XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • G1. Portaera kriminalaren eta hura prebenitzeko, haren aurrean erreakzionatzeko eta biktimak tratatzeko gizarte- eta erakunde-sistemen oinarri terminologikoak, oinarrizko jakintza-oinarriak, oinarri antropologikoak, juridikoak, psikologikoak eta soziologikoak eduki eta ulertzea, eta eskuratutako jakintzak sistematizatu, kritikoki aztertu, bateratu eta laburbiltzeko erabateko ahalmena agertzea, betiere berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta bakearen kulturaren sustapenari lotutako oinarrizko eskubideekin bat etorriz.
  • G2. Ikasleak gai izatea delitugileekin (gazte eta helduekin) esku hartzeko garaian, graduko ikasketetan eskuratutako jakintzak eta teknikak behar bezala aplikatzeko, eta, horretarako, egoera kriminologikoak aztertu eta ebaluatzea, delinkuentziaren prebentzio eta tratamenduaren arloan jardunbide egokiak zein diren jakin eta ezartzeko eta proiektuak formulatu, diseinatu eta kudeatzeko.
  • G3. Bakarka edo talde-lanean, errealitatearen behaketatik abiatuta eta/edo informazio-iturri dokumentalak edo informazioaren teknologia berrien bitartez lortutako informazio-iturriak behar bezala erabiltzearen bidez informazio garrantzitsua era sistematizatuan bilatzeko, eta lortutako datu eta informazioak ulertu, interpretatu, teoria egokiekin lotu eta diziplinarteko talde-lan baten barruan txertatzeko gai izatea.
  • G4. Lortutako datu eta informazioetatik abiatuta argudioak eta proposamenak egokiro eta taxuz azaltzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko gaitasuna izatea (multimedia-tresnak eta Internet erabiliz), eta genero-berdintasunaren eta gatazkak konpontzeko kulturaren garrantzia balioestea.
  • G5. Ikaslea ikasteko prozesua era jarraitu eta autonomoan kudeatzeko gaituko duten ikaskuntza-trebetasunak eskuratu izana, beharrezkoa den etengabeko prestakuntzarako zein ondorengo espezializazio-ikasketei behar bezala aurre egiteko.