Gobernu ona

Gobernu ona

Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioa modernizatzeko gobernu-taldeak garatuko dituen ekimenen berri aurkituko duzu atal honetan. Helburua unibertsitate-komunitatearen komunikazioa eta parte-hartzea hobetzea da, bai erabakiak hartzen diren prozeduretan eta bai unibertsitatearen kudeaketan ere.

Zehazki:

  1. Arautegiak egiteko prozeduran parte hartzeko protokoloa. Errektoretza-taldeak proposatuko duen erregelamendu-mailako arau bat egin aurretik, izapide hau irekiko da, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek iritzia eman dezaten.

  2. Sinplifikazio administratiboaren prozedura. Tramite neketsuak, alferrekoak edo errepikatuak ezabatzeko asmoz, unibertsitate-komunitateari dei egiten zaio prozesu burokratikoa gehiegizkoa dela uste duen egoerak jakinaraz ditzan, premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioetara egokitzen ez delako.

  3. Arauen laburpen exekutiboak. 2021eko irailetik, gobernu taldearen ekimenez onartzen diren erregelamenduzko arauen hasieran, "laburpen exekutibo" bat egongo da, erabiltzaile-mailan horien edukiaren helburua eta funtsa azaltzeko.