XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26995

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
26995
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanaren (GRAL) matrikulatu ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu.
Para poder matricular el TFG, será necesario tener superado el módulo de materias básicas del grado.
Para poder matricular el TFG, será necesario tener superados al menos 180 créditos de la titulación.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat bururatu

behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren

gainbegiratzearen pean. Lan horretan integratu eta garatuko dira Graduko ikaskuntza

prozesuaren bitartean jasoriko prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebeziak.



Gradu Amaierako Lanak ebaluagarria izan beharko du eta gradua lortzeko aurkeztu

denak erakutsi egin beharko du badituela gutxieneko funtsezko gakoak etorkizunean

profesional moduan garatzeko. Gradu Amaierako Lanak ikerketa akademikoprofesional

bat izan behar du, eta lan horretan, ikasle bakoitzak bere ezagutzak,

sormen-dohainak eta originaltasuna erabili behar ditu; hortaz, benetako heldutasunproba

bat da, lanean hasi aurretik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Modulu honetan lortutako gaitasunak Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako

gradurako:

- Lortutako jakintzak enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusirik

duen edozein lan arlotan aplikatzea.

- Gai izatea lortutako datuetan oinarriturik iritzi arrazoituak emateko.

- Iturri desberdinak dituen informazioa bilatu, identifikatu, aztertu eta laburtzea

enpresaren egoera eta hark izan dezakeen bilakaera baloratzeko gaitasun

kritikoarekin; arrazoitutako iritziak ematea eta ekonomia, enpresa, gizartea eta

etikarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzea.

- Txosten argiak eta koherenteak alderdi eta egoera ezberdinetarako prestatu,

emititu eta aurkeztea.

- Erabakiak behar bezala hartzea erraztuko duten enpresa barruko gai eta

egoerei eta beste enpresa eta merkatuetako egoera jakinei buruzko txosten

argi eta koherenteak prestatu, egin eta aurkeztea jende adituari nahiz aditua ez

denari.

- Autonomia maila handia lortu ahal izateko ikasteko gaitasunak garatzea, bai

ondorengo ikasketei ekin ahal izateko, bai etengabeko aldaketa eta

berrikuntzen mende dagoen arlo batean autoikaskuntzarako ahalmena izateko.

- Enpresa edo erakunde bat zuzendu eta antolatzea, haren kokapen lehiakorra

eta erakunde kokapena ulertu eta haren sendotasunak eta ahultasunak

identifikatuz.

- Enpresa edo erakunde baten funtzio arloetako edozeinetan integratzen jakitea

eta enpresa barruan ematen zaion edozein gestio lan erraztasunez egitea,

ingurune desberdinetan eta kultura anitzeko erakundeetan lan egiteko

gaitasunak izanda.

- Eskura dauden baliabideak eraginkortasunez esleitzea, informazio eta

komunikazio teknologiak ikasketetan eta inguru profesionalean erabiliz.

- Ikasleak gai izatea idatziz nahiz ahoz erraztasunez komunikatzeko.

- Ikasleak gai izatea talde lanean aritzeko, arduraz eta errespetuz, iniziatiba eta

lidergoa erakutsiz.

- Ikasleek gaitasuna izatea pentsamendu analitikorako eta hausnarketa

kritikorako.

- Ikasleak gai izatea sormena, berrikuntza eta jarrera ekintzailea garatzeko.

- Ikasleak gai izatea atzerriko hizkuntza batean, batez ere ingelesez, frantsesez

edo alemanez komunikatzeko.



Modulu honi lotutako ikaskuntzaren emaitzak hauek dira:

- Dokumentazioaren bilaketa eta antolaketa.

- Erabilitako dokumentazioaren funtsezko ideien sintetizazio eta abstrakzioa.

- Teoria eta arrazonamendu ekonomikoa arlo zehatz batean aplikatzea.

- Txosten bat idaztea, lanaren planteamendu, garapen eta ondorio nagusiak

jasota.

- Lana modu egokian aurkeztea audientziari.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasleak proiektu bat garatuko du eta proiektu horretan erakutsiko ditu izandako

lorpenak ikasketetan eta ezagutzen bereganatzean, arazoen eta lanen ebazpenean eta

graduari lotutako gaitasunen menperatzean; gainera, bere ikaskuntza-prozesuaren

arduraduna izango da.



Tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen

ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta

interpretatzeari begira egingo da Gradu Amaierako Lana, ikasleak gizarteari, zientziari,

teknologiari edo etikari loturiko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia

eman dezan, eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan

daitezen. Gradu Amaierako Lana enpirikoa, teorikoa edo praktikoa (profesionala) izan

daiteke.

MetodologiaToggle Navigation

Modulu honen metodologia irakasle-tutorearen gidaritzapean eginiko ikaslearen lan

autonomoan oinarritzen da. Ikasleak parte hartu beharko du Gradu Amaierako Lana

egiteari buruzko orientazio-mintegi batean. Irakasle-tutorea arduratuko da ikaslearen

ikaskuntza-prozesurako laguntza emateaz, lana egiteko, idazteko eta ahoz aurkezteko

gidaritza emanez, prestakuntza-jardueren edo tutoretzen bidez. Laburbilduz,

metodologiaren ardatza ikaslea izango da, prestakuntza-sistemaren elementu gako

gisa, eta irakasle-tutoreak dinamizatzaile eta ikaskuntza-prozesuaren bideratzaile gisa

parte hartuko du.



Nolanahi ere, Gradu Amaierako Lana egiteak honako hau eskatzen dio ikasleari: a) gai

garrantzitsuak eta interesgarriak identifikatzea, Graduaren arlo espezifiko baten

ezagutzan aurrera egiteko; b) planteatzen dituen galderei erantzuteko aurkeztu behar

duen Gradu Amaierako Lan motari buruzko erabakiak hartzea; c) informazioa biltzea,

aztertzea eta interpretatzea modu kritikoan; d) txostena idaztea zorroztasun

akademikoarekin, eta e) ahoz defendatzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • Banakako lanak (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu

beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion batzordeak lana ebaluatuko du

idatzitako txostenaren, tutorearen aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta

defentsa publikoaren arabera. Honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: kalitate

zientifikoa, azalpenaren zehaztasuna (idatzizkoa eta ahozkoa) eta argudiatzegaitasuna.



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu

beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion batzordeak lana ebaluatuko du

idatzitako txostenaren, tutorearen aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta

defentsa publikoaren arabera. Honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: kalitate

zientifikoa, azalpenaren zehaztasuna (idatzizkoa eta ahozkoa) eta argudiatzegaitasuna.



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fakultateko web orrian Gradu Amaierako Lanari buruz argitaratuta dagoen dokumentazioa