XSLaren edukia

Makina Elektrikoak27860

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27860

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3040
Gelako p.1530
Laborategiko p.1520

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 2. mailako irakasgai hau Adar Industrialaren moduluaren barnean dago eta 2. lauhilekoan ematen da.



Irakasgaiaren helburu nagusia sorkuntza, garraio eta kontsumo elektrikoan erabiltzen diren makina elektriko estatiko eta birakarien ezaugarriak, oinarriak eta funtzionamendua ezagutaraztea da. Makina elektriko birakariek energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtzen dute edota alderantziz eremu elektromagnetikoen interakzioaren bidez. Makina elektriko estatikoek energia elektrikoa tentsio maila desberdinen artean transformatzen dute.



Iturri berriztagarrietatik lorturiko energia gehiena energia elektriko bihurtzen da, kokapen desberdin batean erabiltzeko bertara garraiatuz. Energia berriztagarrietan oinarrituriko sistema askotan energia mekanikoa sortzen da hasiera batean: energia eolikoa, energia hidraulikoa, olatuen energia, etab. Energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtzen da sorgailu elektriko birakariaren bidez, sistema elektrikoan oinarrizkoa den makina elektrikoetako bat. Sorkuntza sistemaren barne-instalazioan sorgailu elektrikoak, konexiorako kable eta eroaleak, transformadoreak eta operaziorako eta babeserako tresneria daude.



Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduatuaren lanbide-esparruan dago energia berriztagarrien sorkuntza instalazioen proiektuak egitea. Askotan, sorturiko energia sare elektrikoak injektatuko da. Beraz, graduatuaren irteera-profilean sorgailu elektrikoa eta sarera konektatzeko transformadorea diseinatzeko edota aukeratzeko gaitasuna egon behar da. Irakasgai honek graduatuari gaitasun hori ematen dio.



Graduko beste irakasgai batzuekin dagoen erlazioari buruz, badaude aurretik emandako irakasgaiak non beharrezkoak diren oinarrizko edukiak lantzen diren. Horien artean, 1. Mailako "Fisika II. Elektromagnetismoa eta Uhinak" dago, non eremu elektriko eta magnetikoen legeak aztertzen diren. Nabarmentzekoa da baita ere 2. Mailako lehen lauhilekoko "Zirkuitu Elektrikoak", bertan makina elektrikoen analisirako beharrezkoak diren eredu eta tresnak lantzen direlako.



Energia elektrikoaren bihurtze-prozesuaren eta sarerako konexioarekin erlazionaturiko irakasgaiak ere badaude graduan. Sare elektrikorako lotura-instalazioak 3. mailako "Energia Berriztagarrietako Instalazio Elektrikoak" irakasgaian lantzen dira. Potentzia-elektronikako bihurgailuak 3. mailako "Energia Elektrikoaren Egokitzea" irakasgaian aztertzen dira . Ondoren, 4. mailako lehen lauhilekoan, "Energiaren Bihurtze Prozesuetako Sistema Elektronikoak" irakasgaian, potentzia-elektronikako bihurgailuak makina elektrikoei eta energia elektrikoko sorkuntza sistemei aplikatzen zaie. Beste irakasgai osagarri bat 3. mailako "Sorkuntza Banatuko Teknologiak" da, non energia berriztagarrietan oinarrituriko sorkuntza sistemak konektatzen diren sareen ezaugarriak aipatzen diren.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

CRI03 gaitasun espezifikoa: Zirkuituen teoria eta makina elektrikoen oinarriak ezagutzea eta erabiltzea.



CRI03 gaitasun espezifikoaren ikastearen emaitzak:



1.- Makina elektrikoko hastapenak ezagutzen ditu.



2.- Makina elektrikoko printzipioak ulertzen ditu eta makina elektrikoko ariketen analisian aplikatzeko trebetasuna du.



3.- Makina elektrikoen analisiei dagozkien metodo analitiko eta teknikoen bidez makina elektrikoak dituzten sistemen portaera identifikatu, sailkatu eta deskribatzeko trebetasuna du.



4.- Makina elektrikoak aukeratzean erabiltzailearen beharrak ulertzen ditu.



5.- Derrigorrezko konplimenduko prebentzio eta segurtasun araudiak kontuan hartuz, makina elektrikoko laborategiari dagozkien tresnak zuzenki erabiltzen ditu.



6.- Neurketa esperimentalaren edo simulazioaren oinarrizko metodoak zuzen erabiltzen ditu eta makina elektrikoko printzipioekin erlazionatuz, lortutako datuak aurkeztu eta interpretatzen ditu.



Zeharkako Gaitasunak:



Titulazioaren zeharkako gaitasun espezifikoa:

G011 - Etengabeko prestakuntza egiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatzea, bai eta ondorengo ikasketei ekiteko beharrezkoak direnak ere, betiere autonomia-maila handiarekin, eta pertsona guztien giza eskubideekiko eta aukera-berdintasunarekiko errespetuan oinarritutako trebetasunak.



Zeharkako gaitasunaren ikastearen emaitzak:



- Ideiak formulatu, proposamenak eztabaidatu eta erabakiak hartzen ditu-



- Nahitaez bete beharreko legeria, espezifikazioak, erregelamenduak eta arauak aplikatzen ditu.



- Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertu eta balioesten du, jasangarritasun-irizpideak aplikatuta.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia.- Makina elektrikoen hastapenak.

Gai honetan, elektromagnetismoaren oinarrizko legeak, makina elektrikoen funtsezko elementuak, potentzia izendatua, errendimendua, sailkapen orokorra eta horren analisi kualitatiboa deskribatuko dizkigute.



2. gaia.- Transformadore monofasikoak eta trifasikoak.

Gai honetan, transformadoreen funtzionamendua, saiakuntzak, zirkuitu baliokidea, erabilera, transformadore monofasiko eta trifasikoen analisia eta transformadoreen paralelo-konexioa landuko ditugu.



3. gaia.- Makina asinkronoak.

Gai honetan, makina asinkronikoen osaera, funtsezko ezaugarriak, saiakuntzak eta funtzionamendua aztertuko ditugu.



4. gaia.- Elikadura bikoitzeko makina asinkronoak.

Gai honetan, elikadura bikoitzeko makina asinkronoaren portaera landuko dugu (aerosorgailuetan erabiltzen da).



5. gaia.- Makina sinkronoak.

Gai honetan, makina sinkronikoen osaera, funtsezko ezaugarriak, saiakuntzak eta funtzionamendua aztertuko ditugu.



6. gaia.- Beste makina elektriko batzuk.

Gai honetan, gaur egun erabiltzen edo/eta ikertzen diren zenbait makina elektriko aztertuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira ohiko metodologiarekin batera.

Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua heldu araziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertuko da.

Gelako praktika, bakarka edo taldeka garatu ahal izango diren ariketa/eztabaida/lanen bidez, ikasleek irakasgaiaren gaiak, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte



Laborategi praktikak. Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira. oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak, ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du.



Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko ariketak egingo dira ikasleek jasangarritasun irizpideak aplikatu dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Entregagaiak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA

Irakasgaiaren ebaluazioa etengabeko ebaluazioko sistemarekin. Kalifikazio tresnak ondorengoak dira:

GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA(AZTERKETA IDATZIA):irakasgaiko azken notaren %70ekoa.Idatzizko azterketa izango da.Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo da.Azterketa,bi blokeetan banatzen da:

a)Garapen galderak edo/eta test galderak

b)Ebatzi beharreko ariketak

Idatzizko azterketak bi zati izanen ditu,irakasgaiaren lehen zatiari eta bigarren zatiari dagozkienak.Lehen zatia idatzizko azterketaren guztirako notaren %35ekoa da eta bigarrena idatzizko azterketaren guztirako notaren %65a.

Lauhilekoaren erdian lehen zatiari dagokion proba egingo da.

Ohiko deialdiko azken proban,bigarren zatia bakarrik egin daiteke(lehenengo zatiko probako bloke bakoitzean gutxienez 10etik 4 puntu lortu badira),edo azterketa osoa,bi zatiak barne.

Idatzizko azterketan,gutxienez 4 puntu lortu behar dira bloke bakoitzean,10etik.Baldintza hori azterketa osoari aplikatuko zaio bi zatiak egin nahi dituztenentzat,eta bigarren zatiari bigarren zatia bakarrik egin nahi dutenentzat.

LABORATEGI PRAKTIKAK:irakasgaiaren azken notaren %20koa pisua.Bi blokeetan banatzen da,bloke bakoitzaren balioa laborategi praktiken guztirako notaren %50 da:

a)Laborategi saioko jarduerarekin loturiko zeregina:ariketak edo/eta analisiak edo/eta txostenak edo/eta konexio eskemak egitea.Jarduerari dagokion zeregina ebaluatzea saioari dagokion egunean eta orduan saiora joan eta egin izanak baldintzatzen du.

b)Laborategiko praktiken azken saioan egingo den jarduera.Laborategian egingo den jarduera izango da eta saiakuntza esperimentala (neurketak, konexioak) eta galdera edo/eta kalkuluak izango dira.

Gutxienez 5 puntu lortu behar dira 10etik,bloke bietako noten baturaren emaitza gisa.Gutxieneko nota lortuz gero,ikasleak ez ohiko deialdirako nota gordetzeko aukera du.

ENTREGATZEKOAK:irakasgaiaren azken notaren %10ekoa.Ariketak edo/eta galderak edo/eta test-galdetegiak edo/eta lanen ebazpena dira.Jarduera gela praktiketako orduetan edo gelaz kanpo landu ahal izango da.Ikasleak aukera du ez ohiko deialdirako nota gordetzeko,deialdi horretako azken proba baino lehen hala eskatzen badu

Irakasgaia gainditzeko,5 edo gehiagoko kalifikazio orokorra lortu behar da.Irakasgaiaren azken kalifikazioa aurretik azaldu diren kalifikazioen batura eginez aterako da, baina ondorengo baldintzak betetzea ezinbestekoa izango da batura egiteko:

-Azterketa idatzian,azterketaren bloke bakoitzean,gutxienez 10etik 4 atera behar da.

-Laborategiko praktiken ataleko kalifikazioan gutxienez 10etik 5 ateratzea.

Aurreko baldintzetako bat ez bada betetzen,ez da egingo baturarik.Eta GAUR-eko aktan agerturiko nota azterketa idatzian lortutako nota izango da(10etik) edo 4,bietan txikiena.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.artikuluaren arabera,ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko.Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta,horretarako,bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.Irakasgaiari dagozkion gaitasun guztiak ebaluatu ahal izateko, irakasgaiaren materia osoa hartzen duen proba bakar bat egingo da.Proba azterketa aldi ofizialean egingo da eta proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira:

•LABORATEGI PRAKTIKEN AZTERKETA:Laborategiko praktikei dagozkien ikaskuntza-emaitzak ebaluatzen ditu azterketa honek. Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren %20a da.Laborategian egingo den azterketa izango da. Azterketak atal esperimentala eta atal idatzia izango ditu non ikasleak muntaiak edo/eta neurketak edo/eta konexioak egin beharko dituen eta horrekin batera galderak erantzun edo/eta kalkuluak burutu. 10etik 5 puntu lortu behar dira gutxienez.

•IDATZIZKO AZTERKETA:irakasgaiaren azken notaren %80a da.Azterketa bi blokeetan banatzen da:

a)Garapen galderak edo/eta test galderak

b)Ebatzi beharreko ariketak

Idatzizko azterketa gainditzeko ezinbestekoa izango da azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 ateratzea.

Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken kalifikazio orokorra 5 edo handiagoa izatea.Gainera,idatzizko azterketaren bloke bakoitzean gutxienez 4 puntu lortu beharko dira 10etik,eta laborategi praktiken azterketan gutxienez 5 puntu lortu beharko dira 10etik.Aurreko baldintzaren bat betetzen ez bada, ez da batuketa egiten. Aktan agertzen den nota idatzizko azterketan (10 puntutik) lortutako nota izango da, edo 4, bietatik txikiena

UKO EGITEA:Nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea,deialdirako ezarritako data ofizialean «aurkezteke» izan dadin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 9. artikuluaren arabera, ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak. Proba azterketa aldi ofizialean egingo da eta proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira:



•IDATZIZKO AZTERKETA: Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 80a da. Ikasleak ez ohiko deialdirako etengabeko ebaluazioko entregatzekoen nota gordetzen badu, entregatzekoen pisua %10koa izango da eta azterketarena %70koa.

Azterketa bi blokeetan banatzen da:

a)Garapen galderak edo/eta test galderak

b)Ebatzi beharreko ariketak.

Idatzizko azterketa gainditzeko ezinbestekoa izango da azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 ateratzea.



Ikasleak ohiko deialdian irakasgaia ez badu gainditu laborategiko praktiketan etengabeko ebaluazio sisteman gutxieneko nota (5 puntu 10etik) ez duelako lortu eta ikasleak ohiko deialdiko azterketa idatzian azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 atera badu eta ikasleak horrela eskatzen badu, ez ohiko deialdirako azterketa idatziko nota gordeko aukera izango du baina hori horrela izateko baldintza entregatzekoen nota ere gordetzea da. Kasu honetan entregatzekoen pisua irakasgaiaren azken notaren %10koa izango da eta azterketarena %70koa.



Etengabeko ebaluazioari uko egin dion ikasleak ohiko deialdian irakasgaia ez badu gainditu laborategiko praktiken azterketan gutxieneko nota (5 puntu 10etik) ez duelako lortu, eta ikasleak ohiko deialdiko azterketa idatzian azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 atera badu eta ikasleak horrela eskatzen badu, ez ohiko deialdirako azterketa idatziko nota gordeko aukera izango du. Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 80a da.



•LABORATEGI PRAKTIKEN AZTERKETA: Laborategiko praktikei dagozkien ikaskuntza-emaitzak ebaluatzen ditu azterketa honek. Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 20a da. Laborategian egingo den azterketa izango da. Azterketak atal esperimentala eta atal idatzia izango ditu non ikasleak muntaiak edo/eta neurketak edo/eta konexioak egin beharko dituen eta horrekin batera galderak erantzun edo/eta kalkuluak burutu. 10etik 5 puntu lortu behar dira gutxienez. Laborategiko praktiketan etengabeko ebaluazio sisteman edo ohiko deialdiko laborategi azterketan gutxieneko nota (5 puntu 10etik) lortuz gero, ikasleak aukera izango du nota hori ez ohiko deialdirako gordetzeko, praktiketako azterketa hori egin beharrik gabe.





Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken kalifikazio orokorra 5 edo handiagoa izatea. Gainera, idatzizko azterketaren bloke bakoitzean gutxienez 4 puntu lortu beharko dira 10etik, eta laborategi praktiken azterketan gutxienez 5 puntu lortu beharko dira 10etik. Aurreko baldintzaren bat betetzen ez bada, ez da batuketa eginen. Aktan agertzen den nota idatzizko azterketan (10 puntutik) lortutako nota izango da, edo 4, bietatik txikiena.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA



Normalean, ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunteak, ariketak eta laborategi-praktikak eGela-ren bitartez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

"Makina Elektrikoak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-ariketak". J. Mazon, J.F. Miñambres, M.A. Zorrozua, G. Buigues, V. Valverde.

"Makina Elektrikoak". M.A. Zorrozua, J.F. Miñambres, A.J. Mazón, I. Zamora.

"Máquinas Eléctricas". J. Fraile.

"Máquinas Eléctricas". S.J. Chapman.

"Máquinas Eléctricas y Sistemas de Potencia". T. Wildi

Gehiago sakontzeko bibliografia

"Máquinas Eléctricas y Sistemas de Potencia". T. Wildi

Aldizkariak

Ingeniería Energética.

Web helbideak

http://schneiderelectric.es
http://www.ingeteam.com/
http://www.abb.es/
http://www.ormazabal.com/es
https://www.unescoetxea.org/agenda-2030/
https://www.iberdrola.com/sostenibilidad

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU FLOREZ, IGOR
  • BEDIALAUNETA LANDARIBAR, MIREN TERESE
  • GONZALEZ PEREZ, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00 (1)

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-09:30 (1)

18-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:30-10:30 (1)

16-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eAULA 1.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-09:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:00-13:00 (1)

18-30

12:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:00-09:00 (1)

17-30

08:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-10:00 (1)

17-30

08:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-14:00 (1)

16-30

12:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)