XSLaren edukia

Finantza Egoeren Analisia27647

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27647

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.7.511.25
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburua ikasleei enpresa baten egoera ekonomiko-finantzarioa irakurtzeko eta interpretatzeko gutxieneko gaitasuna ematea da, bere iraganaren ezagutzaren bidez. Ezagutza horrek aukera emango du bere egungo egoerara eraman duten arrazoiak eta ondorioak azaltzeko, eta, ahal den neurrian, etorkizuna aurreikusteko.

Helburua ikasleek kontabilitatea erregistro eta balorazio eragiketez haratago balio duela ikustea litzateke. Kontabilitateko irakasgaien irakaskuntzan etengabe gogorarazi zaien bezala, ikusiko dute nola kontabilitate dokumentuek erabiltzaileei informazioa emateko balio dutela.

Irakasgaian enpresen azterketan erabilitako oinarrizko kontzeptuak aurkezten dira, Kontabilitate Agiriek emandako informazioaren bidez, bere alderdi guztietan; hau da, egituraren, finantzen eta ekonomiaren ikuspuntutik.



Irakasgai honen bidez, kontabilitatea enpresa-munduko hizkuntza espezializatu gisa ulertu nahi da; izan ere, bere lanbidean, ikasleak harremanak izango ditu enpresarekin, bai enpresako langile gisa, bai langileen ordezkari gisa, bai Giza Baliabideen arloko kudeaketaren arduradun gisa, bai kanpoko aholkulari gisa. Beraz, kontabilitateko informazioaren erabiltzaile izan daitezke, eta erabakiak hartzeko oinarrizko analisi-ezagutzak beharko dituzte.



Kontabilitateko informazioa aztertu ahal izateko, lehenik eta behin, beharrezkoa da informazio hori prestatzeko gutxieneko kontzeptuak eta teknikak ezagutzea. 2. mailako Kontabilitaterako Sarrera eta Finantza Kontabilitatea irakasgaiekin, guztiak Finantza Ekonomia I Sailak emandakoak, lortu izan dira beharrezko kontzeptu horiek.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Finantza agirietako informazioaren analisirako tresna garrantzitsuenak erabili empresa egoeraren diagnostiko egoki bat egiteko.



2. Urteko Kontuak aztertu eta interpretatu, teknika egokiak erabiliz, egoera ekonomiko finantzarioa eta errentagarritasunaren ikasketan sakonduz.



3. Oinarrizko diagnostiko bat osatu likidezia, kaudimena, bermeak, negozioaren handitzeko gaitasunari eta errentagarritasunari buruzkoa.



Ikasleek kontabilitate informazioaren erabilgarritasunaz konturatuko dira. Analisiaren bitartez, erabiltzaile ezberdinei negozioaren errentagarritasunari, egonkortasunari edo hazteko aukerei buruzko informazioa eman ahal izango zaie, hauek erabaki ekonomikoak modu informatuan har ditzaten.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1 GAIA: KONTABILITATE INFORMAZIOAREN JAKINARAZPENA

1.1 Sarrera

1.2 Urteko Kontuak

1.3 Kudeaketa Txostena

1.4 Auditoretza edo Ikuskaritza Txostena

1.5 Urteko Kontuen osatzea, onarpena eta uztea



2 GAIA: KONTABILITATE ANALISIRAKO SARRERA

2.1 Kontzeptua

2.2 Analisi motak

2.3 Analisiaren metodologia eta tresnak



3 GAIA: EGITURA EDO ONDARE ANALISIA

3.1 Egoera Balantze bersailkatua

3.2. Ondare analisiaren helburuak

3.3. Ondare analisian erabilitako tresnak



4 GAIA. FINANTZA ANALISIA: ERROTAZIO FONDOA, ERROTAZIO FONDOAREN BEHARRAK ETA BATEZ BESTEKO EPEAK

4.1. Finantza analisiaren helburuak

4.2. Jarduera ekonomikoaren zikloak

4.3. Finantza oreka minimoa

4.4. Errotazio Fondoa: kontzeptua, kalkulua eta kontrola

4.5. Errotazio Fondoaren beharrak

4.6. Errotazioak eta batez besteko epeak



5 GAIA. RATIO BIDEZKO FINANTZA ANALISIA

5.1. Epe laburrerako Kaudimena eta Likideziaren analisia

5.2. Epe luzerako analisia: Kaudimena, Autonomia eta Handitzeko Gaitasuna



6 GAIA. GALDUIRABAZI ORRIAREN ANALISIA

6.1. Egituraren eta joeren analisia

6.2. Merkataritza margin gordina



7 GAIA. ERRENTAGARRITASUNAREN ANALISIA

7.1. Errentagarritasun ekonomikoa

7.2. Finantza errentagarritasunaren, Zorpetzearen eta Finantza apalankamenduaren analisia

MetodologiaToggle Navigation

Finantza Egoeren Analisia ikasgaiak 6 kreditu ECTS ditu, ikaslearentzat 150 lanordu izango direnak. Ikasleak egin beharko dituen lanak hauexek izango dira:

Bertaratzea: 60 ordu

Eskola teoriko-praktikoetara bertaratzea: 60 ordu, horietatik 36 horas teorikoak eta 24 gelako praktikak izango dira.

Eskola ordu teorikoak: egitarauan agertzen diren gai desberdinen oinarrizko alderdien aurkezpen teoriko partehartzailea egingo da, eta baita hauek ulertzeko lagungarri diren ariketak ebatzi ere.

Eskola ordu praktikoak: Enpresa baten benetako Urteko Kontuak hartuta, eskola ordu teorikoetan ikasi diren ezagutzak aplikatuko dira enpresa horren egoera ekonomiko-finantzarioaren diagnostikoa egiteko.



Ez bertaratzekoak: 90 ordu

Ikasleak, eskuragarri jarri zaizkion materialeak eta gelan egin diren jarduerak ikasi beharko ditu, gai bakoitzeko gaitasunak menperatu ahal izateko.

Aldi berean, lan bat osatzen joango da bi pertsonetako taldeetan. Lan hori, ikasitako ezagutzak aplikatzeko helburuarekin, benetako enpresa baten analisia arlo guztietan (ondarea, finantzarioa, ekonomikoa) egitean datza.

Ikasleak, sortzen zaizkion galdera eta arazo guztiak, irakasleekin kontsultatu ahal izango ditu tutoretza orduetan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluaketa banako lan baten bidez egingo da. Lan horretan benetako empresa baten analisi ekonomiko-finantzarioa egingo da. Aukera hau izango dute eskola orduetara era jarraikor batean datozenak (%75eko bertaratzea)

Zer hartuko da kontuan balioespena egiteko:

- Aurkezpen garbia.

- Forma eduki minimoa: ikasturtean zehar ikusi diren analisi tresna guztien aplikazioa, analisia egiteko beharrezkoak diren datu guztiak lortzera bideratuko duena.

- Enpresaren egoerari buruzko diagnostikoa osatzeko datuen analisi egokia.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa, test motako proba teoriko bat (kalifikazioaren %20) eta proba praktiko bat (%80) izango dira. Proba horretan enpresa baten datuak aztertu beharko dira, ikasgelan ematen diren kontzeptuen arabera.



Ebaluazio jarraituan egon eta zatiren bat (test motako proba edo lana) gainditu ez dutenak ez-gainditutako zatietara aurkezteko aukera izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak:
Arbela, Transparentziak (ordenagailu eta proiektorea)
Ikasleak:
Ikasturte hasieran eskuragarri jarri zaion materialea
Teoria eta ariketak
Norberak hartutako oharrak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ikasgaiko irakasleak prestatutako materiala

Gehiago sakontzeko bibliografia

ESTADOS CONTABLES: ELABORACIÓN, ANÁLISIS E INTERPRETACIÓN. Archel Domech, P.; Lizarraga, Fermín y Sánchez, Santiago Ed. Pirámide, 2008.
ANALISIS DE ESTADOS CONTABLES (COMENTARIOS Y EJERCICIOS). Fco Javier Martínez García. Ed. Pirámide.
ANALISIS DE LA EMPRESA A TRAVES DE SU INFORMACION ECONÓMICO-FINANCIERA: FUNDAMENTOS TEÓRICOS Y APLICACIONES. Julián González Pascual. Ed. Pirámide.
ANALISIS DE LA EMPRESA A TRAVES DE SU INFORMACION ECONÓMICO-FINANCIERA: APLICACIONES PRÁCTICAS. Julián González Pascual. Ed. Pirámide.
ANALISIS DE ESTADOS FINANCIEROS, PLANIFICACIÓN Y CONTROL (COMENTARIOS Y CASOS PRÁCTICOS) Francisco Esteo Sánchez. Ed Centro de Estudios Financieros.

Aldizkariak

Revista Española de Financiación y Contabilidad: http://www.aeca.es/pub/refc/refc.htm

Revista "Partida Doble": http://www.partidadoble.es/

Revista "Técnica Contable": http://www.tecnicacontable.com/

Web helbideak

ERAKUNDE ARAUGILEAK
Instituto de Contabilidad y Auditoria de Cuentas (ICAC): http://www.icac.mineco.es/
International Accounting Standards Board (IASB): http://www.iasb.org/
ASOCIACIONES ACADÉMICAS Y PROFESIONALES:
Asociación Española de Profesores Universitarios de Contabilidad (ASEPUC): http://www.asepuc.org/
Asociación Española de Contabilidad y Administración de Empresas (AECA): http://www.aeca.es/
European Accounting Association (EAA): http://www.eaa-online.org/associations/eaa/index.asp

BESTE BATZUK
Comisión Nacional del Mercado de Valores (CNMV): http://www.cnmv.es/index.htm
Diario económico (Cinco dias): http://www.cincodias.com/
Glosario de términos contables: http://iasplus.deloitte.es/central.asp

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BLANCO IBARRA, FELIPE
  • BLANCO ZAITEGI, GOIZEDER
  • DEL CASTILLO DURAN, ASIER

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:30 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-16:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak