XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Gai izatea autonomiaz eta taldean lan egiteko eta eskuratutako teknikak eta tresnak erabiltzeko.
  • Gai izatea bigarren hizkuntza bateko testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko eta hizkuntza horretan gauzak era sinple eta arinean adieraztea, ahoz nahiz idatziz.
  • Gai izatea eskuratutako ezagutzak hainbat testuinguru akademikotan transmititzeko, lanbide-testuinguruetan jarduteko praktika gisa baliagarriak izan daitezen.
  • Gai izatea ingelesez edozein motatako diskurtso luze bat ahoz eta idatziz komunikatzeko (produzitzeko eta ulertzeko).
  • Graduko jakintza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin lotzeko gai izatea, eta.jakintza hori ondorengo ikasketetan aplikatzeko eta hizkuntzen eta kulturen aniztasunarekiko jarrera integratzaileak eta tolerantzia-jarrerak bultzatzeko transmititzea.
  • Gutxienez EAEko hizkuntza ofizialetako batean ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzea.
  • Ingelesaren gramatika eta erabilera aztertu, laburbildu eta azaltzea.
  • Ingelesaren historia, bilakaera eta egungo aldaerak ezagutzea.
  • Ingelesez hitz egiten den herrialdeen historia, zibilizazioa eta kultura ezagutzea.
  • Ingelesezko literatura ulertu, aztertu eta interpretatzea, eta ingelesezko testuak eta dokumentuak ebaluatzeko gai izatea.