XSLaren edukia

Irakasleak

MAIALEN ALTUNA ETXEBERRIA

Ezagutza arloa
Gizarte Antropologia
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maialen.altuna@ehu.eus

Maialen Altuna Etxeberria irakaslea da Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean. Irakasle izan da Gizarte Antropologia Gratuan eta Gizarte Langintza Graduan.



Gizarte eta Kultur Antropologian Lizentziatua da eta Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterra du (UPV/EHU).



Ikerketa ibilbidea master amaierako lanarekin hasi zuen punk-rock taldeetan emakumeen parte hartzearen inguruko lan batekin, “Emakumeak punk-rock taldeetan” (2010). Urte berean, Tolosako Udaleko “Emakumeek Tolosako historiari egindako ekarpena” II Ikerketa Beka eskuratu zuen lehen frankismo garaiko genero femeninoaren eraikuntzaren inguruko ikerketa gauzatuz.



2013-2016 urte bitartean tesi proiektua garatzen ibili da Zabalduz 2012 ikertzaileentzako programari esker, UPV/EHU eta AHOA Ahozko Artxiboarekin elkarlanean. Tesian lehen frankismoko genero identitateen eraikuntzak aztertzen ditu, botere harremanetan eta gorputzean zentratuz.



2015. urtean egonaldia egin zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko (Argentina) Filosofia Fakultateko Instituto Interdisciplinario de Estudios de Género taldean.



Antropologia zein historia diziplinetako hainbat talde eta ikerketa proiektutan hartu du parte, hala nola, AFIT eta Experiencia Moderna ikerketa taldeetan eta ANKULEGI AHOA. Ahozko Artxiboa elkarteetan.