Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Ingeniería de proyectos

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programan sartzeko, hautagai bakoitzaren profila ebaluatuko da.

XSLaren edukia

Honako irizpide hauek erabiliko dira, proportzio honetan, ikasleak doktorego programan onartzeko:

-espediente akademikoa (% 80)

-ingelesa jakitea (% 20)

Doktoregaiak frogatu beharko du ingelesean B2 maila (aurreratua) edo goragokoa daukala, Hizkuntzen Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoaren arabera. Irizpide honek puntuazioaren % 20 balioko du.

Como requerimiento adicional, el candidato o candidata deberá aportar un compromiso firmado por un profesor o profesora del programa de doctorado comprometiéndose, en su caso, a la dirección de la tesis doctoral, así como indicando la temática de la misma.

Asimismo, la comisión académica podrá solicitar una entrevista a los candidatos para aclarar y valorar cualquiera de los méritos alegados

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.