2018ko Fakultateko Ikasleen Hauteskundeak
Lehenengo argitaratze data: 2018/11/05
Hauteskunde-egutegiaren arabera, azaroaren 2-7ra bitartean, ikasleen erroldak kontsultatzeko epea zabalik dago.
Errolda-zerrendak Fakultateko Dekanotzako Idazkaritzan izango dituzue ikusgai , bi eraikinetan (HEFA I eta II).
Behin errolda-zerrendak itxi ondoren, hautagaien aurkezpenak egiteko epea zabalduko da, ondo bidean, azaroaren 8tik 19ra.
Hauteskundeotan partehartzea eskatu nahi dizuegu, Ikasle Kontseiluak ahalik eta ordezkaritza zabalena izan dezan.