XSLaren edukia

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II26168

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26168

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II” materia Zuzenbideko Graduaren 3. ikasturteko derrigorrezko ikasgaia da. Ikasturte horretako 2. lauhilabetekoan kokatua dago, eta “Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I” ikasgaiaren ostean egiten da. Ikasgai honetan Lanaren Zuzenbidearen dimentsio kolektiboa ikasten da, funtsean askatasun sindikala, parte hartzea enpresan, negoziazio kolektiboaren prozesua, eta baita ere gatazkak kolektiboak, greba barne. Bigarren multzo batean Gizarte Segurantza ikasten da, batez ere bere araubide orokorra. Azken zatia lanaren eta gizarte segurantzaren araudiaren aplikazioa eta egikaritzari buruzkoa da, Administrazio publiko laborala eta prozedura laborala ikasiz.



Bere derrigorrezko izaera eta Zuzenbideko Graduaren azken ziklokoa dela kontuan hartuta, harreman juridiko oso zehatza aztertuz, derrigorrezko praktika eta Gradu Amaierako Lanerako lagungarri izan behar da.



Ikasgai honetan egindako lanak ikasleei aukera emango die oinarrizko arazo juridikoei aurre egiteko, besteak beste, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko alderdi legitimatuak, legezko grebak, legezkontrakoak, eta abusuzkoak desberdindu, gizarte segurantzarekin harreman juridikoa nola osatzen den, edo kaleratzeagatik demanda bat idaztea. Elementu hauek hainbat irtenbide profesionalerako atea ireki dezakete.



“Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II” ikasgaia arazo handirik gabe garatzeko, zuzenbidearen iturrien oinarrizko mailan menperatu behar dira, eta baita ere Zuzenbide Administratiboko hainbat elementu. Gainera, Zuzenbide Prozesalaren oinarrizko ezagutza behar da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G1. Lan-harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren edukia esplikatu ahal izateko oinarrizko ezagutza edukitzea.



G2. Lanaren Zuzenbideko iturriak eta bereziki harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren iturriak aurkitu eta erabiltzeko gai izatea.



G3. Lanaren Zuzenbideko harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren esparruan, elementuak aztertu, laburtu, eta arrazonamendu kritikoa egiteko gai izatea.



G4. Lanaren Zuzenbideko harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren esparruan agertzen diren gatazkak konpontzeko ezagutza teorikoak eta praktikoako aplikatzea

G5. Konponbideak proposatzea kontuan hartuta enpresan dauden interes desberdinak, formazio integrala erakutsiz, berdintasuna eta bakearen kulturarekin bat eginez



G6. Idatzizko eta ahozko komunikazioa menperatzea, argumentazioaren eta arrazonamendu kritikoaren teknikak erabiliz, iritzi juridikoa modu eraginkorrean jakinarazteko moduan, aditua eta aditua ez den publikoari



G7. Pertsona taldeak lideratzeko eta lan berriei ekiteko gaitasuna, antolakuntza gaitasuna, planifikazioa, eta talde txikietan lan egiteko gaitasuna erakutsiz



G8. Ikasketa prozesua eta lan autonomoa kudeatzea, ikasturteko ekimen teoriko-praktikoak arrakastaz garatzeko, eta ondorengo espezialiazio ikasketei ekiteko gai izanez.







IKASKETAREN EMAITZAK



Lanaren zuzenbidearen ikasgaia gainditu ondoren, ikasleek ondorengo ikasketa emaitzak lortu behar dituzte:



IE1 Lanaren Zuzenbideko harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren esparruan, kontzeptu eta kategoria juridikoak identifikatu eta esplikatzen ditu.



IE2 Lanaren Zuzenbideko harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren esparruko gatazketan, aplikagarri den legedia identifikatu, aztertu eta interpretatzen du.



IE3 Lanaren Zuzenbideko harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren esparruko gatazketan, aplikagarri den jurisprudentzia nagusia identifikatu, aztertu eta interpretatzen du.



IE4 Lanaren Zuzenbideko harreman kolektiboen, gizarte segurantzaren, eta zuzenbide prozesal laboralaren esparruko gatazkak konpontzeko, ezagutza teoriko eta praktikoak aplikatzen ditu, alternatibak sortuz, eta proposamenak justifikatuz, betiere oinarrizko eskubide, diskriminazio eza, eta bakezko elkarbizitzan oinarrituz.



IE5 Idatzizko eta ahozko komunikazioa menperatzea, argumentazioaren eta arrazonamendu kritikoaren teknikak erabiliz, ahozko aurkezpenetan, eta idatzizko txostenetan





IE6 Ikasketa prozesua kudeatzea, modu jarrai eta autonomoan, proposaturiko jarduera indibidual eta kolektiboetan



IE7 Kontraste, azterketa, eta eztabaidan oinarrituriko ekimen presentzialetan parte hartzea, modu aktibo eta egokian



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I.- ZUZENBIDE SINDIKALA





1. IKASGAIA: ASKATASUN SINDIKALA



2. IKASGAIA: SINDIKATUA ETA ENPRESABURUEN ELKARTEA



3. IKASGAIA: LANGILEEN PARTE HARTZEA ETA JARDUERA SINDIKALA ENPRESAN



4. IKASGAIA: HITZARMEN KOLEKTIBOAK



5. IKASGAIA: GATAZKA KOLEKTIBOA



6. IKASGAIA: GREBA





II.- GIZARTE SEGURANTZAKO ZUZENBIDEA





7. IKASGAIA: GIZARTE SEGURANTZAKO SISTEMAK NAZIO ERREALITATEEN AURREAN



8. IKASGAIA: GIZARTE SEGURANTZAKO SISTEMA ESPAINIARRA



9. IKASGAIA: GIZARTE SEGURANTZAKO SISTEMAREN APLIKAZIO EREMUA



10. IKASGAIA: ARAUBIDE OROKORREKO BABESA



11. IKASGAIA: ARAUBIDE OROKORREKO PRESTAZIOAK (I)



12. IKASGAIA: ARAUBIDE OROKORREKO PRESTAZIOAK (II)



13. IKASGAIA: ARAUBIDE BEREZIAK ETA BABESARAKO TEKNIKA OSAGARRIAK



14. IKASGAIA: GIZARTE SEGURANTZAREN NAZIOARTEKO ZUZENBIDEA



III.- LAN-ADMINISTRAZIOA ETA LAN ARLOKO JURISDIKZIOA





15. IKASGAIA: LAN ADMINISTRAZIOA ETA PROZEDURA ADMINISTRATIBO LABORALAK



16. IKASGAIA: GATAZKA LABORALEN KONPONKETA ETA LAN JURISDIKZIOA:



17. IKASGAIA: LAN-ARLOKO PROZESUA: BERE BEREZITASUNA



18. IKASGAIA: PROZESU ARRUNTA



19. IKASGAIA: PROZESU BEREZIAK



20. IKASGAIA: AURKAPEN BALIABIDEAK.







MetodologiaToggle Navigation

Asteroko irakaskuntza orduak horrela banatuko dira:



-Klase magistralak

-Kasu praktikoak, egitarauaren gaiekin lotuta

-Praktikak, egitarauaren gaiekin lotuta





Klase magistraletan ikasleen parte hartzea sustatuko da



Irakaskuntza praktikoa, kasu praktikoak ebatziz edo ikasgaiaren praktiken bitartez garatuko da, eta modu indibidual edo kolektiboan egingo dira



Elementu metodologikoak e-gela plataforman argitaratuko diren gidetan zehaztuko dira

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AZKEN EBALUAZIOAREN sistema jarraituko da, ondoko banaketa eta xehetasunekin:



- Notaren %70a azterketaren arabera. Azterketa ahozkoa izango da zati teorikoan (idatzizkoa izan daiteke ere). Idatzizko kasu praktikoa egongo da, baina posible de azken kasu praktikoa egin behar ez izatea, ikasleak ikasturtean zehar egindako kasu praktikoetan 1.5 puntu lortu baditu, azken notaren %30a balio baitute (3 puntu).



-Notaren %30a ikasturtean zehar egindako kasu praktikoen arabera. 3 puntu arte balioko dute kasu praktikoen ebazpenak edo jarduera praktikoetan parte hartzeak (irakasleak planteaturiko kasu eta arazo juridikoak ebaztea, testuak aztertzea, etab.). Praktiken arloko nota kontuan hartu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da azterketa teorikoan 10etik gutxienez 4 puntu lortzea.





Azterketa idatzia izango da, baina irakasleek ahozko ebaluazioa egitea erabaki dezakete, egoerak horretarako aukera ematen badu. Ebaluatzeko modua ikasgaia hasi eta lehenengo bi asteetan jakinaraziko zaie ikasleei.







Ikaslea ebaluatua izango da proposaturiko ikasketa emaitzen arabera.



Ebaluazio jarraiko nota (3 puntu gehienez), uztailako ezohiko azterketan gordeko da.

Ikasgai honetan azken ebaluazioaren sistema jarraituko da, gida honetan agertzen diren salbuespenekin (ikasturtean zehar egiten diren jarduerak, azken notaren %30a arte balio dezaketenak).



Notaren %30a lortu ahal izateko, klasean proposaturiko jarduerak egingo dira, besteak beste:



- Kasu praktikoen ebazpena, eta ahozko aurkezpena

- Klaseko jardueretan parte hartze aktiboa, indibiduala edo taldekoa



Azken notaren %70a eduki teoriko edota praktikoak dituzten frogen bitartez lor daiteke, ahoz ala idatziz, klasean zehaztuko da, ikasle kopuruaren arabera.





UPV/EHUko Graduko titulazioetako ikasleak ebaluatzeko araudian aurreikusten den moduan (8. art.), ikasleak eskubidea dauka azken ebaluazioaren sistema bitartez ebaluatua izateko, ebaluazio jarraiaren sisteman parte hartu ala ez.



Ikasleak uko egin nahi badie nota finalaren %30a arte balio dezaketen jarduera praktikoei, 9 asteko epean jakinarazi beharko du. Epea lauhilekoa hasten denean hasiko da, eta ikasleak uko hori idatziz aurkeztu beharko dio irakasleari.



Azken ebaluazioa hautatzen duen ikasleak, notaren %100a lor dezake ikasgai osoa kontuan hartuk duen azken froga teoriko-praktikoaren bitartez. Froga hori azterketen aldi ofizialean egingo da (8.2 b) art,)



Azken ebaluazioko sistema izanik, uko egiteko nahikoa izango da azken froga horretan ez aurkeztearekin (art. 12.3 art.).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV/EHUren ebaluazio araudiaren arabera (9.2 art.), ezohiko deialdien ebaluazioan, soilik azken ebaluazioren sistema erabiliko da.



Ezohiko deialdiaren azken frogan, ikasgai osoari buruzko ezagutza eta gaitasunak frogatu beharko dira, eta azken froga horretan ikasleak kalifikazioaren %100a lor dezake (9.3 art.). Froga horrek zati teorikoa eta zati praktikoa edukiko ditu.



NORMALTASUN BERRIA delakoa dela eta, ebaluazio presentziala posible izango ez balitz, ebaluazioa e-gelako baliabide informatikoen bitartez egingo litzateke (collaborate, galdetegiak, etab.).



Ikasturtean zehar ikasleak lorturiko emaitza positiboak gorde daitezke. Negatiboak badira, ez dira kontuan hartuko ezohiko deialdian, bertan, ikasleak kalifikazioaren %100a lor dezakeelako (9.3 art.).



Uko egiteko nahikoa izango da azken froga horretan ez aurkeztearekin (art. 12.3 art.).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Legislación social básica (Civitas), Profs. Serrano y Sequeira ; o Legislación laboral y de la Seguridad Social (Aranzadi) Profs. Galiana y Sempere Navarro. En todo caso resulta imprescindible manejar las últimas ediciones.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Compendio de Derecho del Trabajo", Cruz Villalón (Tecnos), última edición.

2. "Derecho del Trabajo", Garcia Ninet y Vicente Palacio (Aranzadi), última edición

3. "Derecho del Trabajo", Martín Valverde, Rodríguez Sañudo y García Murcia (Tecnos), última edición.

4. "Derecho del Trabajo", Luis Miguel Camps y Juan Manuel Ramirez (Tirant lo Blanch), última edición.

5. “Derecho del Trabajo”, Montoya Melgar (Tecnos), última edición.

6. "Derecho del Trabajo" de los profesores Palomeque y Alvarez de la Rosa (CEURA), última edición.

7. "Manual de Derecho del Trabajo", Ignacio Garcia-Perrote Escartin (Tirant lo Blanch), última edición.

8. “Curso básico de Derecho del Trabajo (Para titulaciones no jurídicas), Juan Manuel Ramírez Martínez (Tirant lo Blanch), última edición.

9. “Introducción al Derecho de la Seguridad Social”, González Ortega y otros, (Tirant lo Blanch), última edición.

10. "Curso de Seguridad Social", Blasco Lahoz, Lopez Gandía (Ed. Tirant lo Blanch), última edición

11. "Manual de Seguridad Social", Monéreo Pérez, Molina Navarrete, Quesada Segura (Ed. Tecnos), última edición

12. "Lecciones y Prácticas de Seguridad Social”, Ballester Laguna, Sirvent Hernández, Ed. Cinca última edición

13."Derecho del Trabajo", Luis Miguel Camps y Juan Manuel Ramirez (Tirant lo Blanch), última edición.

14.Luis Enrique Nores Torres (zuz), Amparo Esteve-Segarra eta Jose María Goerlich Peset (egilek). Curso de Derecho Procesal Laboral. Valencia, Tirant lo Blanch argitaletzea, 2022. Hemen eskuragarri:

https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1357538189

Gehiago sakontzeko bibliografia

CODIGO DE LA SEGURIDAD SOCIAL (Sempere, Rodriguez, Sánchez) E. Aranzadi-Thomson, azkeneko edizioa

BLASCO LAHOZ; LOPEZ GANDIA; MOMPARLER CARRASCO. "Curso de Seguridad Social" Ed. Tirant lo Blanch. azkeneko edizioa
VIDA SORIA, MONEREO PEREZ, MOLINA NAVARRETE, QUESADA SEGURA "Manual de Seguridad Social". Ed Tecnos azkeneko edizioa
Normativa de la CAV en materia social, Ed. G.V.1998, J. L. Goñi, J. P. Landa, K. M. Santiago y S. Collado, eta doktrina ikuspegitik "Derecho Social Vasco", J.L. Goñi y J.P. Landa (Koord.). Edit. IVAP, 1999.

Aldizkariak

Aranzadi Social
Relaciones Laborales
Revista de Derecho Social

Web helbideak

www.sepe.es (Servicio público de Empleo)
www.ine.es (Instituto Nacional de Estadística).
www.empleo.gob.es/index.htm
www.ces.es (Consejo Económico y Social)
europa.eu.int/pol/socio/index_es.htm (Actividades de la UE. Empleo y Política Social)
www.ilo.org/public/spanish/ (Organización Internacional de Trabajo)
www.tribunalconstitucional.es (Tribunal Constitucional)
www.poderjudicial.es (Consejo General del Poder Judicial)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BENGOETXEA ALKORTA, AITOR
  • LALLANA DEL RIO, SARA
  • TERRADILLOS ORMAECHEA, MIREN EDURNE

TaldeakToggle Navigation

01-16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

17:30-19:30 (1)

15:30-17:30 (2)

22-30

15:30-17:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

01-16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

01-16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

17:30-19:30 (1)

15:30-17:30 (2)

22-30

15:30-17:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:30-12:30 (1)

12:30-14:30 (2)

22-30

12:30-14:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)