Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

OIHANA LEONET SIESO

Ezagutza arloa
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
oihana.leonet@ehu.eus

Oihana Leonet Sieso Lehen Hezkuntzako Diplomatua ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasle-eskolan (UPV/EHU) egin ostean, Psikopedagogian lizentziatu zen Mondragoneko Unibertsitatean (MU). Horren ostean, Eleaniztasuna eta Hezkuntza Unibertsitate Masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktorego tesia aurkeztu zuen 2018an unibertsitate berean. Egun, Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Departamentuan diharu irakasle, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat konferentziatan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Horrez gain, irakasle lanetan ere aritu da lehen eta bigarren hezkuntzako, sare publikoko zein itunpeko hainbat ikastetxetan.



‘Donostia Research group on Education and Multilingualism' (DREAM) ikerketa taldeko partaidea da. Hauek dira bere ikergai nagusiak: kontzientzia metalinguistikoa, ikas estrategia eleaniztunak, inkluisioa dira eta oro har hezkuntza eleaniztunaren inguruko ikerketa.