Resolutions for Academic matters

Erabakia, 2020ko apirilaren 29koa, UPV/EHUko Graduko eta Graduondoko ikasketen arloko errektoreordearena, doktoregoko prestakuntza aldiaren iraupena luzatzeko COVID-19ak eragindako epidemiari eusteko neurrien indarraldiak dirauen beste.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 birusak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera ezartzen duenak, hau dio hirugarren xedapen gehigarrian: "Se suspenden términos y se interrumpen los plazos para la tramitación de los procedimientos de las entidades del sector público. El cómputo de los plazos se reanudará en el momento en que pierda vigencia el presente real decreto o, en su caso, las prórrogas del mismo". El apartado tercero de esta disposición adicional recoge, además, que "No obstante lo anterior, el órgano competente podrá acordar, mediante resolución motivada, las medidas de ordenación e instrucción estrictamente necesarias para evitar perjuicios graves en los derechos e intereses del interesado en el procedimiento y siempre que éste manifieste su conformidad, o cuando el interesado manifieste su conformidad con que no se suspenda el plazo."

Bestalde, urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak, doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituenak, hirugarren artikuluan dio doktoregoko ikasketen iraupena hiru urtekoa izango dela arduraldi osean arituz gero, eta bost urtekoa arduraldi partzialean arituz gero, baina epe horiek luzatu ahal izango direla bi urte gehiago edo hiru urte gehiago, hurrenez hurren.

Rontuan hartuta:

  • martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak eten egin dituela prozedura epeak;
  • epe horiek berriz hasiko direla kontatzen alarma egoeraren indarraldia bukatzen denean;
  • doktoregaiek berariaz egin dezakeela eskaria baldintza eta epeekin jarraitzeko.

Badirudi guztien interesak bateratzeko egokiena dela doktoregoko ikasketen aldia luzatzea alarma egoerak dirauen besteko epean, betiere. alarma egoeraren aldian doktoregaiak ez badu doktorego tesia gordailuan utzi.

Hori guztiari jarraikiz eta kontuan hartuta:

  1. Martxoaren 14ko 436/2020 Errege Dekretua. alarma egoera ezartzekoa COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko (BOE, martxoaren 14a}.
  2. 2020ko martxoaren 14an errektoreak emandako erabakia aipatutako errege dekretua ezartzeko.
  3. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretua. doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituena, eta UPV/EHUko Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegiak azken xedapenetatik lehenengoan dioena: "Eskumena ematen zaio doktoregoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunari arautegi hau aplikatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatu eta ebatz ditzan. bai eta arautegi hau garatzen duten arau osagarriak eman ditzan ere".
  4. UPV/EHUko errektorearen 2020ko apirilaren 8ko Erabakia. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen irakaskuntza jarduera mantentzeko urruneko eta online modalitateen bidez 2019-2020 ikasturtearen eskola aldia amaitu arte. Eta horren bidez gaitasuna ematen zaio Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeari beharrezkotzat dituen neurriak har ditzan erabaki honetan ezarritakoa betetzeko.

Kontuan hartuta aparteko egoeran gaudela aipatutako etenaldiaren ondorioz eta kontuan izanda  Doktorego  Ikasketen  Gestiorako  Arautegiak  Graduko  eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeari ematen dizkion eskumena,

 

ERABAKI OUT:

 

Doktoregoko ikasleen prestakuntza aldia luzatzea COVID-19aren pandemiaren ondorioz UPV/EHUko aurrez aurreko jarduera akademikoaren etenaldiak dirauen beste, luzapen hori apartekoa izanik. Horrela, bada, etenaldia ez da kontuan izango UPV/EHUn Jarraitzeko Arauen ondorioetarako.

 

 

 

Leioa, 2020ko apirilaren 29a.

 

Graduko eta Graduondoko ikasketen arloro Errektoreordea

M. ARACELI GARÍN MARTÍN