Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Psikologiako Fakultateak Eusko Jaurlaritzaren “Kudeaketa Aurreratuaren zilarrezko A” aitormena jaso du

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/18

Kudeaketa Aurreratuaren  zilarrezko A

Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A saria eman dio UPV/EHUko Psikologia Fakultateari. Eusko Jaurlaritzak ematen die sari hori kudeaketa praktika aurreratu eta berritzaileenak erabiltzen dituzten erakundeei. Psikologia Fakultateak AUDIT eredua eta gestio aurreratuaren eredua aplikatzen ditu bere kudeaketa sistema ebaluatu eta hobetzeko eta, modu horretara, ikasleen, irakasleen, ikertzaileen, administrazio eta zerbitzuetako langileen eta, oro har, gizartearen poztasuna bilatzeko.

Saria Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde Maite Alonso andreak eman zion fakultateko dekano Ana I. Vergara andreari abenduaren 12an Bilboko Euskalduna Jauregian.