XSLaren edukia

Kanpoko praktikak 128150

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Kodea
28150
Murrizketak
Para cursar Prácticas externas I se debe tener superados 102 créditos entre 1º y 2º curso

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpoko Praktikak 1 irakasgaia erakunde laguntzaile batean egiten diren irakasgaietako bat da. Hauek osatzen dute irakasgaien multzo hori: Kanpoko Praktikak 1, Kanpoko Praktikak 2, Kanpoko Praktikak 3 eta Kanpoko Praktikak 4.



Praktika Dualak deritzo irakasgaien multzo honi, eta 3. eta 4. mailetan zehar erakunde laguntzailean egiten diren lau egonalditan egiten dira. Multzoak guztira 1050 ordu ditu (Kanpoko Praktikak 1ek 150 ordu, Kanpoko Praktikak 2k 300 ordu, Kanpoko Praktikak 3k 300 ordu, eta Kanpoko Praktikak 4k 300 ordu).



Ikasleek Garapen Profesionaleko Plan bat egingo dute lau egonaldietan zehar, Gradu Amaierako Lanarekin amaituko dena. Lanak lotura izango du erakunde laguntzailean ikasleak landu duen garapen profesionalarekin.



Unibertsitateko ikasleen kanpoko praktikak arautzen dira 2011ko azaroaren 18ko 1707/2011 EDn (2011ko abenduaren 10eko BOE). Dekretuak dioenez, praktiken helburua da unibertsitateko ikasleei aukera ematea ikasketetan bereganatu dituzten ezagutzak aplikatzeko eta osatzeko, eta haiei laguntzea jardun profesionalerako beharko dituzten gaitasunak lortzen, beren enplegagarritasuna handitzeari eta enpresa sorkuntzarako gaitasuna sustatzeari begira.

Dekretuko 3. artikuluan zehazten denez, hauek dira praktikaren xedeak:

a) Ikasleen prestakuntza integrala bultzatzea, ikaskuntza teorikoa eta praktikoa osatuz.

b) Ikasleei ezagutzera ematea errealitate profesionalean aurkituko duten lan metodologia, eskuratu dituzten ezagutzak kontrastatuz eta aplikatuz.

c) Ikasleek gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte hartzekoak garatzea.

d) Ikasleek esperientzia praktikoa eskuratzea, lan merkatuan errazago sartzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzeko.

e) Berrikuntzaren, sormenaren eta enpresa sorkuntzaren balioak bultzatzea.



Beharrezkoa da hezkuntza helburuak eta egin beharreko jarduerak zehaztea. Ikasleek instruktore bat izango dute erakunde laguntzailean eta tutore akademiko bat Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (VGIE).



Prestakuntza proiektuan zehaztu beharrekoak:

a) Gaitasun teknikoa.

b) Ikasteko gaitasuna.

c) Lanen antolaketa.

d) Ahozko eta idatzizko komunikazio trebetasunak.

e) Ardura.

f) Egokitzeko erraztasuna.

g) Sormena eta ekimena.

h) Inplikazio pertsonala.

i) Motibazioa.

j) Kritiken aurreko jarrera.

k) Puntualtasuna.

l) Lantokiko jendearekiko harremanak.

m) Taldean lan egiteko gaitasuna.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Kanpoko Praktikak 1 irakasgaia, gainerako kanpoko praktikak bezala, erakunde laguntzaile batean egiten da.



Kanpoko Praktikak 1, 2, 3 eta 4 irakasgaietan zehar, Automobilgintzaren Ingeniaritzako ikasleek titulazioko gaitasun oinarrizkoak, orokorrak eta zeharkakoak garatuko dituzte, haien bitartez beherago zehazten diren ikaskuntzaren emaitzak lortzeko:



Hona hemen Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduaren memoria egiaztatuan agertzen diren gaitasunak eta ikaskuntzaren emaitzak:

- Oinarrizko gaitasunak eta gaitasun orokorrak: CFB1,CFV1,CFV4,COyP1,COyP2,CB1,CB2,CB3,CB4,CB5

- Zeharkako gaitasunak: CT1, CT2, CT3, CT4

- Gaitasun espezifikoak: POPO1, POPO2, POPO3

(Ikusi gaitasunen azalpena hemen: https://www.ehu.eus/eu/automobilgintzaren-ingeniaritzako-gradua/egiaztapena-jarraipena-eta-akreditazioa



Ikaskuntzaren emaitzak:

1.- Bere profil profesionala enpresan garatzeko giltzarri izango diren enpresaren alderdi teknikoak identifikatu eta ikastea.

2.- Ezagutza horiek aplikatzea eta jardun profesionalean bete behar diren arautegiak betetzea.

3.- Garapen Profesionalerako Plana egitea, enpresako eta eskolako tutoreekin batera.

4.- Txosten bat egitea enpresaren ezaugarriak azaltzen dituena, bai antolakuntzazkoak eta bai teknikoak.

5.- Enpresan integratzea eta modu aktiboan parte hartzea lan bileretan.

6.- Enpresako tutorearen begiradapean eta VGIEko irakasle tutorearen laguntzaz, Garapen Profesionalerako Planeko (GPP) ekintza plana betetzea.

7.- Eskatzen zaion informazioa bilatu, aztertu eta lantzea, alde tekniko nagusiak modu autonomoan aplikatzea, bere lanean arduratsua eta irekia izatea, eta bereziki kezkatzea enpresan egin behar duen lanerako beharrezkoak diren gaitasun eta ezagutzak bereganatzeaz.

8.- Lan ingurunean, eta, bereziki, lan taldean aritzeko behar diren trebetasun sozialak eta negoziazio gaitasuna garatzea.

9.- Ideia eta ezagutza berriak bilatzea, eta baliabide horiek erabiltzea enpresan sor dakizkiokeen arazoei irtenbide praktikoak emateko, bere kabuz edo taldean, zintzotasunez eta erabakimenez.

10.- Egin beharreko lana antolatzea eta planifikatzea, teknika, prozedura eta lan metodo egokienak hautatuz.

11.- Argi komunikatzea, bai lan bileretan eta bai ahozko aurkezpenak egitean eta dokumentuak prestatzean.

12.- Txosten tekniko bat egitea enpresan egindako esku hartzearen xehetasunak azalduz.

13.- Autonomia garatzea enpresan sortzen zaizkion arazoetarako konponbideak proposatzeko, kontuan hartu beharreko baliabideak aintzat izanez eta ekintza plan bat zehaztuz bere prestakuntzan eta Garapen Profesionalerako Planean zehaztutako helburuak betetzeko.

14.- Epe laburreko eta epe luzeko atazak kudeatzea, jarduerak planifikatzea epeak betetzeko eta gai izatea bilerak gidatu eta biziagotzeko eta lan taldeetan ideiak proposatzeko.

15.- Lan taldeak kudeatzea adituengan bermea hartuz, ardurak hartzea eta nolabaiteko negoziazio gaitasuna garatzea.

16.- Automobilgintzaren industrian proiektuak kudeatzea, kalitate eta jasangarritasun estandarrak aplikatuz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Sei kredituko (150 ordu) fase honen helburu nagusia da ikasleek lehen harremana izatea prestakuntza duala egingo duten enpresarekin, eta haren ezaugarrien eta espezialitatearen ikuspegi orokor bat hartzea, enpresaren jakintza teknikoan, haren helburuetan eta antolaketan sakontzea, VGIEn ikasitakoak horrekin uztartzea eta egokitzea enpresaren berezitasunetara.



Bere profil profesionala enpresan garatzeko giltzarri izango diren enpresaren alderdi teknikoak identifikatu eta ikasi beharko ditu, eta ezagutza horiek aplikatu beharko ditu, bai eta jardun profesionalean bete behar diren arautegiak bete ere.

MetodologiaToggle Navigation

Enpresan ikasleari instruktore bat esleituko zaio eta ikaslearentzako garapen profesionalerako plan bat (GPP) egingo du ikaslearentzat. Planean zehaztuko ditu ikasleak eskuratu behar dituen gaitasunak eta ikaskuntzaren emaitzak. Instruktoreak Ingeniaritza Eskolako irakasle tutorearekin adostu beharko du plana.



Lehen praktikaldi horren ostean, ikasleak Praktiken Txosten Teknikoa (PTT) egin beharko du. Bertan azalduko ditu erakunde laguntzailean egindako lanak eta enpresaren oinarrizko ezaugarriak, bai antolakuntzazkoak eta bai teknikoak. VGIEko tutoreak ebaluatuko du, enpresako instruktorearen balorazioa aintzat hartuz.



Honako tresna hauek erabiliko dira gai hau irakasteko:

a) Erakunde laguntzaileko instruktoreak emango duen prestakuntza eta gidaritza praktikoa.

b) Tutore akademikoaren tutoretza saioak, erakunde laguntzailean egindako lana gainbegiratzeko eta hari jarraipena egiteko. Tutoretzak izan daitezke aurrez aurrekoak eta birtualak, banan banakoak edo taldekoak, eta haien bitartez antolatzen dira irakaslearen eta ikaslearen arteko interakzioaren oinarri diren irakaste eta ikaste prozesuak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia amaierako ebaluazioaren bidez ebaluatuko da. Honako hauek hartuko dira kontuan:



1) PRAKTIKAK: egonaldia erakunde laguntzailean, astez asteko erregistroak, tutoretzak eta enpresako instruktorearen balorazioa.



2) LANEN AURKEZPENA: Praktiken Txosten Teknikoaren (PTT) ahozko azalpena eta idatzizko aurkezpena.



Tutoreak ebaluatuko ditu praktikak.



Uko egitea.-



Ikasleren batek uko egin nahi badio deialdiari, horretarako eskaria aurkeztu beharko du, une horretan indarrean dagoen arautegiari jarraituz. Ikaslearen ardura izango da eskaria epearen barruan egitea.

Edozelan ere, jakitun jarri beharko du irakaslea, horretarako ezarritako epearen barruan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko ikasketen gestiorako arautegiaren eta aplikatu beharreko beste arautegi batzuen arabera, ikasleak urtean deialdi bakarrerako eskubidea izango du curriculumeko praktiken irakasgaia gainditzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Dokumentu hauek gomendatzen dira Praktiken Txosten Teknikoa egiteko erreferentzia gisa:



a) UNE 157.001:2014 araua.

Proiektu tekniko bat osatzen duten dokumentuak prestatzeko ezaugarri orokorrak (gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).



b) UNE 197010:2015 araua

Informazio eta Komunikazio Teknologien arloko aditu txostenak eta irizpenak egiteko irizpide orokorrak (gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).



a) UNE 197001 araua.

Aditu txostenak egiteko irizpide orokorrak (gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).

Estekak

- eGelaPortfolio

https://egelaportfolio.ehu.eus





Web helbideak

- eGelaPortfolio
https://egelaportfolio.ehu.eus