Masterraren Gakoak

Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterraren helburua da, hain zuzen, biodibertsitatea eta gure inguruneko ekosistemen funtzionamendua sakonago ezagutzea, hainbat lurraldetako giza jardueren berri jasotzea eta mehatxu nagusiak identifikatzea.

Beraz, programaren ardatz nagusiek harremana dute, hain zuzen, ekosistemen egoera ekologikoaren ebaluazioan parte hartzen duen ingurumen biologiarekin; betiere, funtzionamenduari, dibertsitate biologikoari, habitataren narriadura eta zatiketari, aldaketa globalari, eta baliabide biologikoen ustiapen eta erabilera arrazionalari dagokienez.

Era berean, ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin lotutako gaian eragina duen araudi multzoari eta legediari buruzko ezagutza ematen du, ingurumenaren gestiorako lege tresnei zein tresna teknikoei dagokienez, bai eta galzorian dauden espezieen babeserako irudiei, kartografiari eta teledetekzioari dagokienez ere.

Master honekin, zuzeneko sarbidea izango da UPV/EHUko Ingurumenaren arloko honako programa hauetara: Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa; Ingurumen Agrobiologia, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia; Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa; Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketak eta Giza Oinatza; Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP).

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
LOIDI ARREGUI, JAVIER JOSE

Idazkaritza:
ITZIAR ESKUBI

946013298

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Penintsularen iparraldeko animalia eta landare taldeetako izaki bizidunen ezagutzan sakondu ahal izango duzu.
  • Lurraldeko eta penintsulako ekosistemei buruzko prestakuntza aurreratua, horien erabilerari eta gestioari dagokienez.
  • Masterraren irakasgai ugaritan landa praktikak egingo dira, programatutako txangoen bitartez.
  • Biodibertsitatea eta ekosistemak ikertzera bideratutako ibilbide zientifikoa hasteko aukera.

Irteera profesionalak

  • Erakunde publikoetan zein pribatuetan ingurumenaren eta espazio naturalen gestioa.
  • Ingurumen aholkularitza.
  • Ikerketa eta irakaskuntza, biodibertsitateari eta ekosistemei lotutako gaitetan.

Iradokizunak eta eskaerak