Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Comunicación Social

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

 

Sarrera profilak Gizarte Komunikazioko doktorego programaren berezko arloen antzeko profil akademikoa (lizentziatura/gradua eta masterra) duten pertsonei emango die lehentasuna. Mota guztietako hautagaitzei ere irekita egongo da, batik bat Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien eremuetatik datozenei; kasu horietan, prestakuntza osagarri metodologikoak egin beharko dituzte.

Sarrera profil gomendatuaren barruan, komunikazioaren eremuko praktika ezagutzea eta eremu horretan aurretiko esperientzia izatea aintzat hartuko da, gainera. Halaber dira gomendagarriak ikerketa orokorrarekin eta, zehazki, Gizarte Zientzietako ikerketarekin lotutako gaitasunak. Ildo horretatik, hasierako interes batetik abiatuta, azterketa gai esanguratsu bat jarrera pentsakor eta kritiko batetik planteatzeko gai diren pertsonei zuzentzen zaie programa.

Gainera, ahozko eta idatzizko hizkuntza gaitasuna izan beharko dute (C1en baliokidea), proiektua UPV/EHUren bi hizkuntza ofizialetako batean, edo euskaraz edo gaztelaniaz, egiteko bezain beste, bai eta ingelesez ere.

XSLaren edukia

Programak ez du sarrerako soslai ezberdinetarako formakuntza osagarririk aurreikusten.

Alabaina doktoregoa ikerkuntzarako trebakuntza garaia delakoan, formakuntza jarduera ezberdinak aurreikusten dira -batzuk derrigorrezkoak eta beste batzuk hautazkoak-, doktoreaurreko urteetan egitekoak, hala nola: mintegiak (ikerkuntzarako trebakuntzako ikastaroak, doktorialak, gai baten inguruko mintegiak); zabalpen jarduerak (argitalpenak eta biltzar zientifikoak); eta ikerketa egonaldiak.

Programak 23 ikasle berri onar ditzake urtero. Beraz hautaketa bat egin behar du izen emateko aldietan egiten diren eskarien artean.

Hautaketa horretarako honako irizpideak jarraituko dira:

-30 puntura arte graduko edo lizentziaturako espediente akademikoagatik. Hemen batez besteko kalifikazioa zein titulazioa hartuko dira kontuan, komunikazioko titutluak maila gorenean balioetsiz.

-30 puntura arte masterreko espedienteagatik, maila gorenean balioetsiz EHUko Gizarte Komunikazioko Masterra.

-25 puntura arte ikerketa proiektuaren interesagatik.

-5 puntura arte hizkuntz gaitasunengatik.

-5 puntura arte lan esperientziagatik.

-5 puntura arte ikerkuntza esperientziagatik.

Izena emateko unean dokumentu bat erantsi beharko da 'bestelakoak' atalean, aipatu baremazioaren arabera Batzorde Akademikoak ebaluatu beharko duen ikerketaren proiektua zehazten duena. Halaber, baldin eta hautagaiak zuzendari posible batekin harremanetan badago, komeni da horren berri ere ematea dokumentu berean.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.