XSLaren edukia

Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz28279

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28279

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1560
Gelako p.1515
Ordenagailuko p.3015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau hautazkoa da Informatika Ingeniaritzako Gradua eta Adimen Artifizialeko Gradua egiten duten 4. mailako ikasleentzat. Komunikazio zientifiko-teknikoa landuko da: dokumentazioa, berrikuspen bibliografikoak eta testu-genero ohikoenak. Horretarako, espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testuak landuko dira: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, Wikipediako artikuluak (Informatikan lehentasuna duten gaiak), testu didaktikoak, eta ahozko aurkezpen akademikoak. Berariaz sakonduko da ahozko komunikazio zientifikoan. Informatika eta adimen artifizialaren alorretako terminologia eta adierazpideak ere landuko dira aipatutako testu-generoekin lotuta.



Irakasgaiak lotura zuzena du gradu berean eskaintzen den Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz hautazko irakasgaiarekin (4. mailan egin daitekeena hau ere, bigarren lauhilekoan). Bigarren irakasgaian ere, idatzizko eta ahozko komunikazio zientifikoa landuko bada ere, areago sakonduko da ahozko testu moten eta ezaugarrietan.

GRADUA BUKATZEAN ESKURATUKO DITUZTEN GAITASUN HAUEKIN DU LOTURA:

-Problemak ekimenez, erabakiak hartuz, autonomiaz eta irudimenez ebazteko gai izatea. Lanbidearen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak komunikatzeko eta transmititzeko gai izatea.

-Proiektuak sortzeko, idazteko, antolatzeko, planifikatzeko eta garatzeko gai izatea, adimen

artifizialaren arloan.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2-Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4-Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5-Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, kongresuetako komunikazioak, hitzaldietarako euskarri idatziak, poster zientifikoak…

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. MODULUA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza. Euskararen normalizazio-plangintza. Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean. Entzute arretatsua

EDUKI PRAKTIKOAK:

Erreferentziazko zenbait dokumentu irakurtzea eta eztabaidatzea. Bilera eta eztabaiden aktak idaztea.

2. MODULUA: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak. Aldakortasuna ahozko erregistroetan. Euskara Batuaren Ahoskera zaindua. Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala. Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa. Puntuazioa vs prosodia.

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Ahoskera zaindua identifikatzea zientziari buruzko bideoetan.

- Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara.



3. MODULUA: Ahozkorako diskurtso-estrategiak

EDUKI TEORIKOAK:

Pertsuazioa komunikazio akademiko eta profesional multimodalean. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa. Baliabide ez-berbalak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala, bideo tutoriala, dibulgazio-hitzaldia.

4. MODULUA: Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua. Euskararen erregistro akademikoen garapena. Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Hizkuntza-baliabide espezializatuen ezarpena adituen diskurtsoetan.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Kongresu zientifiko-teknikoetako testu-generoak: abstract edo laburpena, ahozko komunikazioa eta posterra.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek ere plataforma horretara igo beharko dituzte egindako lanak. Eskolak, ahal dela, ordenagailu-gelan egingo dira, ikasleak ordenagailua eskura izan dezan uneoro, kontsulta-baliabideak erabili ahal izateko.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:



- banakako jarduerak eta lanak

- talde-lanak

- ariketak

- eskola teorikoak

- aurkezpenak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Nahitaezkoa da zeregin guztiak egitea. Hori dela eta, arrazoi bereziren batengatik eskolaren batera joaterik izan ez duen ikasleak etxean egin beharko ditu eskola horretako zereginak, eta irakasleari bidali ahal bezain laster.



Honako banaketa honi jarraituz jarriko da nota:



- Nahitaezko jarduera praktikoak: % 20

-Astez asteko jarduerak: % 20

- Testa: % 10

- Aurkezpenak: % 50



Atal bakoitzean 5 puntu lortu beharko dira gutxienez irakasgaia gainditzeko.



* Ebaluazio jarraituari uko egitea



Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak eskubidea izango du azken ebaluazioko azterketa egiteko (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori baliatzeko, ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola adieraziz, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik aurkeztu ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



Azken ebaluazioko azterketa eskolak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du. Ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko.



Honako atal hauek izango ditu:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40

- Idazlana: % 30

- Ahozko aurkezpena: % 30



Ahozko aurkezpena azterketa-egunean bertan egingo dute ikasleek, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.



* Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «ez aurkeztua» kalifikazioa izango du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek, azterketa-egunean bertan, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.



Ohiko deialdiko azterketaren egitura bera izango du; hau da, hiru atal hauek:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: %50

- Ahozko aurkezpena: % 50

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleek egelan eskaintzen dituzten materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf



Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVARADO CANTERO, L. (2017) “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA.1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GARZIA, Joxerra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania

GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Aldizkaria http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

23-30

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

23-30

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

10:30-12:00 (1)

16-30

09:00-10:30 (2)

Irakasleak