Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JORGE GUTIERREZ GOIRIA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
jorge.gutierrez@ehu.eus

Ekonomia Aplikatua Saileko irakaslea, eta Hegoa Institutuaren kidea (UPV/EHU).

Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Garapen eta Nazioarteko Lankidetzan masterraduna, Garapenari buruzko ikasketetan doktorea (tesian mikrofinantzak eta haien helburu sozial eta finantzarioak aztertuz).

Irakaslea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, eta honako master ofizial hauetan: Garapena eta Lankidetza (Hegoa, UPV/EHU), Finantzak eta Finantza-Zuzendaritza (UPV/EHU), Ekonomia Sozial eta Solidarioa (Gezki, UPV/EHU).

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Politiken Koherentziari buruzko Ikerketa Taldeko Ikertzaile Nagusia. Ikerketa lerroak: Garapenerako Nazioarteko Agenda eta bere finantzazioa, Nazioarteko lankidetza, Garapenerako Politiken Koherentzia, Etika finantzetan eta Mikrofinantzak, besteak beste.

Informazio gehiagorako:

https://scholar.google.es/citations?user=fD-bG00AAAAJ&hl=es

https://www.researchgate.net/profile/Jorge_Gutierrez-Goiria2