XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE IGNACIO CUBERO MARCOS

Ezagutza arloa
Administrazio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
joseignacio.cubero@ehu.eus

José Ignacio Cubero Marcos irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean . Aipatutako unibertsitateko doktorea da eta irakaskuntza eman du 2005 urtetik, izaera ezberdinetako gaietan, oinarrizko eskubideekin lotutakoak, eta Administrazio Zuzenbideko zati orokor eta bereziarekin. Oinarrizko eskubideak eta botere publikoak masterreko irakaslea eta giza baliabide eta enpleguaren kudeaketa masterrean ere eskolak ematen ditu 2009tik Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ikerkuntza lerroak honako gai hauetan kokatzen dira: oinarrizko eskubideak eta bere aitorpen eta egikaritzea herri administrazioetan; administrazio jarduera orokorrean, ingurumen zuzenbidea eta Administrazio zuzenbide ekonomikoa. Arlo horietan hirurogei eta hamar baino lan gehiago argitaratu ditu, eta horien artean lau liburu aipatu behar honako alo hauei buruzkoak: Telekomunikazio sareen arteko interkonexioak (HAEE, 2008); non bis in idem printzipioa (HAEE, 2010); Aurretiazko Komunikazioa, erantzukizunpeko aitorpena eta administrazio prozedura (Aranzadi, 2013) eta administrazio jakinarazpenak (HAEE, 2017). Lehiakortasun eta Ekonomia Ministerioak esleitutako oso proiektu lehiakorra zuzendu du ikertzaile nagusi bezala. Proiektu horrek espazio publikoa arautzen dituen ordenantzekin zerikusia zeukan, eta horri esker, lan kolektibo bat zuzendu zuen (HAEE, 2018). CNEAIk ikerkuntzarako bi sei urteko tarteak aitortu dizkio (2007-2018).