XSLaren edukia

Irakasleak

BEGOÑA MONTORIO URIBARREN

Ezagutza arloa
Frantses Filologia
Saila
Filologia eta Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
begona.montorio@ehu.eus

Soziologian lizentziatua (1983) Deustuko unibertsitatean. Bere lan bizitza itzulpengintzaren inguruan garatu du, eta itzultzaile, interprete eta itzulpen/interpretazioko irakasle aritu da. EHUko itzulpen/interpretazioko irakasle da 2003az geroztik, eta EHUko Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoan parte hartu du lehen ediziotik (2012-2013). Horren aurretik administrazioan jardun zuen itzultzaile Basauriko Udalean (1980-1985) eta Gipuzkoako Foru Aldundian (1985-1990), eta ondoren literatur itzultzaile eta interprete lanetan aritu zen autonomo modura.



Euskal Itzultzaile, Interprete eta Zuzentzaileen elkarteko (EIZIE) kide da sortu zenetik (1987), eta zenbait ardura izan ditu horren barruan; besteak beste, Idazkari Nagusia izan zen 1996-1998 urteetan. 2006az geroztik, EIZIEk sortutako Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-baseko koordinatzailea eta arduradura da.



Literatur itzulpengintza da gehien jorratu duen alorra; horri buruzko dozena erdi bat artikulu argitaratu ditu, eta 60 obratik gora itzuli. Euskara eta gaztelania ditu lanerako xede hizkuntzak eta euskara, gaztelania, frantsesa, portugesa eta galegoa sorburu hizkuntzak. Itzulitako generoei dagokienez, narratiba eta helduentzako komikiak dira gehien landu dituenak, baina antzerkia eta saiakerak ere itzuli ditu. Ikus-entzunezko itzulpena ere jorratu du, eta horren barruan azpititulazioa du espezialitatea.