Irakasleak
JUAN LUIS OSA AMILIBIA
- Ezagutza arloa
- Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- j.osa@ehu.eus
Industri Ingeniaritzan lizentziatua (2002) eta doktorea (2017) da UPV/EHUn. Ikertzaile bisitaria izan da Bordeleko ENSAM (Frantzia) eta Aacheneko RWTH (Alemania) unibertsitateetan. UPV/EHUn 2007an hasi zen lanean Ingeniaritza Mekanikoa Sailean eta gaur egun irakasle atxiki postua dauka. 2015etik Eibarko Ingeniaritza Eskolako Kalitate batzordekide eta saileko koordinatzaile da.
Bere ikerkuntzak hainbat lerro ditu, solido granularren mekanika guztien lotailua delarik: prozesu urratzaileak (artezketa eta granailaketa), tribologia eta kontaktu-mekanika, elementu diskretuen bidezko simulazioa, eta itsas inguruneko mikroplastikoak monitorizatzeko metodologien garapena.
Lau ikerketa-proiektutan parte hartu du. Egilekidea da nazioarte mailako bost artikulu zientifikoetan, bi ikasliburutan eta hamabi biltzarretan.