XSLaren edukia

Kanpoko Praktikak25805

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
25805
Murrizketak
Kanpoko Praktikak irakasgaian matrikula egiteko,150 kreditu gaindituta izan behar dira.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIPTOREA

Kanpoko praktikek esku-hartzea edo kudeaketa benetan egin behar den egoeretan lortutako gaitasunak aplikatzea ahalbidetzen dute, harrerako erakundeko instruktoreak proposatutako programa baten arabera. Ildo horretatik, erakundearen espezialitate-arloaren arabera, gaitasunak jarraian azalduko diren ezagutza espezifiko eta komunei dagozkienak izango dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKO GAITASUNAK

MEC2 Ikasleek eskuratutako ezagutzak beren lanean edo bokazioan aplikatzen jakitea, modu profesionalean, eta argudioak emanez eta defendatuz, eta beren ikasketa arloaren barneko arazoak konponduz, agerian uzten diren gaitasunak edukitzea.



GAITASUN OROKORRAK

G019 Lidergorako, pertsonen arteko harremanetarako eta taldean lan egiteko trebetasunak garatzea.

G020 Egoera berrietara egokitzeko, arazoak konpontzeko eta modu autonomoan ikasteko gaitasunak garatzea.

G021 Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea.

G022 Lana behar bezala egiteko nahitaezkoak diren printzipio etikoak ezagutzea, eta horien arabera jardutea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK

GE1. Gorputz eta kirol jardueren eta jolas jardueren programen planifikazioa, antolaketa, zuzendaritza eta kontrola testuinguruan sartu, buruzagitzaren, pertsonen arteko harremanen eta talde-lanaren trebetasunak garatuz.

GE2. Laneko egoeretan gorputz eta kirol jardueren eta jolas jardueren programen planifikazioan, antolaketan, zuzendaritzan eta kontrolean lagundu eta esku hartu, profesional batek gainbegiratuta, bikaintasuneko eta kalitateko ohiturak garatuz, eta lanbide-jardun egokirako beharrezkoak diren printzipio etikoen barruan arituz.

GE3. Txosten arrazoitu bat eginez gogoeta kritikoa egin praktiketan eskuratutako lanbide-esperientziari buruz. Alde horretatik, esku-hartzea beharrizan sozialei, helburu espezifikoei eta testuinguruaren ezaugarriei, esku-hartzearen arloaren kalitate-estandar propioei eta lanbide-jardun egokirako beharrezko printzipio etikoei nola egokitzen zaien baloratu beharko da, eta hobetzeko alternatibak proposatu beharko dira.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Praktikak egiteko lau eremu edo arlo daude:



-Jarduera Fisikoa eta Ongizaterako Osasuna

-Kirol Entrenamendua

-Kirol Gestioa eta Aisialdia

-Berrikuntza Teknologikoa eta Irakaskuntza



Metodologia:



Metodologia aldetik, irakasgaia hainbat prestakuntza-jardueraren bitartez tratatuko da. Jarduera horiek, hainbat eratakoak izango dira, praktiken izaeraren nahiz helburu batzuk eta besteak lantzen direneko testuinguruaren arabera:



‐Bilera eta/edo eskola presentzialak, Fakultateko tutorearekin aurretiaz ezarriak; horietan, orokorrean, irakasgaiaren barruan lantalde berari dagozkion ikasle guztiak egingo dira. Egoera horiek egokiak dira eztabaida zuzenduetarako, gogoeta-lanetarako, kasu praktikoen azterketarako, eta antzeko jardueretarako.



‐Zentro edo erakundean jardutea. Jarduerak, instruktoreak ezartzen duenaren arabera egingo dira, baina ikaslearen lanaren ardatza, batik bat, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduatuaren lanpostu horren etorkizuneko lanbide-jardunaren funtsezko elementuak izango dira.



-Ikasleak tarteko jarraipen-txostena egingo du, ahal dela praktiken iraupenaren erdia igaro ondoren. Tutoreak eskatzen dionean egin beharko du, azken txostenaren eranskin berberaren arabera. Txosten horretan, prestakuntza proiektuaren garapenaren balorazioa agertuko da.



-Orientazio modura ezartzen da ikasleek gutxienez 110 ordu presentzial (11 kreditu) eman beharko dituztela praktikak egin behar dituzten erakundean, eta gutxienez beste 10 ordu (kreditu bat) Fakultateak esleitutako tutorearekin egin beharreko bilera eta tutoretzetan.



Praktiketan LAU FASE egongo dira:



- Harremanetan jarri

- Behatu

- Esku hartu

- Ebaluatu

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai hau egin ahal izateko, nahitaezko baldintza izango da titulua lortzeko beharrezkoak diren kredituetatik 150 gutxienez gaindituta izatea.



UPV/EHUko ikasleek erakunde laguntzaileetan egiten dituzten kanpo praktika akademikoak 2019ko uztailaren 24ko Erabakiaren bidez araututa daude, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearen erabakia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 12an onartu zuena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 80
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasle tutoreak erabakiko du ikasleen azken kalifikazioa. Horretarako, kontuan hartuko du instruktorearen amaierako txostena (IV. eranskina), baita ikasleak entregatutako jarraipen-txostena eta memoria (V. eranskina) ere.



Azken kalifikazioaren % 80 instruktorearen amaierako txostenaren mendean egongo da. Gainerako % 20a, berriz, ikasleak entregatutako txosten eta memoriaren mendean egongo da.



Irakasgaia gainditutzat eman ahal izateko, alde bien puntuazioa gehieneko kalifikazioaren % 50etik gorakoa izan beharko da.



Instruktoreak praktiketako ikasleari buruzko amaierako txostenean bete behar duen balorazio-galdetegian kontuan hartu behar da irakasgai honetan garatu beharreko gaitasunak noraino bete diren.



Tutoreek, praktiken izaera eta arloa kontuan hartuta, instruktorearen amaierako txostenean (IV. eranskina) definitutako gaitasunen adierazle edo errubrikak aldatu ahal izango dituzte, egindako praktiken berezitasunetara egokitzeko. Nolanahi ere, egindako aldaketen berri emango diete zerikusia daukaten ikasle guztiei, praktiken hasieran.



Praktiken aldian denboraren % 20 baino gehiagoan agertu ezean, irakasgai horretan kalifikazio negatiboa jarriko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-IGLESIAS, M.L. et alii (arg.). El prácticum como compromiso institucional: los planes de prácticas. Santiago de Compostela: Unidixital, 2005.

-MARTÍNEZ MARTÍN, Rafael. La inserción laboral de los universitarios: evaluación de las prácticas en empresas en la Universidad de Granada. Granada: Granadako Unibertsitatea, 2002.

-MOLINA, Mª José eta Ana Mª Rico-Martín (koord.). Las prácticas de enseñanza como instrumento de formación. Madril: Síntesis, 2012.