Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Memoria eraikitzen duten emakumeak: hainbat esperientzia

Irudia

Parte hartzea irekia da bai ikasle, irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuen pertsonalarentzako. Jarduera honen helburua indarkeria erabiltzeak eta haren ondorioek baldintzatutako testuinguruetan esperientziak bizi izan dituzten emakumeen 5 testigantza ezagutaraztea da. Beraiek, profil eta lan-eremu desberdinetatik bizi izandako guztia elkarbanatu nahiko lukete egungo belaunaldiekin.

 

Horretarako, 3 aukera izango dituzue profil eta esparru desberdinetako 5 emakumeren testigantzak entzuteko – hurbiltasunez eta konplizitate-giroa sortuz –, modu batean edo bestean esperientzia anitzak bizi ostean, kontakizuna eta memoria eraikitzearen alde azaldu diren emakumeak izaki. Munduko beste leku batzuetako errealitateak ere kontuan hartu nahi izan ditugu (Guatemalakoak eta Kolonbiakoak), bizikidetza baketsua eraikitzeko bidean ikasteko. (Profilak Ikusi)

Saioak UPV/EHUko Psikologia Fakultateko geletan egingo dira, egun hauetan:

  • 1. saioa: azaroak 9, asteartea, 16:00etatik 18:00etara; 4.1 eta 4.2 geletan.
  • 2. saioa: azaroak 10, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara, 4.1 eta 4.2 geletan
  • 3. saioa: azaroak 11, osteguna, 12:00etatik 14:00etara, 0.5 eta 0.7 geletan.

Aukeratu horietako zeinetan izena eman nahi duzun.

Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da izena ematea. 20 plaza saio bakoitzeko.