XSLaren edukia

Irakasleak

IRAIA ANTHONISEN AÑABEITIA

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
iraia.anthonisen@ehu.eus

Irakasle atxikia Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze Graduan, Leioako Arte Ederren Fakultatean (UPV/EHU). Arte Ederretan lizentziatua, Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Masterra eta Cum Laude doktoregoa "Nazioarteko doktorea" aipamenarekin (UPV/EHU).

Bilduma pribatu garrantzitsuetako obra garaikideen eta nazioarteko obra grafikoen kontserbatzaile-zaharberritzaile gisa lan egin du, baita katalogazio-lanak ere.

Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta aldizkari zientifiko indexatuetan argitalpenak eta nazioarteko kongresuetan aurkezpenak egin ditu.

Ikerketa-ildo nagusiak arte garaikidearen kontserbazioan eta zaharberritzean oinarritzen dira, batez ere inprimatze digitalen sorkuntza eta kontserbazioan.