XSLaren edukia

Irakasleak

ITSASO MANIAS MUÑOZ

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
itsaso.manias@ehu.eus

Itsaso Manias-Muñoz Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (2011). Ondoren, Enpresa, Erakunde eta Ikus-entzunezko Komunikazio Kudeaketa Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean (2012) eta, azkenik, Gizarte Komunikazioa Masterra UPV/EHUn (2013, ikasle onenaren saridun). 2015etik doktoregaia da UPV/EHUko Kazetaritza Departamentuan, eta 2019tik irakasle laguntzailea da Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean. Tesia egiteko Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko laguntza beka izan du (2015-2018). Beka eskuratu aurretik, hainbat enpresa eta proiektuetan egin du lan komunikazio arduradun gisa. Bi ikerketa egonaldi egin ditu atzerriko unibertsitateetan: University of Georgia (AEB, 2017) eta Lund University (Suedia, 2018). Bere ikerketa lerro nagusiak krisi-komunikazioa, krisi-kudeaketa, enpresa-komunikazioa eta kazetaritza dira. UPV/EHUko HGH ikerketa taldeko kidea da 2015etik, eta ikerketa proiektu ezberdinetan lanean dihardu ordutik: “Katalanez eta euskaraz kaleratutako komunikabide pribatu garrantzitsuenen estrategia berritzaileak” (PPV 16/02), 2016-2017, eta “Cartografía del Periodismo Reposado/Lento (Slow Journalism) digital en español: Recopilatorio de prácticas innovadores y de calidad” (MINECO, CS0 2016-76020-R) 2017-2019. Hainbat ikerketa-artikulu idatzi ditu, berriena Public Relations Review aldizkarikoa izan da (2019). Horrez gain, nazioarteko hainbat kongresutan izan da. Azkena, Madrilgo IAMCR kongresua (2019)