Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GERMAN ARANA LANDIN

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
g.arana@ehu.eus

Germán Arana-Landín Donostian jaio zen 1973an. 1995ean Ingeniari Tekniko Mekanikoko titulua lortu zuen eta 1998an Industri Antolaketako Ingeniaritza . Ondoren, 2003an Euskal Herriko enpresen Kalitate Kudeaketen barnerapenari buruzko bere doktore-tesia aurkeztu zuen.

Bere esperientzia profesionalari dagokionez, 1996tik 1998ra Donostigas enpresan koordinatzaile tekniko gisa lan egin zuen. 1999an GDA industria enpresako zuzendari teknikoa izan zen. 2000. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle gisa hasi zen lanean, Enpresa Antolakuntza Sailean, eta 2003az geroztik irakasle titularra da. 4 urtez (2009-2013), Donostiako Eskola Politeknikoan Nazioarteko Harremanetarako dekanordea izan zen.

Ikerketari dagokionez, hainbat ikerketa-proiektutan egin du lan, esaterako, Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeetan eta Gipuzkoako eskualdeetako Enpresa Txiki eta Ertainen kudeaketa tresnak hobetzeko proiektuetan. Hainbat artikulu argitaratu ditu nazio eta nazioarteko aldizkarietan, batez ere, kalitate ereduei eta ingurumenaren kudeaketari buruzko arloetan.