XSLaren edukia

Irakasleak

KEPA JOSEBA KORTA CARRION

Ezagutza arloa
Logika eta Zientziaren Filosofia
Saila
Filosofia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
kepa.korta@ehu.eus

Kepa Korta Logika eta Zientziaren Filosofiako irakasle titularra da (ANECAko katedradun akreditazioduna) eta ILCLIko ikerlaria. Honako gai hauei buruz jardun du: elkarrizketaren estudioa, esplizituaren eta inplizituaren arteko bereizketa, eta semantikaren eta pragmatikaren arteko harremana. Bestalde, ikerketa esparruak honako hauek ditu bereziki: hizkuntzaren filosofia, semantika eta pragmatika, ekintzaren filosofia, gogoaren filosofia, artearen filosofia eta estetika. Bere kasa edo beste batzuekin elkarlanean 13 liburu idatzi edo atondu ditu, eta 80 artikulu inguru idatzi eta argitaratu, ingelesez, euskaraz nahiz gaztelaniaz, besteak beste, honako hauen gisako aldizkarietan: Analysis, Disputatio, Journal of Pragmatics, Mind and Language, Philosophy and Phenomenological Research, Review of Philosophy and Psychology, Synthese, Topoi, eta The Stanford Encyclopedia of Philosophy.



Kortaren lanik ezagunena John Perryrekin batera idatzitako Critical Pragmatics. An inquiry into reference and communication (Cambridge University Press, 2011) liburua da. Geroago María de Ponterekin batera atondu du Reference and Representation in Thought and Language (Oxford University Press, 2017) liburua ere.



Gaur egun Language, Action and Thought ikerketa taldearen koordinatzailea da (EJren A kategoriako taldea). Sorreratik ia etenik gabe zuzendu du GOGOA aldizkaria, UPV/EHUren Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria.

http://www.kepakorta.com