XSLaren edukia

Periodontzia II27231

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Odontologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27231

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1225
Mintegia1530
P. klinikoak4523

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Periodontzia II (27231 kodea) irakasgaia oinarrizkoa da; IV. moduluaren barruan dago (Patologia eta terapeutika odontologikoa) eta, bai euskeraz, bai gazteleraz, Odontologia Gradu-masterraren 4. Ikasturtearen 1. lauhilekoan irakasten da. Periodontzia I, aurreko ikasturtean ematen den irakasgaiaren jarraipena da.

Irakasgaiak 6 ECTS kreditu ditu, ikaslearen aldetik 150 orduko erabateko arduraldiarekin, 60 ordu presentzialetan eta 90 ordu ez presentzialetan banatzen direnak.



Zergatik da garrantzitsua irakasgai hau? Zer garrantzi du nire lanbidea garatzeko?

Periodontzia hortzak eta haien ordezkariak (hortz-inplanteak) eusten duten ehunei eragiten dieten gaixotasunez eta haien tratamenduez irakasten duen zientzia da; hots, gaixotasun gingibalak, periodontitisak eta gaixotasun periinplantarioak (mukositisa, periinlantitisa eta hortz-inplanteren erpinarekin lotutako lesioak…)



Irakasgaiaren helburua da ikasleek, alde batetik, paziente periodontalengan tratamendu periodontal ez kirurgikoaren edo gutxien inbaditzaileen beharrezko gaitasunak lor ditzatela, eta beste aldetik, beharrezko diagnostiko, pronostiko eta tratamendu-plan egokiak ezar ditzatela; gainera, tratamendu periodontal zuzentzailearen oinarrizko ezaguerak, euskarriko terapia periodontala eta beste diziplina odontologiko batzuekiko interrelazioa lortuko dituzte (Ortodontzia, Odontologia kontserbatzailea eta Protesia). Ezaguera hori barneratu ondoren, ikasleen irakaskuntza autonomoak, bideratuak eta kooperatiboak, kasu-kliniko simulatuak eta errealak aztertzeko eta erabakiak hartzeko prestatuko ditu. Kasu horien bidez, diagnostiko-akzioak eta terapeutikoak (oinarrizko tratamendu periodontala edo tratamendu periodontal ez-kirurgikoa, TPezK) aplikatzeko gai izango dira.



Beste irakasgai batzuekiko lotura:

Periodontzia II-aren garapenak Odontologiako lehen, bigarren eta hirugarren ikasturteetako aurreko irakasgaiak menderatzea eskatzen du: Anatomia, Zelulen Biologia, Giza Histologia, Fisiologia, Mikrobiologia eta Immunologia, Erradiologia eta Medikuntza fisikoa, Hortz-protesi I eta, batez ere, Periodontzia I bere aurrekoa, zeinen ezaguerak funtsezkoak diren Periodontzia II-eko kontzeptuak identifikatu, azaldu eta erlazionatzeko, eta beraz, simulatutako kasu kliniko ebazpenean eta pazienteekin praktika klinikoetan, haiek era egokian ezartzeko.



“Periodontzia II” irakasgaiak ikasleari lagunduko dio beste irakasgai klinikoetan, non ezagutu beharko da periodontoko ehunen eta inplante-inguruko ehunen ezaugarri anatomiko, kliniko eta erradiografikoak, bai osasunean, bai gaixotasunean: Hortz Protesia II eta III, Hortz Patologia eta Terapeutika II, Aho Patologia eta Medikuntza II, Praktika integratuak: Helduak I eta Praktika integratuak: Helduak II, besteak beste.



Beste gomendio batzuk:



Irakasgai honetan, oinarrizko informatika eta ofimatika ezagutzea gomendatzen da irakaskuntza digitaleko tresna berriak inplementatzen ari baitira, baita aurkezpenetarako softwarearen (PowerPoint / Keynote) eta ingelez teknikoaren domeinua ere, irakasgai honetan literatura zientifikoak eskatzen duenez gero.



Irakasgaiko irakasleak:



Irakasleak:

Ruth Estefania Freskoa (Irakasle Elkartua) (Elebiduna)

Aitziber Fernández Jiménez (Irakasle Atxikia) (Elebiduna)

Ana María García De La Fuente (Irakasle Agregatua) (Elebiduna)



Irakasgaiaren koordinatzailea: Ruth Estefanía Fresco doktorea



Harremanetan jartzeko modua:



Ruth Estefania Freskoa

ruth.estefania@ehu.eus

Bulegoa: 1.I.6



Aitziber Fernández Jiménez

aitziber.fernandez@ehu.eus

Bulegoa: 0.E.13



Ana María García De La Fuente

anamaria.garcia@ehu.eus

Bulegoa: 0.E.13



Irakasleen tutoretzak:

Irakasleen tutoretza-ordutegia kontsultatu ahal izateko, esteka honetan; https://www.ehu.eus/es/web/graduak/grado-odontologia/profesorado kontsultatzea eta irakaslearen izenaren gainean klik egitea gomendatzen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:



G1.- Ehun periimplantarioen eta periodontalen patologiaren tratamendu, pronostiko eta diagnostiko egokia ezartzea.

G2.- Adin eta kondizio guztietako, disgaituengan eta behar bereziak (diabetes, hipertentsioa, minbizia, trasplanteak, inmunodefizienzia, antikoagulazio farmakoak…) dituzten pazienteak diagnostikatzea eta, era orokorrean, diziplina anitzeko tratamendu sekuentziala eta integratua, mugatutako konplexutasunarekin, planifikatu eta egitea.

G3.- Diagnostiko eta tratamendu-plana ezartzeko, praktika odontologikoan garrantzitsuak diren, erradiografiak hartzeko eta irudian oinarritutako beste prozedurak interpretatzeko gai izatea.

G4.- Pazientearen baldintza estetikoak zehaztu eta identifikatzea, bere egonezinak asetzeko.

G5.- Anestesia lokaleko teknikak aplikatuz, periodontoko eta inplante-inguruko ehunen hanturazko prozesuen tratamendu kirurgikoa eta farmakologikoa, eta periodontoko gain eta azpigingibaleko instrumentazio teknikak (tartrektomia, sustraiaren karrakatzea eta leuntzea, debridaketa) erabiliz, tratamendu periodontal egokia ezartzea; halaber, infekzio akutuak (periodontalak) tratatzeko gai izatea, agindu farmakologiko eta alderdi kirurgiko errazak erabiliz, eta edozein larrialdi odontologiko identifikatzeko eta tratatzeko gai izatea, tratamendu egokia ezartzeko.



Zeharkako gaitasunak:



G6.- Periodontzian zeregin kooperatiboetan talde-lanean lan egitea: lan asistentzialetan laguntzea, kasu-klinikoak eztabaidatzea eta presuntzio edo hasierako diagnostikoa, diagnostiko diferentziala eta bukaerako diagnostikoa ezartzea, geroago diziplina-anitzeko eta integratuko tratamendu-plan egokia burutzeko.

G7.- Periodontziaren inguruan autoikaskuntzarako gaitasunak garatzea.

G8.- Testuinguru bakoitzean terminologia egokia erabiliz, ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasunak garatzea.



Irakasgaiaren ikasketa-emaitzak (IE)



Ondoren, irakasgaia bukatzean ikasleak erakutsiko dituen ikasketa emaitzak zehazten dira, bere konpetentziarekin korrelazioan jarrita.



1 eta 4 gaitasunekin lotutako IE:

•IE1. Gaixotasun periodontalak eta periimplantarioak diagnostikatu, prebenitu eta tratatzeko, Periodontzian eta Osteointegrazioan oinarrizko elementuak identifikatu.



2, 3 eta 4 gaitasunekin lotutako IE:

•IE2. Historia klinikoa, miaketa periodontala eta ehun periimplantarioena zuzenki egin.

•IE3. Kasu-kliniko simulatuetako zantzu eta sintomak koherenteki analizatu, eta horrela, ebidentzia zientifikoa kontuan hartuta, gaixotasun periodontala (GP) eta periinplatarioaren (GPi) diagnostiko diferentziala eta bukaerako diagnostikoa igorri.

•IE4. GP eta GPi-ren diagnostikorako eta pronostikorako behar diren miaketa konplementarioak (erradiologikoak, serologikoak eta mikrobiologikoak) zuzenki identifikatu eta eskatu.

•IE5. GP eta GPi-aren tratamendu-plan integratua, eta pronostiko banakakoa eta orokorra ezarri, miaketa proba ezberdinetatik lortutako datuak analizatu ostean.



5 gaitasunarekin lotutako IE:

•IE6. Pazienteengan, sustraiaren karrakatzea eta leuntzea teknikak (tratamendu periodontal ez-kirurgikoaren sostengua/muina) zuzenki egin.



6 gaitasunarekin lotutako IE:

•IE7. Zeregin asistentzialetan (periodontograma eta segida erradiografikoa egiten) kolaboratu, kasu-klinikoen informazioa analizatu eta hasierako edo presuntziozko diagnostikoa, diagnostiko diferentziala eta azken diagnostikoa, baita simulaturiko kasuen diziplina-anitzeko eta integratuko tratamendu-planak proposatu, bai simulaturiko kasu klinikoetan, bai egiazko kasuetan (pazientengan)



7 gaitasunarekin lotutako IE:

•IE8. Periodontzia arloko informazio zientifiko garrantzitsuena era autonomo eta kolaboratiboan aztertu, beraren ezarpenerako aipaturiko arloko kasu-arazo espezifikoen ebazpenean.



8 gaitasunarekin lotutako IE:

•IE9. Portafolioan eta bukaerako txostenean terminologia eta idatz-hizkuntza akademiko egokia erabiltzea.

•IE10. Proposatutako eszenatoki ezberdinetan (odontologo-paziente eta profesionalen arteko simulatutako egoerak) terminologia eta aho-hizkuntza egokia erabiltzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Eduki teorikoak:

Eduki teorikoak 1. eta 6. astearen artean, asteazkenero, zentroak aurrez ezarritako ordutegian, emango dira.



A) Tratamendu periodontal kirurgikoa:

Gai 1.- Kirugia periodontalaren printzipio orokorrak. Gingibektomia eta gingiboplastia. (2 ordu)

Gai 2.- Sarbideko kirurgia periodontala: zintzilikario-kirurgia. (ordu 1)

Gai 3.- Hezur-kirurgia periodontala. (ordu 1)

Gai 4.- Furkazio-lesioen tratamendua. (ordu 1)

Gai 5.- Kirurgia periodontal birsortzailea. (ordu 1)

Gai 6.- Kirurgia plastika periodontala: kirurgia mukogingibala. (ordu 1)

Gai 7.- Inplanteak jartzeko kirurgia. Printzipio orokorrak. (ordu 1)

Gai 8.- Euskarriko terapia periodontala: mantentze-fasea. (ordu 1)



B) Periodontzia eta beste diziplinak.

Gai 9.- Periodontzia eta beste diziplinen arteko erlazioa (I): Protesi eta odontologia kontserbatzailea. (ordu 1)

Gai 10.- Periodontzia eta beste diziplinen arteko erlazioa (II): Ortodontzia eta Periodontzia; Inplantologia eta Periodontzia. (2 ordu)



2. Eduki praktikoak:



Eduki praktikoak asteazkenetan, 1. eta 12. astearen artean, zentroak aurrez ezarritako ordutegian emango dira (ikusi kronograma eta taldeak).



2.1.Mintegi klinikoak: 15 ordutan, metodologia aktiboen (kasu-arazoaren) bitartez, talde txikietan eta talde osoan, simulatutako kasu klinikoen ebazpena landuko da.



2.2. Praktika klinikoak: Irakasle arduradunen gainbegiratzearen azpian burutuko dira UPV/EHU-ko Klinika Odontologikoan, binaka. Saio kliniko bakoitzak 4 orduko iraupena izango du eta praktika klinikoetan zehar gauzatuko dira:

•Azterketa periodontala: periodontograma eta segida erradiografiko periodontala, diagnostiko periodontala egin ahal izateko, baita ere beharrezkoa den pronostiko periodontala eta tratamendu plangintza

•Terapia periodontal ez-kirurgikoa edo gutxien inbaditzailea, sartuz:

oMotibazioa

oAho-higieneko argibideak eta bakterio-plakaren kontrola

oTartrektomia

oSustraiaren karrakatzea eta leuntzea

•Kasu-klinikoaren berrebaluazioa

•Euskarriko terapia periodontala edo mantentze-fasea

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleek ikasketa emaitzak hezurmamitu ditzaten, hainbat metodologia erabiliko dira, besteak beste:



IE1: “Gaixotasun periodontalak eta periimplantarioak diagnostikatu, prebenitu eta tratatzeko, Periodontzia eta Osteointegrazioaren oinarrizko ezagutzen eskuraketa” talde osoarentzako eskola magistralen bidez lortuko dira. Bertan, azalpenezko eran materiaren kontzeptu-edukiak adieraziko dira, oinarrizko kontzeptuak era interaktiboan jorratuko direlarik. IE1-a osatzeko, ikasleak ezagutza horiek sakonduko dituzte auto-ikaskuntzaren bidez (IE8), oinarrizko eta sakontzeko bibliografiaren bitartez, ikasgela birtualean (egela) zeharreko jarduerak osatuz, eta ezaguerak finkatuko dituzte pertsonalizatutako tutoretzen bitartez.



IE2, 3, 4, 5, 7, 8, 9 eta 10: Mintegien bitartez garatuko dira, kasu-klinikoetan eta kasu-problemetan oinarritutako metodologia erabiliz. Mintegiak saio bikoitzetan emango dira eta ikasleak talde-kooperatibo txikietan banatzen dira.



IE2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10: UPV/EHU-ko Klinika Odontologikoaren Zerbitzuan, pazientenganko praktika klinikoak eginez garatuko dira, irakasle arduradunak ikuskatutako taldeetan.



Erreminta osagarri bezala teknologia berrien aplikazioa:

Irakaskuntza presentzialerako osagarri bezala ikasgela birtualak (e-gelak) erabiliko ditugu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Portfolio (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio mota guztiei aplikagarriak diren ebaluazioaren aspektu orokorrak (jarraia eta bukaerakoa):



1. Bertaratzea eta eduki praktikoen egitea: Nahitaezkoa da bertaratzea, eta eduki praktiko guztiak egin eta gainditzea modu independentean; izan ere, horiei esker, irakasgaiaren IE edukien % 90 lantzen baita, eta, beraz, ez bertaratzeak ezingo ditu gainditu araudiak ezarritako mugak, eta behar bezala justifikatu beharko da. (UPV/EHUko ikasleen araudia, 2016ko azaroko ebazpena, (https://www.ehu.eus/documents/3026289/3106907/Reglamento_Alumnado_UPV_EHU.pdf)



2. Plagioa: Ezin da hirugarrenek egindako lanaren kopiarik edo imitaziorik aurkeztu norberarena balitz bezala. Ikasleek zitazio-arauak ezagutu eta erabili beharko dituzte. Plagio susmoak lanak baztertzea ekar dezake eta, ondorioz, ikasgaia ez gainditzea.



3. Lehentasunezko ebaluazio-sistema eta ikasgaia gainditzeko gutxieneko baldintzak: Ahal dela, ebaluazio jarraitua egingo da. Irakasgaia gainditzeko, eduki teorikoak eta praktikoak bereizita gainditu beharko dira.



4. Bukaerako-ebaluazioa (betebeharrak): Ikasle batek ebaluazio jarraituari uko egiten badio eta amaierako proba bakarra eskatzen badu, proba praktikoan aldez aurretik aurkeztuko dela berretsi beharko du (proba baino 3 aste lehenago gutxienez). Ez-betetzeak edo ez aurkezteak automatikoki ez gainditzea ekarriko du bi deialdietan: ohikoa eta ez-ohikoa.



Ebaluazioa % 100eko irakaskuntza presentzialarekin.



-Ebaluazio jarraitua. Ebaluazioa osatuta egongo da:



1. Azkeneko proba indibiduala: (%70a). (Ebaluazio-irizpideak ikaslearen gidan zehazten dira)



1.1. Azterketa idatzia 7 galdera motzekin.



1.2. Kasu klinikoaren ebazpena. Mintegietan landutakoen antzekoa eta ikasleek diagnostikoa (hasierakoa, diferentziala eta bukaerakoa), pronostikoa (banan-banakoa eta orokorra) eta tratamendu-plana sekuentziatua eta integratua, ebidentzia zientifikotik justifikatuz, emanez.



Irakasgaia gainditzeko, azkeneko proba indibidualaren kalifikazio minimoa 5/10 izango da, eta galdera-motzeko zati teorikoa eta kasu klinikoa independenteki gainditu beharko dira.



2. Eduki praktikoak (%30a, ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasunen ebaluazioa sartuz)(Ebaluazio-irizpideak ikaslearen gidan zehazten dira)



2.1. Mintegietan partehartzea eta kasu klinikoen ebazpena (%10a)



2.2. Praktika kliniketara joatea eta parte-hartze aktiboa. Klinikan, eskumen trebetasunetako check-list-a: zuzeneko behaketa (%10a)



2.3. Norbanakoaren portafolioa: praktika-koadernoa, mintegietan ebatzitako kasu kliniko eta egindako praktika klinikoek, eta simulatutako kasu kliniko edo ikasleak tratatutako pazienteren bukaerako txostenak, zuzenki justifikatuak eta dokumentatutak, osatzen dute (%10a)



-Bukaerako-ebaluazioa: Horrela eskatzen duten ikasleek, izaera teoriko eta praktikoko azken proba bakarra hautatzeko aukera izango dute, hurrengoa izanez:



1. Eduki teorikoak:(%70a)

Ebaluazio jarraituan deskribatutakoaren antzeko proba teorikoa, galdera laburrak eta kasu kliniko baten ebazpena barne. Zati hau gainditzeko baldintzak ebaluazio jarraituan ezarritako berberak dira.



2. Eduki praktikoak (%30a)



2.1. Mintegiak ebaluatzeko, kasu-klinikoa ebatziko da (%10a)

2.2. Miaketa periodontal osoa: periodontograma eta segida erradiografiko periodontala (%15a)

2.3. Kliniketan erabilitako tresneriaren azterketa praktikoa (%15a)

2.4. TPezK-ren zati baten errealizazioa (%50a)

2.5. Kasu klinikoaren alta-txostena egitea, non ikasleak hartarako landutako fikziozko historia klinikoa kontuan izanik, jaso duen diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua islatuko den, hizkuntza teknikoa egokia erabiliz (%10a)



Irakasgaia gainditzeko, eduki teorikoak eta praktikoak independenteki gainditu beharko dira, eta gutxienez proba idatzian 5eko kalifikazioa 10-aren gainean eta proba praktikoetan 7-ko kalifikazioa 10-aren gainean atera beharko da.



Arrazoi epidemiologikoengatik EZIN BADA aurrez aurreko ebaluazioa egin, kondizio horien araberako azken ebaluazio bat planteatuko da.



Egungo egoera epidemiologikotik ondorioztatutako irakaskuntza erdi-presentzialaren ebaluazioa:



Irakaskuntza presentzialean eta telematikoan egindako jarduera guztien ebaluazio jarraitua, ebaluazio-irizpide orokorrak kontuan hartuta.



1. Irakaskuntza teorikoaren ebaluazioa (% 70): Idatzizko edo ahozko proba bat egingo da eGela bidez.



2. Irakaskuntza praktikoaren ebaluazioa (% 30): Banakako portafolioa eta aurrez aurreko praktika kliniko eta mintengien ebaluazio jarraitua check-list bidez.



Irakasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 5eko kalifikazioa lortu beharko da proba idatzian, eta, horrela, gainerako ebaluazioaren baturara aukera izan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian bezala, deialdi honetan ehuneko berak mantentzen dira: eduki teorikoak %70a eta eduki praktikoak %30a.



Mintegi eta praktika klinikoetara asistentzia derrigorrezkoa denez, haietara joan eta ebaluazioa positiboa izan arren, ohiko deialdia irakasgaia gainditu gabe duten ikasleei, eduki praktikoaren ebaluazio positiboa mantenduko zaie eta, soilik, galdera motzeko idatzitako proba teoriko bakarrera eta kasu kliniko baten ebazpenera aurkeztu beharko dute.



Era berean, ohiko deialdian aipatutako irizpide berak mantentzen dira, egungo pandemiaren ondoriozko egoera epidemiologikoari dagokionez.



Bukaerako ebaluazioa:

UPV/EHU-ko ikaslearen arautegia jarraituz (https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/ikasleen-ebaluazioa-graduko-titulazio-ofizialetan), eskatzen duten ikasle guztiek bukaerako ebaluazioa lortzeko aukera dezakete, bukaerako proba idatzia eta ohiko deialdian esandakoarekin ados proba praktikoak izango direlarik.

Ohiko eta ez-ohiko deialdiei uko egiteko, nahikoa izango da azterketara ez aurkeztearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Pijama eta txano klinikoa
-Zerbitzu Kliniko Odontologikoak zehaztutako erabilera klinikoko materiala
-Praktiketarako-koadernoa
-Interneterako konexioa duen gailu elektronikoa (tableta, ordenagailu eramangarria, smartphonea...)
-Koleretako boligrafoak (urdina, gorria, berdea eta beltza)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, García-De-La-Fuente AM.(2016). "Gaixotasun periodontalaren diagnostikoa: oinarrizko kontzeptuak” ISSN 2255-2316. https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=426

-Aguirre-Zorzano LA, Estefania-Fresco R Fernández-Jiménez A., García-De- La-Fuente AM. (2017). "Tratamendu periodontal ezkirurgikoa” OCW [2017/11] ISSN 2255-2316; https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=447

-Aguirre-Zorzano LA, Estefania-Fresco R Fernández-Jiménez A., García-De-La-Fuente AM. (2021). "Gaixotasun periodontal eta periinplantarioak: gako diagnostiko berriak". OCW_[2021/11] ISSN 2255-2316; https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=526

-Berglundh et al.(2021). Lindhe´s Clinical Periodontology and Implant Dentistry. 7th edition, ed. Wiley Blackwell, Munksgaard

-Chambrone L. & Ávila Ortíz G. (2022). Tissues: Critical Issues in Periodontal and Implant-related Plastic and Reconstructive Surgery. Quintessence Publishing Company, Incorporated, 2022. ISBN: 0867159634

-García de la Fuente, Ana María, Estefanía Fresco, Ruth, Fernández Jiménez, Aitziber, Aguirre Zorzano, Luis Antonio. (2023). Manual Universitario: “Guía práctica de periodoncia”. ISBN: 978-84-1319-549-0 (digital). Sarbidea: https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UMEPD235490

-Genco et al. (1993) Periodoncia Contemporánea. Interamericana-McGraw-Hill. México

-Laskaris & Scully (2012). Periodontal manifestations of local and systemic diseases: colour atlas and text. Springer Science & Business Media.https://link.springer.com/book/10.1007/978-3-642-55596-1

-Levi et al. (2015). Non-Surgical Control of Periodontal Diseases: A Comprehensive Handbook. Springer

-Palmer & Floid (2021). Periodontology. Springer

-Pattison, G. L. (1985). Instrumentación Periodontal. 1ed. Buenos Aires, Panamericana

-Rateitschack KH, Rateitschack Pluss EM, Wolf HF (1991). Atlas de Periodoncia.2ª Ed Salvat. Barcelona

-Sato N. (2002).Cirugía periodontal: Atlas clínico. Ed Quintessence S.L. Barcelona

-Zuhr O. & Hürzeler M.(2012). Plastic-Esthetic Periodontal and Implant Surgery. A microsurgical aproach. Quintessence Publishing



Irakaskuntza materiala bideo formatuan (EHUTB-ean):

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M.(2017). Hortz-arteko Higienea. https://ehutb.ehu.es/video/58ecb8bef82b2b641b8b46de

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. (2017). Eskuilatzeko teknikak: Bass-modifikatua. DOI:10.13140/RG.2.2.32031.36008 https://ehutb.ehu.es/video/58ecb726f82b2b641b8b46db

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M.(2017). Eskuilatzeko teknikak: Stillman-modifikatua.DOI:10.13140/RG.2.2.15254.14400 https://ehutb.ehu.es/video/58ecb7ebf82b2b3b158b46f8

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M.(2017). Bakterio-plakaren kontrola DOI:10.13140/RG.2.2.27837.05608; https://ehutb.ehu.es/video/59156937f82b2b155f8b4697

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. (2017). Terapia Periodontal ez-Kirurgikoa egiteko erabiltzen den tresneria. DOI: 10.13140/RG.2.2.28675.91684; https://ehutb.ehu.es/video/5916a6eff82b2b5f428b46db

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. Sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea (SKL): eskertiak egindakoa. DOI: 10.13140/RG.2.2.24481.61280; https://ehutb.ehu.es/video/5918275ff82b2bb8608b46b3

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A, García-De-La-Fuente A M. (2017). Sustraiaren Karrakatzea eta Leuntzea (SKL): profesional eskuinak egindakoa. DOI:10.13140/RG.2.2.14415.28326; https://ehutb.ehu.es/video/5916a93af82b2bb7608b4697;

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jimenez A, García-De-La-Fuente A M. Implantes dentales: carga inmediata y provisionalización. Fecha de publicación: 29/03/2018. Esteka: https://ehutb.ehu.eus/video/5abd2beef82b2b14768b4a28

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jimenez A, García-De-La-Fuente A M.(2018). Implantes dentales: implantes dentales e injerto de tejido conectivo.Esteka: https://ehutb.ehu.eus/video/5abba8f1f82b2b4c768b4994

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jimenez A, García-De-La-Fuente A M. (2018). Terapia quirúrgica: elevación de seno maxilar e implantes dentales en la misma sesión. Esteka: https://ehutb.ehu.eus/video/5abd263ef82b2b15768b4a1c

-Fernández-Jimenez A, Estefanía-Fresco R, García-De-La-Fuente A M., Aguirre-Zorzano LA (2021). Miller-en III.motako/RT2 hortzoiaren atzera-egiten anizkoitzen tratamenduan VISTA aldatua (m-VISTA) teknika [eu]. Esteka: https://ehutb.ehu.eus/video/61dbf9841e3fec1ad047da04

-Fernández-Jimenez A, Estefanía-Fresco R, García-De-La-Fuente A M., Aguirre-Zorzano LA (2021). Miller-en III.motako/RT2 hortzoiaren atzera-egiten anizkoitzen tratamenduan koralderantz birjarritako zintzilikarioa (KBZ) teknika [eu].Esteka: https://ehutb.ehu.eus/video/61dc01a51e3fec1afd0d0df9

Gehiago sakontzeko bibliografia

UPV/EHU-ko liburutegi zentraleko aldizkari elektronikoak:
-Periodontology 2000
-Journal Clinical of Periodontology
-Clinical Oral Implant Research
-Journal of Periodontology
-International Journal of Periodontics and Restorative Dentistry
-Journal of Periodontal Research …

UPV/EHU-aren datu baseak:
-PubMed; https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/
-ISI Web Of Knowlegde; https://www.recursoscientificos.fecyt.es/
-Scopus; https://www.recursoscientificos.fecyt.es/
-Cochrane Library; https://www.cochranelibrary.com/

Aldizkariak

Gazteleraz argitaratutako aldizkariak:

- Periodoncia Clínica (Periodoncia y Osteointegración aldizkarira ordezkatzen du); http://www.sepa.es/web_update/periodoncia-clinica-presentacion/

- Periodoncia y Osteointegracion; http://www.sepa.es/web_update/po-home

Web helbideak

Sociedad Española de Periodoncia (SEPA): http://www.sepa.es/

European Federation of Periodontology (EFP): https://www.efp.org/

American Academy of Periodontology (AAP): https://www.perio.org/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:00-10:00 (1)

08:00-09:00 (2)

2-2

08:00-10:00 (3)

08:00-09:00 (4)

3-3

08:00-10:00 (5)

08:00-09:00 (6)

4-4

08:00-10:00 (7)

08:00-09:00 (8)

15-15

09:00-12:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (5)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (6)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (7)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (8)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

08:00-10:00 (1)

6-6

08:00-10:00 (2)

7-7

08:00-10:00 (3)

9-9

08:00-10:00 (4)

10-10

08:00-10:00 (5)

11-11

08:00-10:00 (6)

12-12

08:00-10:00 (7)

14-14

08:00-09:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (5)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (6)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (7)
  • eM-AULA P-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (8)

01 P. klinikoak-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-14:00 (1)

2-2

09:00-13:00 (2)

3-3

10:00-14:00 (3)

4-4

09:00-13:00 (4)

5-5

10:00-14:00 (5)

6-6

09:00-13:00 (6)

7-7

10:00-14:00 (7)

8-8

09:00-13:00 (8)

9-9

10:00-14:00 (9)

10-10

09:00-14:00 (10)

11-11

10:00-14:00 (11)

Irakasleak

01 P. klinikoak-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-13:00 (1)

2-2

10:00-14:00 (2)

3-3

09:00-13:00 (3)

4-4

10:00-14:00 (4)

5-5

09:00-13:00 (5)

6-6

10:00-14:00 (6)

7-7

09:00-13:00 (7)

9-9

09:00-14:00 (8)

10-10

10:00-14:00 (9)

12-12

10:00-14:00 (10)

14-14

09:30-13:30 (11)

Irakasleak

01 P. klinikoak-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-14:00 (1)

2-2

09:00-13:00 (2)

3-3

10:00-14:00 (3)

4-4

09:00-13:00 (4)

5-5

10:00-14:00 (5)

6-6

09:00-13:00 (6)

7-7

10:00-14:00 (7)

8-8

09:00-13:00 (8)

9-9

10:00-14:00 (9)

10-10

09:00-14:00 (10)

11-11

10:00-14:00 (11)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:00-10:00 (1)

08:00-09:00 (2)

2-2

08:00-10:00 (3)

08:00-09:00 (4)

3-3

08:00-10:00 (5)

08:00-09:00 (6)

4-4

08:00-10:00 (7)

08:00-09:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (5)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (6)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (7)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (8)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

08:00-10:00 (1)

6-6

08:00-10:00 (2)

7-7

08:00-10:00 (3)

9-9

08:00-10:00 (4)

10-10

08:00-10:00 (5)

11-11

08:00-10:00 (6)

12-12

08:00-10:00 (7)

14-14

08:00-09:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (5)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (6)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (7)
  • eM-AULA P-10 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (8)

31 P. klinikoak-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-14:00 (1)

2-2

09:00-13:00 (2)

3-3

10:00-14:00 (3)

4-4

09:00-13:00 (4)

5-5

10:00-14:00 (5)

6-6

09:00-13:00 (6)

7-7

10:00-14:00 (7)

8-8

09:00-13:00 (8)

9-9

10:00-14:00 (9)

10-10

09:00-14:00 (10)

11-11

10:00-14:00 (11)

Irakasleak