Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AINARA MIGUEL SAEZ DE URABAIN

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
ainara.miguel@ehu.eus

Informazio Zientzietan lizentziaduna (1998) eta doktorea (2006) Euskal Herriko Unibertsitatean, Ainara Miguel Sáez de Urabain Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitateko irakasle agregatua da UPV/EHUn, non ikasketa bisualekin zerikusia duten gaiak irakasten dituen (Korronte Estetiko Garaikideak, Arte Zuzendaritza eta Publizitatearen Historia) 2011. urtetik aurrera. Aurretik sei urte eman zituen Burgoseko Unibertsitatean irakasle.

Azken urte hauetan, hogeita hamarren bat artikulu eta kapitulu, eta bi argazki liburu argitaratu ditu. Lehenengoa, 1930ko hamarkadako gizarte gasteiztarraren erretratuari buruz, Vitoria: imagen de una ciudad en calma (Gasteiz: hiri lasai baten irudia); bigarrena, El tiempo detenido. Viejas fotografías del Condado de Treviño. 1900-1975 (Denbora gelditua. Trebiñoko Konderriko argazki zaharrak. 1900-1975). Biak saiatzen dira ikusten nola gizarteek euren argazkiak egiteko moduetan bere burua irudikatzen duten, bere ibilbideko gai errepikaria.

Era berean, beste gai zehatzagoen irudikapenean ere interesatua dago, alteritatea eta indarkeria, esate baterako; eta bere ikerketa lerroak, batez ere, ikus-entzunezko testuen analisian oinarritzen dira.