Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

360

Deskribapena

Jarduera honetan, gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egingo da atzerriko unibertsitate edo ikergune batean, eta ikasleak bere doktorego tesiaren gaiari dagokion ikertaldean lan egingo du. Gainera, ikasleak harrera zentroan egiten diren prestakuntza jarduera guztietan parte hartuko du, eta, oso bereziki, bere tesiarekin zerikusia duten ikerketa ildoekin lotutako mintegietan.

Emaitzak

Egonaldiaren bidez, doktoregaiak eduki eta ezagutza aurreratuak eta eguneratuak txertatu ahal izango ditu tesian, eta, horrez gain, erraztasunak jasoko ditu nazioarteko edo tutoretzakideko tesi bat egiteko. Ikerketa metodologien ezagutzak trukatzea baliagarria izango da, halaber, norberaren eta taldearen prestakuntza aberasteko eta bi unibertsitateetako ikertaldeen arteko loturak indartzeko.

Ebaluazio-sistemak

Ikasleak egonaldian egindako jarduerak justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dio zuzendariari, eta Doktorego Programaren batzorde akademikoak egiaztatuko du jardueraren azken emaitza.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

40

Deskribapena

Doktoregaiak hitzaldi bat prestatu beharko du bere arloko itzal handiko kongresu baterako gutxienez, eta bertan aurkezpena egin. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu: - Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea. - Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra. - Aurkezpena egitea kongresuan. - Doktoregaiak txosten labur batean biltzea bere iritziz kongresuan aurkeztu diren interes handieneko lanak.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu hitzaldia bilera zientifikoan izeneko jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko. - Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko. - Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko. - Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Kongresuko bertaratze ziurtagiria. - Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

5

Deskribapena

Mintegiok doktorego programako ikerketa ildoen arduradunek antolatuko dituzte; hizlariak programakoak bertakoak izan daitezke, edo kanpotik ekarritako itzal handiko ikertzaileak. Ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, hizlariak ikerketa aurreratuko gai bat aurkeztuko du, eta sakonago azalduko du gai horretarako tresnarik egokienak zeintzuk diren eta zergatik aukeratu diren.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar dituzte mintegiok: -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile batzuek aurkeztutako gaien analisi kritikoa egiteko. -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile senior batzuekin komunikatzeko, galderak egitearen bidez, edo informazioa eskatuz ikerketaren kontu zehatzen inguruan. -Doktoregaiak gai izatea aurkeztutako gaiaz eta ikerketa tresnez ateratako ondorioak idatziz adierazteko.

Ebaluazio-sistemak

Mintegiaren antolatzaileek ziurtatu beharko dute honako hauek betetzen direla: - Doktoregaiak mintegietara joatea: bertaratzea nahitaezkoa da. - Doktoregaiak ondorioen txosten bat egitea.

Izaera

Orduak

9

Deskribapena

Mintegi hauek txosten zientifikoen idazketan trebatzen dituzte ikasleak, testu zientifikoak osatzeko eta ikerlanak aurkezteko tresnen erabileran, eta ikerketaren eragina areagotzeko zabalkunde estrategietan. Arreta berezia jarriko da egoera errealen birsorkuntzan, ikerlanen komunikazio, defentsa eta zabalkunde gaitasunetan. Bereziki, ikerlanaren aurkezpen publikoa proposatzen da, 40 minutukoa gutxi gorabehera, eta ondoren egingo den eztabaidan, bertaratu diren pertsonen galderei erantzungo die doktoregaiak.

Emaitzak

Eskuratutako emaitzetatik abiatuta, txosten zientifiko bat prestatzeko gai izatea. Doktoregaia bere ikerketaren emaitzak aurkezteko tresnak erabiltzeko gai izango da. Era berean, komunikazio estrategia egokiak erabili ahal izango ditu, egindako ikerketak zehaztasunez transmititzeko. Doktoregaiak estrategia garrantzitsuenak hautatzen eta erabiltzen jakin behar du, ikerketaren eragina optimizatzeko. Era berean, ikerketa plana eta lortutako lehen emaitzak komunikatzeko gai izan behar du.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariak, egokitzat jotzen dituen kontrol prozeduren bidez, gaitasunen eskuratze maila eta ikaskuntza emaitzak ebaluatuko ditu.

Oferta Anual Actividades - Comun