XSLaren edukia

Irakasleak

NAIARA ORTUZAR MARKES

Ezagutza arloa
Giza Anatomia eta Enbriologia
Saila
Neurozientziak
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
naiara.ortuzar@ehu.eus

2006. urtean Biokimikan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ondoren, doktoretza-tesia egiteko Hezkuntza Ministerioaren doktoratu aurreko FPU beka bat lortu eta EHUko neurozientzietako doktore-gradua lortu zuen 2012an. Gaur egun, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle agregatua (doktore kontratatua) da, eta Medikuntza eta Fisioterapia Graduetako 1. mailako Giza Anatomia I eta Anatomia II irakasgaietan irakasten du, hurrenez hurren. Era berean, Anatomia II irakasgaiaren koordinatzailea izan da 2017/2018 ikasturtetik gaur egun arte.



Bestalde, LaNCE-Neuropharm ikerketa-taldeko kidea da, eta bere ikerketa lerroak ingurune aberastuak, estrategia neurobabesle gisa, nerbio-sistema zentraleko patologietan (Parkinson gaixotasuna edo eskizofrenia kasu) duen eragina aztertzea du helburu. Urte hauetan, indexatutako 18 artikulu zientifiko, 3 liburu kapitulu eta taldearen ikerketa lerroarekin lotutako 3 dibulgazio artikulu argitaratu ditu. Horrez gain, hainbat estatuko zein nazioarteko kongresutan parte hartu du, eta baita EHUk, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak finantzatutako ikerketa-proiektuetan ere. Azkenik, 2 Gradu Amaierako Lan eta 5 Master Amaierako lan zuzendu ditu, eta gaur egun, 3 doktorego tesiren ko-zuzendaria da.