XSLaren edukia

Irakasleak

IBON MANTEROLA GARATE

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
ibon.manterola@ehu.eus

Ingeles Filologian lizentziatua (2000) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (2011; nazioarteko tesia; sari Berezia) UPV/EHUn. Unibertsitate berean dihardu 2007tik, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, Gasteizko Letren Fakultatean. Hainbat gradu eta masterretan ikasgai hauek irakasten ditu: Euskararen psikolinguistika eta jabekuntza; Euskararen soziolinguistika, plangintza eta arautzea; Hizkuntza ukipena; Diskurtso analisia eta hizkuntzen didaktika. Eskolak eman ditu Euskal Herritik kanpoko hainbat unibertsitatetan: Alemanian, Kieleko Christian-Albrechts-Universität-en, Berlingo Freie Universitat-en eta Frankfurteko Goethe Universität-en; Suitzan Ginebrako Université de Genève-en eta Lausanneko Haute école pédagogique du canton de Vaud-en.

Ikerketari dagokionez, ELEBILAB taldeko kidea da. Ikerketa egonaldiak eginak ditu Ginebrako Unibertsitatean (2004 eta 2007). 22 ikerketa proiektutan hartu du parte, 2 liburu argitaratu ditu, eta 24 liburu kapitulu eta 14 artikulu zientifiko, hainbat dibulgazio lanez gain. Ikerketa seiurteko bat dauka.

Doktorego tesi bana ari da zuzentzen Itziar Idiazabalekin eta Ane Ortegarekin, didaktika eleaniztunaz eta familiako hizkuntza politikaz, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, bi iker-arlo hauez gain, bestelako esparru batzuk ere jorratzen ditu, batez ere, murgilketa bidezko euskararen irakaskuntza eta ikaskuntza eta euskara-gaztelania elebitasunaren garapena haurrengan. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako (UPV/EHU) kidea ere ba