XSLaren edukia

Delitugilearen Tratamendu Psikologikoa26197

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Kriminologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26197
Murrizketak
"Delitugilearen Tratamendu Psikologikoa" irakasgaian matrikula egiteko, "Psikopatologia" gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kriminologoak jokabide kriminalarekin erlazionaturiko alderdi desberdinen inguruko formakuntza zientifikoa izan behar du, diziplinarteko formakuntza hain zuzen. Horietako alderdi batzuk delinkuentziaren prebentzio eta tratamenduaren kontzeptu eta metodoen inguruko ezagutza zabala izatean datza.

Irakasgai honen bidez, lortu nahi da ikaslea gai izatea delitugileekin egindako prebentzio eta esku-hartze eremuak ulertzeko, ebaluatzeko eta erabakiak hartzeko ikuspegi ekologiko batetik eta delituzko gertaeraren analisi maila desberdinetatik: indibiduala, pertsonartekoa, egoerakoa eta makrosoziala. Honela, delitugileekin esku-hartzerako tratamendu orokorrak eta programa zehatzak aztertuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

• Pentsamendu kriminologikoaren garapena ezagutzea eta ezagutza horiek delituzko jokabidea azaltzeko aplikatzen jakitea delituak prebenitzeko asmoarekin.

• Kriminaltasunari loturiko prebentzio edo/eta esku-hartze programa eta estrategiak sortu eta ebaluatzeko gai izatea.

• Delitugile baten nortasun ezaugarriak, arrisku faktoreak, azalpen kriminologikoak, arrisku kriminalaren aurreikuspena eta aurre egiteko erabil daitekeen aspektu terapeutikoak antzemateko gai izatea.

• Gatazken ebazpenerako eta erabaki hartzeetarako teknika eta prozedurak ezagutu eta aplikatzea.

• Tratamendu bidez birgizarteratzea emateko eta kartzelen efektu negatiboak gutxitzeko beharrezkoak diren baliabideak ezagutu eta eskuratzea.

• Beste aditu batzuekin taldean lan egiteko gai izatea eta horretarako hizkuntza psikologikoa, soziologikoa, juridikoa, medikua eta teknikoa ezagutzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakasgaiaren programako eduki teorikoak bi bloke nagusitan banatzen dira. Jarraian zehazten dira:



A BLOKEA: Delinkuentziari sarrera eta tratamendu psikologikoak

1. Gaia. Delinkuentzia eta tratamendu psikologikoa

2. Gaia. Eredu terapeutiko orokorrak eta aldaketa pertsonala

3. Gaia. Delitugileen errehabilitazioari buruzko teoriak



B BLOKEA: Tratamendu Psikologikoen diseinua, aplikazioa, mantentzea eta eraginkortasuna

4. Gaia. Beharrizan terapeutikoak eta tratamenduaren formulazioa

5. Gaia. Delitugileen tratamendua

5.1 Gaitasun eta ohitura berrien irakaskuntza

5.2 Pentsamenduaren garapena eta berregituratzea

5.3 Erregulazio emozionala eta amorruaren kontrola

6. Gaia. Lorpenen mantentzea eta berriro ez jauzteko prebentzioa

7. Gaia. Kartzeletako tratamendu programak

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistralak (42 ordu presentzial)



Oinarrian, irakaslearen azalpenak izango dira; irakasgaiaren eduki teorikoa transmititzeko helburuarekin. Ikasleen parte hartzea bultzatuko da eta ikus-entzunezko baliabideak erabiliko dira edukiei aplikagarritasun zuzena emateko asmoz edota ikasleetan gaiari buruzko interesa areagotzeko.

“Edukien” atalean deskribatutako gaiak irakatsiko dira.



Klase praktikoak (18 ordu presentzial)



Praktikek metodologia parte-hartzailea jarraituko dute eta ondorengo jarduerak egingo dira besteak beste:

• Kasu klinikoen azterketak

• Ariketak

• Informeen azterketa

• Informazio bibliografikoaren bilaketa

• Bideoen azterketak eta hausnarketak

• Gidatutako lanak: tratamenduen diseinua, irakurketa zientifikoak



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa hiru atal ezberdinez osatua dago: Eduki teorikoen ebaluazioa, eduki praktikoen ebaluazioa eta irakasgaian zehar eginiko talde lan baten ebaluazioa. Irakasgaiaren azken kalifikazioa hiru atal hauen batuketa izango da, betiere zati bakoitza gainditua izan bada.



Irakasgaiaren edukien ebaluazio azterketa teoriko baten bitartez izango da. Batetik, test erako azterketa, non aukera anitzeko erantzunak egongo diren; akatsek ez dute punturik kenduko baina gainditzeko galderen %65 erantzun beharko da zuzen. Bestetik, galdera irekiak ere egongo dira. Test motako azterketa gainditu beharko da galdera irekien atala zuzentzeko. Atal praktikoaren ebaluazioa, klase praktikoetan zehar egindako txostenen bitartez izango da. Delitugileekin esku hartzeko berariazko programei buruzko talde lana data zehatz batean entregatu behar den txosten batekin eta lanari buruzko ahozko aurkezpen batekin ebaluatuko da. Irakasgaiaren azken nota atal teorikoko (gehienezko puntuazioa: 6), praktikoko (gehienezko puntuazioa: 2) eta talde laneko (gehienezko puntuazioa: 2) puntuazioen batura izango da, betiere zati bakoitza gainditu baldin bada.



Azken ebaluazioa egitea aukeratzen duten edo klaseetara joan ez diren ikasleentzat (eta ebaluazio jarraitua egin ezin dutenentzat):

Ikasle hauek azterketa teoriko-praktikoa egin beharko dute. Irakasgaiaren azken nota atal teorikoko (gehienezko puntuazioa: 8) eta praktikoko (gehienezko puntuazioa: 2) azterketen puntuazioen batura izango da, betiere zati bakoitza gainditu baldin bada.



Atal teoriko eta praktikoen azterketan bi eratako ebaluazioa egongo da. Batetik, test erako azterketa non aukera anitzeko erantzunak egongo diren; akatsek ez dute punturik kenduko baina gainditzeko galderen %65 erantzun beharko da zuzen. Bestetik, galdera irekiak ere egongo dira. Test motako azterketa gainditu beharko da galdera irekien atala zuzentzeko.



Deialdiari uko egiteko prozedurari dagokionez, Titulazio Ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluari jarraituz, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa protokoloaren harira, normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere (3.puntua).



UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, lanak kopiatzea, jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan (2.a puntua).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasle hauek azterketa teoriko-praktikoa egin beharko dute. Irakasgaiaren azken nota atal teorikoko (gehienezko puntuazioa: 8) eta praktikoko (gehienezko puntuazioa: 2) azterketen puntuazioen batura izango da, betiere zati bakoitza gainditu baldin bada.



Atal teoriko eta praktikoen azterketan bi eratako ebaluazioa egongo da. Batetik, test erako azterketa non aukera anitzeko erantzunak egongo diren; akatsek ez dute punturik kenduko baina gainditzeko galderen %65 erantzun beharko da zuzen. Bestetik, galdera irekiak ere egongo dira. Test motako azterketa gainditu beharko da galdera irekien atala zuzentzeko.



Azken ebaluazioan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa protokoloaren harira, normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere (3.puntua).



UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, lanak kopiatzea, jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan (2.a puntua).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Redondo, S. (2017). Evaluación y Tratamiento de Delincuentes: Jóvenes y Adultos. Madrid: Pirámide.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Garrido, V. (1993). Técnicas de tratamiento para delincuentes. Madrid. Fundación Ramón Areces.



Redondo, S. y Sánchez-Meca, J. (2003). Guía de tratamientos psicológicos eficaces para la delincuencia juvenil. En M. Pérez, J.R. Fernández-Hermida, C. Fernández y I. Amigo (Eds.), Guía de tratamientos psicológicos eficaces (pp. 183-214). Madrid: Pirámide.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Asociación Psiquiátrica Americana (2013). Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales (DSM-5). Madrid: Editorial Médica Panamericana.

Echeburúa, E., Amor, P.J. y Fernández-Montalvo, J. (2002). Vivir sin violencia. Madrid: Pirámide.

Garrido, V. (2003). Psicópatas y otros delincuentes violentos. Valencia: Tirant lo Blanch.

Garrido, V. (1993). Técnicas de tratamiento para delincuentes. Madrid: Fundación Ramón Areces.

Redondo, S. (2002). Delincuencia sexual y sociedad. Barcelona: Ariel.

Segura, M. (1985). Tratamientos eficaces de delincuentes juveniles. Madrid: Ministerio de Justicia.

Aldizkariak

Criminology.
British Journal of Criminology.
Psychology, Crime and Law.
Journal of Sexual Aggression
Boletin Criminológico.

Web helbideak

Instituto Andaluz Interuniversitario de Criminología de Málaga. https://www.facebook.com/IAICMalaga Sociedad Española de Investigación Criminológica (SEIC). http://www.criminologia.net/reic.php Centro Reina Sofía para el Estudio de la Violencia. www.centroreinasofia.es
Grupo de Estudios Avanzados en Violencia. http://www.ub.edu/geav
Sociedad Española de Investigación Criminológica. http://www.criminologia.net
Institución penitenciaria del Estado http://www.institucionpenitenciaria.es/web/portal/index.html
http://www.boletincriminologico.uma.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALONSO ARBIOL, ITZIAR
  • CIPITRIA LEANIZBARRUTIA, IRAIDE
  • SOROA MARTINEZ, GORETI

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:30-19:30 (1)

16-30

15:30-17:30 (2)

17-21

17:30-19:30 (3)

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

17:30-19:30 (1)

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:30-11:30 (1)

11:30-13:30 (2)

22-30

09:30-11:30 (3)

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • eAULA 3.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • eAULA 3.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

11:30-13:30 (1)

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)