PREINSCRIPCION-MATRICULA-MASTER-2021-2022

Osasun Psikologia Orokorra Masterra

2021-2022 ikasturtea

Merezimenduen balorazioa

  • Espedientea: Espediente akademikoa (%90)
  • Euskara: Euskarazko titulu ofiziala (B2= 0,5) (%5)
  • Ingelesa: Ingeleseko titulazio ofiziala (B2= 0,5) (%5)

Egutegia

IZEN EMATEA Martxoaren 29tik maiatzaren 14ra
ONARPENA Ekainaren 11n
BERRESPENA Ekainaren 14tik 18ra
MATRIKULA Uztailaren 19tik aurrera

Izen ematea

2021-2022 ikasturtean Osasun Psikologia Orokorra Masterra egin nahi duten ikasleek martxoaren 29tik maiatzaren 14ra bitartean eman behar dute izena.

Izen ematea ONLINE bidez egingo da.

  • NANa, bizileku txartela, nortasun zedula edo pasaportea.
  • Ikasketen ziurtagiria, karrerako irakasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak adierazita (UPV/EHUko ikasleek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu behar).
  • Sarrera nota kalkulatzeko, kontuan hartuko da aurkeztutako espedienteko batez besteko nota. Ziurtagiri akademikoa aurkezten ez bada, kontuan hartuko den nota 5 izango da. UPV/EHUko ikasleen kasuan, 2021eko maiatzaren 14ko nota hartuko da kontuan.
  • Masterra egin nahi duten eta oraindik titulua eskatzeko moduan ez dauden graduko azken mailako ikasleek izena eman beharko dute, eta onartuak izango dira baldin eta matrikula egiteko unean titulu hori badute.
  • Psikologiako gradu edo lizentziatura titulua
  • Euskarazko titulazio ofiziala
  • Ingeleseko titulazio ofiziala
  • Eranskin gisa gehitu hizkuntza hautatzeko dokumentua.

Onarpena

Ekainaren 11n argitaratuko da onartuen zerrenda.

Izen ematearen egoera (onartua, baztertua edo itxaron zerrenda) hemen kontsultatu ahal izango da: izen ematearen egoera.

Berrespena

Ezinbestekoa da izen ematea BERRESTEA masterrean matrikulatu ahal izateko.

Masterrean BEHIN BETIKO onartutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute GAUR aplikazioan plaza berresteko argibideekin.

Ekainaren 14tik 18ra berretsi beharko da.

Matrikula

Matrikula presentziala uztailaren 19tik aurrera
Tokia: Psikologia Fakultatea

Matrikula egiteko behar den dokumentazioa:

  • NANaren fotokopia.
  • Psikologiako gradu tituluaren fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta jatorrizkoa, erkatu ahal izateko.
  • Ziurtagiri akademikoaren jatorrizkoa eta fotokopia (UPV/EHUko ikasleek izan ezik).
  • Euskarazko tituluaren jatorrizkoa eta fotokopia
  • Ingeleseko tituluaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Matrikularen prezio publikoak murrizteko edo salbuesteko eskubidea egiaztatzen duten agiriak, hala badagokio.
  • Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia (pdf, 75 Kb).
  • Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia (pdf, 174 Kb).
  • Argazki bat, izen-abizenak atzealdean jarrita.
  • Beka eskatzeko inprimakia edo eskaeraren frogagiria, eskaerarik eskatu bada.

Automatrikula. Aurreko ikasturteetan matrikulatutako ikasleak.

Automatrikula: Uztailaren 27 y 28an

Matrikula online bidez egingo da 2021eko uztailaren 27 eta 28an, aurrez hitzordua hartuta. UPV/EHUren webgunean argitaratuko da matrikulak formalizatu behar diren eguna. Matrikula formalizatzen ez badute esleitutako egunean, aurrerago formalizatu ahal izango dute matrikula egiteko ezarritako epean.