Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

LEIRE ITURREGUI MARDARAS

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.iturregui@ehu.eus

Irakasle agregatua (2019). Doktorea (2011) eta Kazetaritzan (2003) eta Zientzia Politikoa eta Administrazioan (2007) Lizentziatua. 2009tik irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza II Sailean (UPV/EHU). Berrien idazkera irratian eta Komunikazio Bulegoak irakasgaiak ematen ditu Kazetaritza Graduan, eta irakaslea da baita Gizarte Komunikazioa Ikerketa Masterrean, Nazioarteko Ikasketen Masterrean eta UPV/EHU-EITB Multimedia Komunikazioa Masterrean. Ikerketa arloan hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, besteak beste, Ekonomia eta Leihakortasun Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Eusko Ikaskuntzak finantzatutakoak. Bere ibilbide profesionalean Cadena SEReko tokiko irratietan lan egin du eta El Correo egunkariko kolaboratzailea izan da. 2008 eta 2011 bitartean EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko komunikazio arduraduna izan da. Bere ikerketa lerro nagusiak gatazka kazetaritza, kazetarien lan baldintzak, erakunde komunikazioa, eta generoa, komunikazioa eta hezkuntza dira.