Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Educacion Escuela Lengua y Sociedad

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa honek lau sarbide nagusi ditu: Hezkuntzako masterra, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate masterra, Giza eta Gizarte Zientzietako masterra eta beste esparru batzuetako master edo ikasketak. UPV/EHUren eskaintzaren barruan, esparru horrekin bereziki lotutako hiru master daude: Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterra, Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa masterra eta Psikodidaktika masterra.

Aurreko paragrafoan ez bezalako doktorego aurreko ikasketak egin dituzten ikasleak beren curriculum vitaearen eta beren hezkuntzaren arloko ikerketa proiektuaren arrakasta espektatiben arabera onartu ahal izango dira.

Unibertsitatera sartzeko profil hau gomendatzen da: jardunaldi osoko ikasleak izatea, hezkuntzaren arloko masterren bat eginda edukitzea eta, gainera, oinarrizko ikerketako edo aplikatuko proiektuetan ikertzeko motibazioa adieraztea, doktorego programa honen ikerketa ildoen barruan.

XSLaren edukia

Doktorego Programak ez du prestakuntza osagarri berezirik ezartzen. Batzorde Akademikoak hautatutako ikasleak programaren baitan ikertzaile moduan jarduteko behar bezala gaituta egongo direla uste da, aurreikusitako konpetentziak ondo eskuratuko dituztela ziurtatuta.

Lehentasuna emango zaie hezkuntzaren eremuko graduondokoetan ikertzaile prestakuntza duten doktoregaiei. Alde horretatik, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eskaintzen diren masterrak, lehen adierazi direnak, dira egokienak, nahiz eta lehentasuna izango duten Giza eta Gizarte Zientzien arloko master guztiek ere baldin eta doktoregaien curriculumean hezkuntza eremuaren aldeko interesen bat agertzen bada. Interes hori hautagaien ekarpen zientifikoren baten bidez edo elkarrizketa pertsonal batean baloratu ahal izango da.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.