
MUGUERZA LATORRE, NAIARA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Profesorado Ayudante Doctor | Doktorea | Elebiduna | Botanika | nahiara.muguerza@ehu.eus |
QUINTANO ERRAIZ, ENDIKA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea) | Doktorea | Elebiduna | Botanika | endika.quintano@ehu.eus |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 12 | 22 | 34 |
Mintegia | 8 | 8 | 16 |
Gelako p. | 5 | 5 | 10 |
Ordenagailuko p. | 5 | 10 | 15 |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Irakasgai honen ebaluaziorako, gehienbat, ariketa praktiko bat hartuko da kontuan, non ikasleek kasu hipotetiko baten inguruko diseinu esperimental bat proposatu beharko dute eskola magistraletan ikasitako kontzeptuak erabiliz. Halaber, ikasle bakoitzak bere ikerketa proiektuaren inguruan egindako aurkezpena baloratuko da. Azkenik, asistentzia eta irakaskuntza-jarduera desberdinetan ikaslearen parte-hartze aktiboa ere kontuan hartuko da.Ikasleak luzapena eskatzeko eskubidea izango du ebaluaziorako, baldin eta aldez aurretik komunikatzen bada eta baldin eta behar bezala justifikatzen bada.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ikasleak deialdi arrunta ez badu gainditzen, bigarren ebaluazioko errealizazioa eskatu ahal izango dio irakasgaiko koordinatzaileari, ezohiko deialdiaren data bi aldeen arteko akordioarekin. Kontutan izan behar da aktek irailaren 30ean bere osotasunean osatuta egon behar direla.Ebaluatzeko ezaguerak deialdi arrunteko berak izango dira.
Irakasgai-zerrenda
TEORIAREN PROGRAMA1. Gaia. Diseinu esperimentalaren kontzeptuak I: galderak, hipotesiak, predikzioak, ikerketa manipulatiboak eta ikerketa obserbazionalak.
2. Gaia. Diseinu esperimentalaren kontzeptuak II: aldakortasuna, erreplikazioa, aleatorizazioa eta botere estatistikoa.
3. Gaia. Kontrola.
4. Gaia. Diseinu esperimentalak.
5. Gaia. Laginketa motak.
6. Gaia. Norberaren proiektuaren aurkezpena.
PRAKTIKEN PROGRAMA
1. Ikasgelako praktika I. Diseinu esperimentalean oinarrizko kontzeptuak ulertzera bideratutako esperimentu bat gauzatzea.
2. Ikasgelako praktika II. Diseinu esperimental desberdinak ulertzera eta barneratzea zuzendutako ariketak egitea.
3. Ikasgelako praktika III. Ikasleek, kasu hipotetiko baten inguruan, diseinu esperimental bat proposatu beharko dute eskola magistraletan ikasitako kontzeptuak aplikatuz.
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Ikasleak luzapena eskatzeko eskubidea izango du ebaluaziorako, baldin eta aldez aurretik komunikatzen bada eta baldin eta behar bezala justifikatzen bada.Oinarrizko bibliografia
GRAFEN A. & HAILS R., 2002. MODERN STATISTICS FOR THE LIFE SCIENCES. OXFORD UNIVERSITY PRESS.RUXTON G.D. & COLEGRAVE N., 2010. EXPERIMENTAL DESIGN FOR THE LIFE SCIENCES 2&3 EDITION. OXFORD UNIVERSITY PRESS.
Gehiago sakontzeko bibliografia
CASELLA G., 2008. STATISTICAL DESIGN. SPRINGER.KREBS C.J., 1999. ECOLOGICAL METHODOLOGY. BENJAMIN/CUMMINGS.
Aldizkariak
BRADFORD-HILL A., 1965. THE ENVIRONMENT AND DISEASE: ASSOCIATION OR CAUSATION? PROCEEDINGS OF THE ROYAL SOCIETY OF MEDICINE, 58: 295-300.HULBERT, S.H., 1984. PSEUDOREPLICATION AND THE DESIGN OF ECOLOGICAL FIELD EXPERIMENTS. ECOLOGICAL MONOGRAPHS, 54: 187:211.
MOLLER, A.P., 1988. FEMALE CHOICE SELECTS FOR MALE SEXUAL TAIL ORNAMENTS IN THE MONOGAMOUS SWALLOW. NATURE, 332: 640-642.
SCHIESTL, F.P., PEAKALL, R., 2003. THE CHEMISTRY OF SEXUAL DECEPTION IN AN ORCHID-WASP POLLINATION SYSTEM. SIENCE 302: 437-438.