Breadcrumb

Título - Educacion Escuela Lengua y Sociedad

Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Educacion Escuela Lengua y Sociedad

Irudia

Doktorego programa honen bidez, hezkuntza arloko ikerketa hainbat ikuspegitatik lantzeko asmoa dago eta horren helburu nagusia ikerketaren bidez hezkuntzako errealitatearen ezagutza hobetzea da. Programa hiru esparrutan antolatuta dago: eskola, hizkuntza eta gizartea.

"Eskola”-ren esparruan, ikerketa ildo nagusiak alderdi hauen ingurukoak dira: errendimendu akademikoarekin lotutako faktoreen azterketa, ikastegiak eta sistemak hobetzeko programen diseinua eta ebaluazioa, metodologia berrien eragina, baliabide digitalen erabilera, hezkuntza kalitatearen azterketa eta irakasleen prestakuntzarekin lotutako alderdiak.

“Hizkuntza”-ren esparruan, hezkuntza testuinguruetan eta bestelako gizarte eremuetan bai hizkuntza gutxituak bai eleaniztasuna erabiltzearen ingurukoak dira ikerlanak.

"Gizartea”-ren esparruan, gizarte heziketako esku-hartzean nahastuta dauden askotariko faktoreak aztertzen dira (kulturartekotasuna, hezkuntza inklusioa, familia, haurtzaroa, gaztaroa, populazio migratzaileak, etab.) eta, hezkuntza ikerketaren laguntzaz, horiei buruzko hausnarketa prozesu bat egiteko eskatzen da. Ildo horretan, ikerketaren muinak eragileak, erakundeak eta profesionalen prestakuntza bera izan daitezke.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 9

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 21

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: luisma.naya@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: elena.gonzalez@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Gizartea
  • Ezgaitasuna. Bizi kalitatea Pertsona ardatz duen plangintza. Enplegu berezia.
  • Gizarte eta emozio gaitasunak, balioak curriculumean, esku-hartze programak, tratu onak, jazarpenaren aurrea hartzea eta aurre egitea, hiritartasuna.
  • Hezkuntza inklusiboa. Gizarte talde zaurgarrien inklusioa. Aniztasunaren arreta. Aholkularitza eta laguntza-zerbitzuak
  • Hezkuntzarako eskubidea, haurren eskubideak eta hezkuntza konparatua eta nazioarteko hezkuntza.
  • Hezkuntzaren historia Euskal Herrian eta historia- eta hezkuntza-ondarea
Hizkuntza
  • Eremu urriko hizkuntzak hezkuntzan, hizkuntz paisaia
  • Hezkuntza eleanitza eta kulturanitza. Hizkuntzen jabekuntza eskola-ingurunean.
  • Ikasle etorkinen gizarteratzea. Hizkuntza eta immigrazioa
Ikastetxea
  • Hezkuntza teknologia: IKTak eta gizarte- eta hezkuntza-inklusioa; Internet eta goi mailako hezkuntza
  • Hezkuntzako programen, sistemen eta zentroen ebaluazioa
  • Irakaskuntzaren eta erakundeen lanbide garapena eta hezkuntzaren aldaketa.