XSLaren edukia

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Historia25786

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25786

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1015
Ordenagailuko p.57.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiak ikasleari jarduera fisikoak praktika sozialaren eremu bezala aurkezten dizkio, bere egungo konfigurazion eragiten duten prozesu historikoen ezagutzatik abiatuz. Aro gaurkideko mendebaldeko Europan zentratzen da. Lagungarria da ikasleek uler eta balora ditzaten jarduera fisikoen dibertsitate eta eboluzioa, garaian garaiko gizarte aldaketa orokorrekin lotuz. Gainera lagundu egiten die ere eboluzio hori publiko ezberdinei, adituei zein aditu ez direnei, azaltzeko gaitasuna garatzen.



Irakasgaia ikasketa planaren M01 "Giza motrizitatearen portaera eta gizarte oinarriak" moduluaren osagaia da. Gizarte eta Legedia zientzien adarraren oinarrizko irakasgaia da, eta bereziki lotuta dago modulu bereko Jarduera fisikoen Soziologia eta Jarduera Fisikoen Hezkuntza irakasgaiekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN BERARIAZKO GAITASUNAK (JORRATU ETA EBALUATZEN DIRA):



CE1.Jarduera fisikoen eremuaren garapena gauzatu duten prozesu historiko nagusiak identifikatu eta ulertzea, gizartearen aldaketa orokorrekin duten erlazioaren bitartez azalduz.



CE3. Informazioa eskuratu, ulertu eta elaboratu, jarduera fisikoei buruzko prozesu historikoak publiko aditu eta ez adituari ezagutzera emateko, testu prozesazailez idatziko txosten akademikoen eta irudi eta ikusentzunezko euskarrien bitartez.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



G017 - Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko literatura zientifikoa ulertzea, bertako hizkuntzetan eta zientziaren eta teknologiaren esparruan erabiltzen diren beste hizkuntza batzuetan. Landu, ebaluatu eta kalifikatzen da.



G018 - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) JFKZren esparruan aplikatzen jakitea. Landu, ebaluatu eta kalifikatzen da.





IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:



- Ikaslea jarduera fisikoak historikoki baldintzatzen dituzten eragileak identifikatu eta analizatzeko gai izango da. Era berean, eragile horien garrantzia erlatiboa bereizteko gai izango da. Hori guztia diziplinean eragina duten ikuskera teoriko ezberdinetatik.



- Ikaslea eragileek jarduera fisikoak historikoki nola baldintzatzen dituzten ahoz eta idatziz azaltzeko gai izango da, lanak egiten, ahozko aurkezpenak egiten eta azalpen-, argudio- edo analisi- galderei erantzuten. Lan, aurkezpen eta erantzun horiek guztiak informazio egokian oinarritu behar dira, zehaztasun maila egokia izan behar dute, kontzeptu-argitasuna, egituraketa eta ordena islatu behar dute, arguditazeko eta sintesiak egiteko gaitasuna eta edukiak testuinguru historikoan jartzeko gaitasuna demostratu behar dute, eta formato zaindua izan behar dute (itxura, irakurgarritasuna, ortografia, aipu eta erreferentzia sistema...)



- Ikaslea gai izango da jarduera fisikoen eta praktiken historiari buruzko informazioa bilatzeko eta kudeatzeko, jarduerei buruz dituen ezagupen teorikoekin erkatuz.



- Ikaslea jarduera fisikoen historiaren ikuspegiren bati buruzko sakontze-lan bat egiteko gai izango da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

0. Sarrera: Irakasgaiaren gaitasun eta helburuak.



1. Historiaren kontzeptua. Jarduera fisikoen historia tradizionala eta kritikoa. Jarduera fisikoa eta gizarte-praktika.



2. Jarduera fisiko modernoen garapena Europan, Espainian eta Euskal Herrian.



2.1. Kirol joko tradizionaletik kirol modernora. Kirolaren garapena Ingalaterran. Jarduera fisikoak Europan, Espainian eta Euskal Herrian XIX. mendean.

2.2. Kirol kulturaren sarrera eta finkapena Europan, Espainian eta Eukal Herrian.

2.3. Jarduera fisiko-deportiboen garapena eta masa gizartea (1914-1940)

2.4. Kirol eredua bigarren Mundu Gerraren ostean. Jarduera fisikoak Espainian eta Euskal Herrian gerraostetik ekonomiaren garapenaren aldira arte (1939-1960)

2.5. Jarduera fisikoak garapen ekonomikoaren aldian. Jarduera fisiko eta deportiboak Espainian eta Euskal Herrian grapen ekonomikoaren alditik frankismoaren bukaera arte (1960-1975)

2.6. Kaliforniako jarduera fisikoen eredua eta kirol aisialdiaren hedapena. Jarduera fisikoak Espainian eta Euskal Herrian frankismoaren amaieratik Bartzelonako Joko Olinpikoetara.

2.7. Egungo joerak: kirolaren globalizazio eta merkaturatzea.



3. Heziketa fisikoaren historia.

3.1. Heziketa fisiko modernoaren sorrera.

3.2. Gimnastika nazionalistak XIX. mendearen lehen erdialdean.

3.3. Eskola eta gimnastika. Gimnastika analitikoen hedapena eta gimnasio burgesen hedapena (XIX. mendearen bigarren erdia)

3.4. Heziketa fisikoaren dibertsifikazioa

3.4.1. Esperimentalismo fisiologikoa. Entrenamenduaren eredua.

3.4.2. Kirola eta jokoa, gimnastikaren disziplinarismoaren aurrez aurre.

3.4.3. Eskolaren modernizazioa: eskolako higienetik heziketa integralera.

3.4.4. Naturalismoa: gimnasia naturala, eskultismoa, eskolako koloniak.

3.4.5. Heziketa fisikoa erregimen erregimen totalitarioetan.

3.5. Heziketa fisikoaren korronteak XX. mendeko bigarren erdian.

3.6. Hezikera fisikoaren gaur egungo joerak.



Gai praktikoak:



4. Bibliografia bilaketa. Informazioaren kudeaketa, irakurketa eta erabilera lan akademikoak egiteko. Erreferentzia bibliografikoen kudeaketa(Refworks edo Mendeley.



5. Agiri akademikoen betebehar formalak eta testu prozesatzaileen bitartez idaztea. Aipuen eta erreferentzia atalaren elaborazioa APA arauen arabera.



6. Jarduera fisikoen historiaren inguruko gai garrantzitsuak aditua den publikoari eta ez denari azaldu eta balioaraztea, horretarako testu, irudi eta ikus-entzunezko materialak sortuz.

MetodologiaToggle Navigation

A- Heziketa fisiko modernoaren garapenari buruzko gaiak klasean azaldu eta landuko dira, metodologia kooperatibo ezformalaren eta alderantziko gelaren bitartez. Ikasleek azalpenak jaso, materialak aztertu eta galderei erantzungo diete. Autoebaluazioa eta pareen arteko ebaluazioa formatiboa erabiliko da, gaiei buruzko galderei erantzuteko edo testu edo irudien iruzkin historikoak egiteko. Hala ere, kalifikazioari begira, ikasitakoaren ebaluazioa proba idatzien bitartez egingo da, galdera laburrei, azalpen-galderei edo klasean landutako galderei, testu edo irudiak komentatzeko eskakizunei edo antzerakoei erantzunez.



B- Ikasleek talde txikietan banatuko dira eta Euskal Herriko jarduera fisikoen historiari buruzko proiektu bat egingo dute, jarduera fisikoek aldaketa sozialekin duten harremana nabarmenduz. Lana Proiektuen Oinarritutako Irakaskuntza Kolaboratiboan (IKD-PBL) oinarrituko da.



C- Gai praktikoak, metodologiari buruzkoak, informatika gelako saioetan landuko dira, azalpen eta ariketen bitartez, eta proiektuaren bitartez zein proba idatzien bitartez ebaluatuko dira. Proietuan erabiliko dira eta haien bitartez landuko da IKT-en erabileraren inguruko konpetentzia (G018)



D- Ikuspuntu historiografikoari, kiroltzeari, kirol modernoaren garapenari eta kirolaren Espainiako eboluzioari buruzko gaiak agirien analisiaren bitartez landuko dira, eta proiektuaren zein proba idatzien bitartez ebaluatuko dira. proietuan erabiliko dira eta haien bitartez landuko da irakurketa zientifikoaren inguruko konpetentzia (G017)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZERO izango da (SUSPENTSOA).



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA.



- Euskal Herriko Jarduera fisikoen historiari buruz lankidetzan oinarritutako talde-egitasmoa (IKD-PBL) gauzatzea: entregagaik (%10), azken txostena (%30), azken aurkezpena (%10, nota honen zati bat ikaskideen arteko elkar-ebaluaziotik etor daiteke).



Denetara, beraz lanaren balioa notaren %50a da (entregagaiak %10, txostena %30, aurkezpena %10).



- IKT-en erabilera eta aipu-erreferentzien sistemaren erabilera: ordenagiluko zein paparezko ariketak eta galdera laburrak (%10)



- Kiroltzeari, Kirol modernoaren historiari eta Espainiako eta Euskal Herriko kirolaren garapenari buruzko proba idatzia(k) (%20)



- Heziketa fisiko modernoaren historiari buruzko proba idatzia(k)(%20)



Denetara, beraz, azterketek notaren %50a balio dute (%10 + %20 + %20)



Eskolak prestatzeko aldez aurretiko zereginak egitea aste bakoitzeko 0,07 puntuekin saritu daiteke, baldin eta eskatzen diren eta ondo egiten badira.



Oharrak:



1. Proba eta entregagai guztiak dira derrigorrezkoak.



2. Gutxieneko notak: Proiektuaren nota orokorrean zein azterketen bataz-besteko haztatuan, bietan gutxienez 5 puntu lortu beharko dira. Bestela irakasgaiaren nota gehienez 4,9 izango da.



3. Azterketetan galdera edo zati bakoitzean gutxienez 3 puntu atera behar dira, hamarren gainean. Ez badira lortzen, azterketaren gehienezko nota 4,9 puntukoa izango da, eta azterketa ez gainditua kontsideratuko da. Ondorioz, irakasgaiaren nota gehienez 4,9 izango da.



4. Ebaluazio jarria hautatzen duten ikasleak ezingo dira azken azterketara aurkeztu, ez badiote ebaluazio etengabeari uko egiten epe barruan eta idatziz.



Proba idatziak eta proiektuaren azken aurkezpena irakaskuntza-aldian egiteko asmoa badago ere, baliteke azken proba edo aurkezpena azterketa garaian egin behar izatea. Proben datak aldez aurretik argitaratuko dira irakasgaiaren gela birtualean.



G017 zeharkako gaitasuna (literatura zientifikoaren irakurketa) proiektuaren eta erreferentzia eta aipuen proba baten bitartez ebaluatuko da.



G018 zeharkako gaitasuna lankidetzan oinarritutako egitasmoaren bitartez eta proba baten bidez ebaluatuko da, Informazio eta Komunikazio Tekniken erabilera neurtuz.



Ebaluazio ez presentziala egon beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egongo dira 2022-2023 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta ordutegian.



Ebaluazio jarraituari uko egitea:



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegiaren arabera lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita (data zehatza irakasgaiaren gela birtualean argitaratuko da). Bestela, ezingo du azken ebaluazio sistema erabili.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:



Lehendabiziko bederatzi asteetan ebaluazio jarraituari uko egiten diotenek azken proba bat egin behar dute, irakasgaiaren ehuneko ehunez ebaluatuak izateko.



Proba edukien ezagutza eta ulermenean zein irakasgaiaren gaitasunetan oinarrituko da. Proba test moduko galderez, galdera laburrez, azalpen- eta argudio-galderez,testu edo irudien iruzkintzeko eskakizunez eta proba praktikoez osatuta izan daiteke, ebaluazio jarraitua jarraitu duten ikasleek landutako ezagutzak eta gaitasun berberak ebaluatu ahal izateko. Azterketa proba ezberdinek osa dezakete, eta baliteke probaren zati bat ordenagailu gelan egin behar izatea, ariketa praktiko bezala. Proba luzea izango denez, saioen ordutegia argitaratuko da.



Azterketan, eduki praktikoen artean, egitasmoaren edozein zatia azaltzea eskatu daiteke. Hori dela eta, ikasle hauei gomendatzen zaie ebaluazio sistema jarraituan eskatzen den proiektuaren antzekoren bat prestatzea. Edozein kasuan, proiektu originala izan behar da, ikasleak berak prestatua.



DEIALDIARI UKO EGITEA:



1.Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.Ebaluazio etengabeari garaiz eta idatziz uko ez dioten ikasleek deialdiari uko egiteko, idatziz adierazi beharko dio irakasleari irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino lehen. Kasu honetan ez zaizkie gordeko ezohiko deialdirako gainditutako proben edo lanen notak.

3.Ebaluazio etengabeari uko egin dioten ikasleen kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.



- Etengabeko ebaluazioa jarraitu duten ikasleek, ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordetzeko aukera izango dute eta ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek, aukera izango dute deialdiari uko egiteko, horretarako, ebaluazioko proba osatzen duten azterketara edota burutu beharreko zereginak ez aurkeztea nahikoa izango da.



- Azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleentzat, ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek, aukera izango dute deialdiari uko egiteko, horretarako, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Ebaluazio ez presentziala egon beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egongo dira 2022-2023 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta ordutegian.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren eGelan agertuko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Almeida, A. S. (2004). Historia social, educación y deporte. Lecturas sobre el origen del deporte contemporáneo. Universidad de las Palmas de Gran Canaria.

American Psychological Association. (2020). Publication manual of the American Psychological Association : the official guide to APA style (7th ed.). American Psychological Association.

Ayerbe, E. (Ed.). (2001). Deportes y juegos populares vascos: cultura física, juego y desafío. Ostoa.

Ayerbe, E. (Ed.). (2001). El mundo del deporte: competición, salud y espectáculo. Ostoa.

Calatayud, Francisco. (2002). De la gimnasia de Amorós al deporte de masas (1770-1993): Una aproximación histórica a la educación física y el deporte en España. Ayuntamiento de Valencia.

Capistegui, Fco. Javier, y Leoné, Santiago. (2010). Cien años de relación entre los navarros y el deporte (1901-2001). Eunsa.

Díaz, Jose Antonio. (2008). Euskal kirolaren eta selekzioen historia. Historia del deporte y las selecciones vascas. 2 tomos. Euskal Kirol Federazioen Batasuna. Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

During, B. (1993). La crisis de las pedagogías corporales. Unisport.

Estomba, F. (2016). Competir en años convulsos. Deporte, política y sociedad en Bizkaia durante la II República y la guerra civil. Artgerust.

García García, Jorge. (2015). El origen del deporte femenino en España. Ed. del autor.

Guttmann, A. (1991). Women’s Sports: A History. Columbia University Press.

Hargreaves, J. (1994). Sporting females: Critical issues in the history and sociology of women’s sports. Routledge.

Iglesias, J. C. (1991-1993). El deporte en España (3 vol). Barcelona, España: Lunwerg.

Mandell, R. D. (1988) Historia cultural de deporte. Bellaterra.

Parlebas, P. (1998). Elementos de sociología del deporte. Unisport.

Pastor, J. L. (1997). La Educación Física en España: fuentes y bibliografía básica (1883-1961). Universidad de Alcalá.

Pastor, J. L. (1997). El espacio profesional de la Educación Física en España: génesis y formación (1883-1961). Universidad de Alcalá.

Pastor, Jose Luis. (2000). Definición y desarrollo del espacio profesional de la Educación Física en España (1961-1990). Universidad de Alcalá.

Publication manual of the American Psycological Association - 7th edition. (2019). American Psychological Association.

Pujadas, X. (Coord) (2011). Atletas y ciudadanos. Historia social del deporte en España 1870-2010. Alianza Editorial.

Rivero, A. (2003). Deporte y Modernización: La actividad física como elemento de transformación social y cultural en España, 1910-1936. Comunidad de Madrid.

Rodríguez López, J. (2000). Historia del deporte. Inde.

Salvador, J. L.(2004). El deporte en Occidente. Historia, cultura y política. Cátedra.

Sánchez García, R. (2020). Las cuatro heridas del deporte moderno. Piedra Papel Libros.

Sentamans, T. (2010). Amazonas mecánicas: engranajes visuales, políticos y culturales.España- Ministerio de Cultura.

Vázquez, B. (1989). La educación física en la educación básica. Gymnos.

Zagalaz, M.L. (2001). Corrientes y tendencias de la educación física. Inde.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Collinet, C. (2000). Les grands courants d’éducation physique en France. PUF.
Defrance, J. (1987). L’excellence corporelle: La formation des activités physiques modernes. 1770-1914. PUF – Revue S.T.A.P.S.
Gleyse, J. (1995). Archéologie de l’éducation physique au XXe siècle en France. PUF.
Guttmann, A. (1978). From ritual to record: the nature of modern sports. Columbia University Press.
Christensen, K., Guttmann, A. eta Pfiser (Eds.). (2001). International encyclopedia of women and sports (3 vols.). MacMillan.
Marsault, C. (2009). Socio-histoire de l’éducation physique et sportive. PUF.
Rauch, A. (1983) Le souci du corps. Histoire de l’hygiene en éducation physique. PUF.
Zoro, J. (2002). Images de 150 ans d’E.P.S. Association des Enseignants d’EPS.

Aldizkariak

Apunts Educación Física y Deportes.
E.P.S (Éducation Physique et Sports)
Journal of Sport History
Journal of the Phylosophy of Sport.
Lecturas: Educación Física y Deportes ( http://www.efdeportes.com/ )
Materiales para la Historia del Deporte
Perspectivas de la Actividad Física y el Deporte (https://www.upo.es/revistas/index.php/materiales_historia_deporte)
Quel Corps?
The International Journal of the History of Sport

Web helbideak

Se presentarán en el curso eGela de la asignatura.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ETXEBESTE OTEGI, JOSEBA
  • ITURRICASTILLO URTEAGA, AITOR
  • RUIZ DE ARCAUTE GRACIANO, FRANCISCO JAVIER
  • ETXEBESTE OTEGI, JOSEBA
  • MARTINEZ DE SANTOS GOROSTIAGA, RAUL
  • RUIZ DE ARCAUTE GRACIANO, FRANCISCO JAVIER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

10:30-12:00 (1)

10:30-12:00 (2)

26-30

09:00-10:30 (3)

10:30-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:30-12:00 (1)

17-17

10:30-12:00 (2)

21-21

10:30-12:00 (3)

24-24

10:30-12:00 (4)

25-25

10:30-12:00 (5)

28-28

12:00-13:30 (6)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

10:30-12:00 (1)

23-23

10:30-12:00 (2)

26-26

12:00-13:30 (3)

29-29

12:00-13:30 (4)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

09:00-10:30 (1)

12:00-13:30 (2)

26-30

12:00-13:30 (3)

10:30-12:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - . (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:30-12:00 (1)

17-17

10:30-12:00 (2)

21-21

10:30-12:00 (3)

24-24

10:30-12:00 (4)

25-25

10:30-12:00 (5)

28-28

10:30-12:00 (6)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-10:30 (1)

17-17

09:00-10:30 (2)

21-21

09:00-10:30 (3)

24-24

09:00-10:30 (4)

25-25

09:00-10:30 (5)

28-28

09:00-10:30 (6)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

10:30-12:00 (1)

23-23

10:30-12:00 (2)

26-26

10:30-12:00 (3)

29-29

10:30-12:00 (4)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

13:30-15:00 (1)

23-23

13:30-15:00 (2)

26-26

13:30-15:00 (3)

29-29

13:30-15:00 (4)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

09:00-10:30 (1)

23-23

09:00-10:30 (2)

26-26

09:00-10:30 (3)

29-29

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:00-13:30 (1)

23-23

12:00-13:30 (2)

26-26

12:00-13:30 (3)

29-29

12:00-13:30 (4)

Irakasleak